Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Internazionalizazioari eta ETE-ei buruzko jardunaldia

Azaroaren 13an, astelehenean, Euskadiko Kutxak eta Kreditu Kooperatiben Batasun Nazionalak (UNACC) antolaturiko “ETE-en internazionalizaziorantz” (gaztelaniaz) jardunaldia hartuko du Bilboko Euskalduna Jauregiak.

Izenak berak adierazten duen bezalaxe, jardunaldi tekniko horren helburua gure inguruko enpresa txiki eta ertainen internazionalizazio-prozesuak sustatzea da, lehiakortasuna hobetzeko eta kalitatezko enpleguari eusten laguntzeko beharrezko irabaziak lortze aldera.

Internazionalizazioari buruz hitz egiten denean, ez dugu enpresa handietan soilik pentsatu behar; ETE-ek ere egiteko garrantzitsua dute. Egungo atzeraldi-egoeran, barne-eskaria geldituta dagoen eta kontsumoak behera egin duen momentu honetan, kanpoan beste merkatu batzuk bilatzea da aukera eraginkorrenetariko bat, gure gizartean aberastasuna sortzen jarraitzeko.

Kooperatiben Nazioarteko Urtea

Jardunaldia Kooperatiben Nazioarteko Urtearen barruan egingo diren jardunaldietako bat da.

Kooperatibismoaren ikuspegitik, gure ustez prestakuntza nahitaezkoa da produkzio-garapenerako. Gainera, uste dugu, gure inplikazioari eta errotzeari esker, kreditu-kooperatibok finkaturik gauden lurraldean aberastasuna eta enplegua sortzeko oso garrantzitsuak izan gaitezkeela.

Internazionalizazioari buruzko txostenak

Aurreneko txostena ICEXeko kontseilari delegatu Maria del Coriseo Gonzalezek eskainiko du. Bertan honako gai hau azalduko du: Kanpo Merkataritzako Institutuaren inplikazioa bazkide gisa ETE-en internazionalizazioan.

Ondoren, MONDRAGON Internacional-eko lehendakari Josu Ugartek hartuko du hitza, Kooperazioari eta Internazionalizazioari buruzko bere aurkezpenarekin.

Gero, debate-mahaia izango da, non bertaratuek hainbat euskal ETEren internazionalizazio-esperientziak ezagutuko dituzten gertutik. Honako hauek hartuko dute parte:

Debatearen ostean, Emilio Ontiverosek (Analistas Financieros Internacionales, AFIren sortzailea eta enpresa bereko lehendakaria) banku-sistemaren egoera eta ekonomia suspertzeko baldintzak aztertuko ditu.

Egitarau osoa jardunaldiaren webean ikus dezakezue.

Izena emateko

Jardunaldia ETE-ei, kooperatibei, lan-sozietateei, enpresa txiki eta ertainetan espezializaturiko departamentuei, autonomoei, administrazioen ordezkariei eta internazionalizazioaren gaia interesatzen zaien pertsona guztiei zuzenduta dago.

Izen-ematea doan da eta honako web honetan formaliza daiteke: www.jornadabancacooperativa.com. Ezin bazarete jardunaldira etorri, Twitterren bitartez jarrai dezakezue: @jornadabancoop.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.