Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Instagramera heldu gara honako lehiaketa honekin: zeri ekingo diozu aurten?

Instagramera heldu gara honako lehiaketa honekin: zeri ekingo diozu aurten?

Azkarren hazten ari den sare soziala da. Estatu Batuetan, Twitterrek baino jarraitzaile gehiago ditu; eta, horrela jarraituz gero, hemen ere izango ditu.

Geure orrialdea sortzea eta Instagram erabiltzen #hastea 2016rako ezarria genuen helburuetako bat zen. Eta poz-pozik esan dezakegu lortu egin dugula. Zure laguntzari esker, uste osoa dugu erabiltzaile-komunitate sendoa izatera iritsiko garela. Instagram dagoeneko erabiltzen baduzu, jarrai iezaguzu eta parte hartu proposatuko dizkizugun lehiaketetako batean. Erabiltzen ez baduzu, berriz, hauxe izan daiteke zure aukera material grafikoa, argazkiak eta bideo laburrak partekatzeko sare sozial hau ezagutzeko. Oso erraza da erabiltzen, tutoretza honetan ikus dezakezunez.

Sarerik birtualenean dugun presentzia

Gure Instagrameko orrialdea finantza-erakunde gisa betetzen dugun jarduerari lotutako irudiak, kartelak eta argazkiak begiratzeko gunea izatea nahi dugu: LABORAL Kutxaren egutegietako irudi zaharrak eta berriak (lehenengoa ikus dezakezu), gure bulegoen eta ingurumarien argazki zaharrak, gure historia kooperatiboaren oroitzapenak eta mugarriak eta era guztietako informazio grafikoa, kultura oro har eta euskara bereziki babestu, hedatu eta bultzatzeko bete dugun jarduerari buruz. Horixe egiten dugu dagoeneko Pinterest-en, non gure infografia guztiak aurki ditzakezun, baita Flickr-en ere, non ikusgai jartzen dugun gure publizitate-kanpainetako eta babesle edo antolatzaile gisa parte hartzen dugun ekitaldietako informazio grafikoa.

Instagramen ere presentzia propioa eta interesgarria izaten saiatuko gara. Baina hori sare sozial horretan izango dugun presentziaren hasiera besterik ez da izango. Bertan, batez ere, zuk parte hartzea nahi dugu. Zure argazkiek sare hori handi egitea nahi dugu; horretarako, Igerrak-ekin elkarlanean 2016rako antolatu ditugun 12 lehiaketetan parte hartzeko aukera emango dizugu.

Nola? Ez duzula Igerrak ezagutzen? Bada, oraintxe bertan ezagutzera gonbidatzen zaitugu; izan ere, euskararen inguruan bildutako “instagramer” horiek bi urte baino gehiago daramatzate lehiaketak antolatzen eta beren 2.300etik gora jarraitzaileren sormena sustatzen.  Eta hazten jarraitzen dute.

Lehiaketa bat hilean: bidali proposatzen dizugun gaiari buruzko zure argazkiak eta irabazi 100 euro

Igerrak komunitateak lagunduko digu 2016rako prestatu ditugun 12 lehiaketak antolatzen, lehiaketa bat hilero, guztiak ere dinamika berberarekin: gai bat proposatuko dizugu geure orrialdean, eta zuk zeure argazkiak bidaliz parte hartu ahal izango duzu. Ondoren, guk irabazlea aukeratuko dugu, eta 100 euroko opari-txartela jasoko du Gift4you-n erabiltzeko.

Lehen lehiaketa abian da

Guztiok oso hurbil dugun zerbaitekin #hasi gara:  gure herri eta hirietako argazkiak. Horregatik, aukeratu dugun hashtaga #igerrak_bazterrak da. Bizi zaren lekuko zer bazter duzu gogokoen? Atera iezaiozu argazki bat mugikorrarekin eta parteka ezazu. 100 euroko opari-txartela irabazi ahal izango duzu.

Animatu! Jarrai iezaguzu Instagramen, argitara itzazu zeure argazkiak eta irabazi LABORAL Kutxarekin.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.