logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Kirola eta elkartasuna: Gallo eta Mario Azurza

Kirola eta elkartasuna: Gallo eta Mario Azurza

Sekulakoak izaten dira kirola eta elkartasuna uztartzen dituzten istorioak, batez ere diziplina gogorren kasuan, eta surfa da horietako bat. LABORAL Kutxan biziki maite ditugu horrelako gertaerak: egunez egun egiten dugu lan gauza daitezen, eta hunkitu egiten gara horiez gozatzeko aukera dugun bakoitzean.

Horietako bat da Aitor Francesena, «Gallo», eta Mario Azurza protagonista dituena: biek ala biek izugarri maite dute surfa, eta ia beti elkarrekin aritzen dira kirol horretan, baina bakoitza bere erara, oso modu berezian, betiere: «Gallo» surf egokituko munduko txapelduna izan da bi aldiz, eta Mario, haren begiak olatu gainean.

Biena den bizipen horretan bat egiten dute hobetzeko gogoak, kidetasunak, adiskidetasunak eta, batez ere, kirol horrekiko grinak. Itsua izanda surfean aritu ote daitekeen galdetzen dioten bakoitzean, «Gallok» ozen egiten du barre, «eta, zergatik ez?» erantzuten du jarraian. Batez ere ausardiaren, alaitasunaren eta temaren txapelduna baita; energia ikaragarria du, mugarik gabea, eta bidean aurkitu dituen oztopoak gainditu ditu olatu gainean bizitzaz gozatzen jarraitzeko.

«Itsua izanda surfean aritu ote daitekeen? Eta, zergatik ez?»

Eta hortxe sartzen da jokoan haren osagarri ezin hobea, zaletasunean eta adiskidetasunean ondoan duen pertsona, begiak uzten dizkiona itzulipurdi harrigarriak egin ditzan. Garai batean, artean «Gallok» ikusmen apur bat zuela, Mario haren ikasle aurreratuenetako bat izan zen, Aritz Aranburu eliteko surflariarekin batera. Urte batzuen ondoren, irakasleak ikusmena erabat galdu zuenean, ikaslea haren laguntzaile bihurtu zen, bien arteko harremana taulatik, parafinatik eta asmakizunetik haratago joan zen, eta elkarrekin 2016ko surf egokituko munduko txapelketa irabazi zuten.

Itzela da elkar ulertzeko duten gaitasuna: segundo-milaren gutxian, funtsezko erabakiak hartu eta egoera zailak gainditu ditzakete, eta itsasoaren erronkei aurre egin. Edozein zailtasunen aurrean, bere lekuan jartzen dakien bidelaguna du «Gallok». Eta Mariok paregabe egiten duten ezaugarri guztiak ditu: enpatia, sentikortasuna, hurbiltasuna, konplizitatea… «Galloren» hitzetan, «ondoan izan ezean inoiz lortuko ez zenukeen hori lortzeko behar duzun pertsona da bidelagun ona; Mario, adibidez». Ez da gutxi!

Mario ez da hankamotz geratzen irakasleaz hitz egitean. Haren ustez, bizitzarako benetako irakaspena da «Gallori» laguntzea, uretan eta uretatik kanpo, eta badaki bere zeregina «Galloren» premietara egokitzen jakitea dela. Elkarrekin izandako bizipenek lagun bihurtu dituzte, baina Mariok badaki txapeldunarentzat bera dela modurik eraginkorrena irakasleak surf-taula gaineko ametsak betetzen jarrai dezan.

Mariok onartzen du oso atsegina dela «Galloren» laguntzaile gisa aritzea; izan ere, paradoxa dirudien arren, oraindik ere haren ikasletzat du bere burua. Horregatik, haren bidelagun den honetan, gauzak ikasten jarraitzen du, kasu honetan bizitza-ikasgaiak: «lehenengoan amore ez ematen, gauza guztietan saiatua izaten eta inoiz ere ez etsitzen».

Bien arteko harremana laguntza-harremana baino gehiago da: elkarren osagarri dira erabat, gai dira kirolean zein bizitzan hazteko eta biek ala biek lezio apartak barneratzen dituzte. «Gallok» dioenez, «bizitzako une bakoitzean norbait alboan izatea baloratzen jakin behar da, balio ikaragarria baitu».

 

LABORAL Kutxan badakigu beti ondoan duzunaz fidatzen bazara ondo gidatuko zaituela.

Gainera, kiroleko eta bizitzako bi txapeldun horien historia LABORAL Kutxan lagungarri zaizkigun horietako bat da, egunero oztopoak gainditzen eta gizarte bidezkoago eta berdinzaleagoa lortzeko lan egiten laguntzen diguten horietako bat. Horrelako bizipenek Surf Irekia proiektuan parte hartzera eraman gaituzte, eta baita antzeko beste ekimen batzuetan ere, kirola inklusio-eremu bilakatzeko helburuarekin, bertan gizarte osoak tokia izan dezan.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean