Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Internet bidezko banka kontsultarako eta zure kontuen arteko eragiketak egiteko soilik

Internet bidezko banka kontsultarako eta zure kontuen arteko eragiketak egiteko soilik

Segurtasunik handiena izatea bada zure helburua, telefono- eta Internet-bidezko zerbitzu modalitate berri bat dugu zuretzat. Hari esker, kontsultak eta zeure kontuen arteko intsuldaketak egin ahal izango dituzu, baina hirugarrenei dirua bidaltzeko aukerarik izan gabe.

Banka multikanaleko zerbitzuek segurtasun-bermerik handiena eskaintzen duten arren, pertsona batzuk deseroso sentitzen dira dirua sartu edota banketxe desberdinen artean bidaltzeko erabiltzen dituztenean. Beharbada, zu pertsona horietako bat zara eta uko egin diozu gure telefono- edo Internet-bidezko zerbitzuak erabiltzeari. Edota, akaso, “kontsultak bakarrik” modalitatea baino ez duzu erabiltzen, zeure diruari buruzko informazio eguneratua izateko baina inolako eragiketarik egiteko aukerarik gabe. Aurrerantzean, ordea, bitarteko aukera bat ere baduzu: kontsultak egiteaz gain, LABORAL Kutxan dituzun kontuen arteko transferentziak egin ahal izango dituzu baina beste pertsona edo erakunde batera dirua bidaltzeko aukera blokeatuta izanik. Desblokeatu nahi izanez gero, zuk zeuk joan beharko duzu sukurtsalera hori eskatzera. Hau da, inork ezin izango du zure dirua iruzurrez erabili, baimenik gabe zeure kontuan sartuko balitz ere.

Aukera hori autonomo nahiz partikularrentzat dago erabilgarri Online Bankan, Banka Mugikorretan eta Telebankan. Lapurtuko dizuten edo beste intzidentziaren bat gerta litekeen beldur, orain arte zerbitzu horiek erabili ez badituzu, modalitate berri hori probatzera animatzen zaitugu. Gauza bera orain arte “kontsultak bakarrik” modalitatea erabiltzen bazenuen eta gurean kontu bat baino gehiago badituzu. Ez duzu faltan LABORAL Kutxako zeure kontu batetik bestera dirua bidaltzeko aukera? Erantzuna baiezkoa bada, etorri gure sukurtsal batera eta zeure zerbitzua modalitate horretara zabalduko dugu.

 Zeure neurriko Banka Multikanala

 Labur esanda: bezero bakoitzak bere etxeko ekonomia gestionatzeko modurik egokiena aurkitzea nahi dugu. Horregatik, Internet- nahiz telefono-bidezko banka erabiltzeko modu bat baino gehiago eskaintzen ditugu: “kontsultak bakarrik”, “kontsultak eta barruko eragiketak” -aipatu berri dizugun aukera berria- eta “kontsultak eta eragiketak”. Lehenengoa, zuhurrenentzat; bigarrena, segurtasunarekiko eszeptikoak izanik ere, dirua urrunetik gestionatzeari uko egin nahi ez diotenentzat; eta hirugarrena, zure diruaren gestio osoa ahalbidetzen duena, bidalketak eta transferentziak barne. Azken hori da osoena eta erosoena, eta segurtasun-berme guztiak eskaintzen ditu. Halere, esan ohi den moduan… norberari berea. Zeuk ezagutzen dituzu inork baino hobeto zeure ezaugarri eta premiak. Zeuk erabaki eta gu horretara egokituko gara.

Eta jakina, informazio gehiago nahi baduzu, zure eskura gaituzu LABORAL Kutxaren sukurtsal-sare osoan. Gainera, Banka Mutilkanaleko beste segurtasun-aukera batzuen inguruko informazioa ere eskainiko dizugu; adibidez, intsuldaketak eta sarrerak egiteko gehienezko zenbatekoak ezartzeko aukera.

Eta banka multikanaleko zerbitzuek etxeko ekonomiaren gestioa hobetzen nola lagundu ahal dizuten jakin nahi baduzu, gai hori lantzen duen post hau gomendatzen dizugu.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.