Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Iraila: Aurrezteko eta sasoian egoteko zure ideiekin 200 euro irabaz ditzakezu gure AURREZKLIK &… zozketan

Iraila: Aurrezteko eta sasoian egoteko zure ideiekin 200 euro irabaz ditzakezu gure AURREZKLIK &… zozketan

Askorentzat, irailean hasten da benetako urtarrileko aldapa. Oporretatik etxera itzuli eta ikusten dugunean gure aurrezkiek behera eta kiloek gora egin dutela. Ez dago galdu ezin den kilorik ez berreskura ezin den aurrezkirik, hori da onena, eta biak ala biak egin ditzakezu LABORAL Kutxarekin.

Nola? AURREZKLIK &… kontuaren lehiaketan parte hartuz. Konta iezaguzu aurrezteko ideia on bat, inprimaki hau erabiliz, eta, trukean, korrika eginez pisua galtzeko gure trikimailuak azalduko dizkizugu, kirol osasungarria baita. A! Eta 200 euroko 3 sarietako bat eramateko aukera izango duzu; eskola-itzulerarako primeran etorriko zaizu, ziur. Zure AURREZKLIK &… kontuan sartuko dizugu sariaren zenbatekoa. Online kontua da, nahieran aurrezteko tresna, ez du komisiorik, eta, orain, gainera, taldean aurrezteko aukera ematen du.

Lehiaketaren nondik norakoak

Agian aurreko edizioren batean hartu zenuen parte eta baduzu lehiatzeko moduaren berri. Horrela ez bada, hartu parte orain, eta ez galdu aukera dirua poltsikoratu eta zure ekonomiari bultzada emateko. Funtzionamendua oso erraza da: utzi aurrezteko zure ideia inprimaki honetan eta kito. Gerrikoa estutu beharrean zaudenean erabiltzen duzun trikimailua, edo ohitura berri hori, ia konturatu gabe aurrezten laguntzen dizuna. Edozein. Azal iezaguzu, eman zure datuak eta hilabeteon egingo dugun 200 euroko 3 sariren zozketan hartuko duzu parte. Irabazleei euren AURREZKLIK &… kontuetan sartuko diegu zenbatekoa.

Horrelako konturik ez baduzu, ez izan zalantzarik. Online kontrata daitezke, erabat doakoak dira eta ez dute komisiorik. Aurrezteko helburuak finka ditzakezu, 10eraino, nahi duzun izena jarri (automobila, oporrak, BEZak, ezteia…) eta beste batzuekin parteka ditzakezu, taldean aurrezteko. Gainera, baliabide grafikoak eta laguntza eskaintzen dizkizugu zure helburuei eusteko eta denboran aurrera egokituz joateko.

Irabazteko aukera gehiago izan nahi baduzu, partekatu lehiaketa sareetan

Nahi duzu irailean zozkatuko ditugun 200 euroak irabazteko aukera gehiago izan? Oso erraza da. Partekatu #aurreztekoideiak sustapena inprimakitik bertatik, eta parte hartzeko txartel gehiago eskuratuko dituzu, bost gehienez. Irabazle bazara, zure izena hemen argitaratu eta sare sozialetan ohartarazteaz gain, LABORAL Kutxatik harremanetan jarriko gara zurekin. Oraingoan irabazi ez baduzu, ez kezkatu. Zozketa hilero antolatuko dugu, abuztuan izan ezik, eta, irailean zorterik izan ez baduzu, urrian egongo gara berriro.

Hori aurrezteari dagokionez, eta kilo horiek galtzeko…

… gure proposamena korrika egitea da. Osasungarria eta doakoa da, lagunekin egin dezakezu, ez duzu azpiegituratik eta denbora askorik behar, eta zale bihurtuko zara, seguru. Arriskurik gabe egin dezazun eta ahalik eta etekinik handiena atera, hauek dira gure aholkuak. Gogoan izan guztiak eta, ikusiko duzu, iraila aldapa behera izango da zuretzat!

HASIBERRIENTZAKO OINARRIZKO AHOLKUAK

1- Luzatze-ariketak korrikaldiari ekin baino lehen.

Garrantzitsua da muskuluak luzatzea, diruari luzatu eragitea bezala. Baina ez da gogorregi aritu behar, kirola egin aurretik giharrak zurrun eta hotz baitaude, eta ez da komeni behartzea. Hobe da benetan korrika egiten hasi aurretik lasai-lasai trostan ibiltzea.

entrenamendu-1

2- Luzatze-ariketak korrikaldiari ekin eta gero.

Hauek bai garrantzitsuak, muskuluak sendotuz joateko eta ahal den neurrian agujetak saihesteko.

entrenamendu-2

HASIBERRIENTZAKO ETA ARITUENTZAKO AHOLKUAK ETA SEKRETUAK

Lasterka egitea jarduera oso osasungarria da, baina modu egokian egin beharra dago, artikulazioek sufritu egiten baitute, eta, urteak bete ahala, arazo gehiago izaten ditugu. Baina berri on bat dugu: formula bat dago arazo horiek saihesteko, erosoago ibiltzeko eta zapatilen kontuan aurrezteko.

Lehenengo, teknikarik erabiliena
(ez onena)

Korrika egiteko teknika arruntena zangokada luzeak ematea da, orpoa lurrean jarrita. Horrela aritzeko, zure oinkada nolakoa den jakin behar duzu eta horren araberako barrubiguna duten zapatilak erosi (6 hilean behin).

Icono estiramiento

Icono estiramiento

Eta teknikarik iraultzaileena
(onena dela ziurtatzen dutena)

Zangokada motzak emanaz korrika egitea, oinaren punta lurrean jarrita, soka-saltoan ariko bagina bezala. Horrela, gorputzak berak leuntzen du kolpea. Hori da lasterka egiteko teknika naturala, hau da, gizakiak ibiltzen eta korrika egiten ikastean erabiltzen duena.

Zapatilen kontuan nabarmen aurreztea dakar, oinetakoak gastatuta egon arren amortiguazio egokia lor baitaiteke, eta, beraz, ez dira horren sarri berritu beharko.

Icono estiramiento

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.