Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Itoginak, etxeko aseguruen konponketa-lanen iturri nagusia

Itoginak, etxeko aseguruen konponketa-lanen iturri nagusia

Gogaikarriak dira. Kiratsa uzten dute, haien erruz litekeena da teilatua konpondu behar izatea, hormaren bat puskatu, gelaren bat hustu, edota busti edo hondatutako altzariak eta etxeko gauzak berritu beharrean egotea.

Itoginei buruz ari gara, etxeko konponketen eragile nagusiez: etxeko aseguruaren kontura egiten diren 10 esku-hartzetik 4 urak eragindako kalteekin lotuta daude. Jarraian datoz kristalen puskatzea eta kalte elektrikoak.

Garrantzitsua da etxeko aseguru on bat izatea

Urak eragindako kalteak ez dira aurreikusten eta, esan dugunez, oso nekosoak izaten dira. Alde on bat dute: ezusteko gertakarien ondoriozko konponketa-lanen hiru laurden aseguruak hartzen ditu bere gain. Poliza egoki bati esker partikularrek eta etxepekoen komunitateek ziurgabetasun-egoerak saihestuko dituzte, aseguru ona badute derramak eta arazoak aurreztuko dituzte.

Urak eragindako kalte material ugari estaltzen dute polizek: etxeko ur-ihesak eta baita kanila nahi gabe zabalik uzteak eragindako kalteak ere. Ihesak bilatzeko gastuak eta hodiak konpontzea, halaber, polizen barruan sartuta egon ohi dira. Nolanahi ere, kontratu bakoitzak jasotzen ditu polizak estaltzen dituen kalteak eta kanpo gelditzen direnak. Zalantzaren bat baduzu edo kontratatuta dituzun estaldurak zehazki ezagutu nahi badituzu, begiratu eman dizuten dokumentazioa edo jar zaitez harremanetan zure aseguru-entitatearekin.

Konponketak azkar eta eraginkortasunez

Aseguruen Enpresa Elkarteak (Unespak) plazaratutako ‘¿Podrían venir hoy’ (Etor zaitezkete gaur?) txostenaren arabera, aseguruak konpontzen dituen kalteen % 40 itoginak dira. Jarraian, konponketa ugarienak kristal-apurketak (% 16,9) eta kalte elektrikoak (% 11,3) dira. Urak eragindako kalteen garrantzia ekonomikoa ere bada: aseguratzaileek konpontzaileei transferitutako 1.300 milioi eurotik 216,5 milioi iturgintzari dagozkio. Izan ere, lau kasutik batean, pertsona batek etxean kalteak dituela-eta parte ematen duenean, aseguratzaileak iturgintzan aditua den norbait bidali behar izaten du (kasuen % 24,9tan).

Zer egin behar dugu itoginen bat izanez gero?

Hezetasun-arrastoren bat ikusten baduzu, ez izan zalantzarik, deitu lehenbailehen aseguratzaileari, arazoa larriagotu aurretik. Zorionez, kasuen % 61etan, iturginak etxera joan behar izaten direnean, arazoa bisita-egunean bertan konponduta gelditzen da.

Baina, batzuetan, gremio bat baino gehiagoren arteko lankidetza behar izaten da konponketa egiteko. Gehienetan iturgintzaren eta margolaritzaren artean egin beharreko konponketa-lanak izaten dira, edo igeltserotza, iturgintza eta margolaritza hartzen dituztenak. Kasu horietan, konponketa-lanek batez beste sei egun irauten dute. Esku hartuko duten langileen borondateaz eta profesionaltasunaz gain, egin beharreko lanen ezaugarriek ere eragina dute konponketen iraupenean. Adibidez, lehortzeko edo asentatzeko denbora behar bada.

Profesional bakarrarentzako lanak iturgintzakoak izan ohi dira. Gehienak, aipatu dugunez, egun bakarrean burutzen dira, eta hamarretik sei hiru egun baino gutxiagotan.

Jakina, etxea eta eraikinaren egoera egoki mantentzeak eta etxeko aseguru on batek itoginen eta horien ondorioen kudeaketa saihestu eta arindu dezake. LABORAL Kutxan banka eta aseguruen eredu paregabea dugu, produktu hobeak eta zure beharretara egokitutakoak eskaintzeko aukera ematen diguna. Horien artean daude, nola ez, jabetzako eta alokairuko etxeetarako etxe-aseguruak, bai errentatzaileentzat eta bai maizterrentzat. Ikusi gure modalitate sorta osoa eta eskaintzen ditugun neurrirako estaldurak, zatoz gurekin hitz egitera. Zain gaituzu!

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.