Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Kreditu-kooperatibak munduan

Euskadiko Kutxan, desberdinak sentitzen gara, ez garelako ohiko finantza-erakunde bat, kreditu-kooperatiba bat baizik. Hala ere, gure jarduerari ikuspegi egokitik behatuz gero, ikusiko dugu ez garela hain bitxiak: munduan, 52.945 kreditu-kooperatiba daude, eta, 100 herrialdetan baino gehiagotan, 188 milioi kideri ematen diete zerbitzua. Guztira, 2010. urtearen amaieran, bilioi bat dolar eta erdiko aktiboak zituzten. Munduan, askok uste dugu gauzak egiteko beste modu bat dagoela, baina nolakoak dira kreditu-kooperatibak munduko gainerako lekuetan?

MONDRAGON eta, beraz, haren finantza-bihotza, Euskadiko Kutxa, munduko kreditu-kooperatibarik ezagunenetako bat da. Baina beste hainbat daude. Europan bertan, zenbait adibide adierazgarri daude. Rabobank, esate baterako, txirrindularitza-talde bat babesten duelako da ezaguna, baina mundu osoan zehar bulegoak dituen kreditu-kooperatiba handi bat da. Egoitza nagusia Herbehereetan du.

1864an sortu zen. Urte hartan, Friedrich Wilhelm Raiffeisenek, kreditu-kooperatiben mugimenduaren sortzaileetako batek, elkartasun-printzipio horiei jarraitzen zien lehen finantza-erakundea sortu zuen Alemanian. Raiffeisen ohartu zen, nekazaritzan aritzen ziren familien pobreziaren arazoa konpontzeko, karitatea ez zela nahikoa: beharrezkoa zen autosufizientzia-tresnak martxan jartzea, haien bitartez nekazariek beraiek elkarri lagun ziezaioten. Gaur egun, Rabobank osatzen duten kooperatibak munduan aitzindariak dira nekazaritzarako finantza-zerbitzuen arloan; izan ere, munduko 30 erakunderik handienetako bat da. Horiek izugarri erraldoiak dira, eta 771.000 milioi euroko gordailuak dituzte.

Groupe Banque Populaireeta Crédit Agricole erreferentzia-erakundeak dira Frantzian. Bi erakunde horiek historia luzea dute. Groupe Banque Populaire 1878an sortu zen, baina gaur egungo erakundeak oso zerikusi txikia du hasierako harekin: askotariko bat-egiteak eta aldaketak izan ditu. Azken bat-egitea duela hiru urte gertatu zen: bi kooperatiba-taldek (BFBP eta CNCE) beren indarrak batzea erabaki zuten. Crédit Agricole handiagoa da: Frantziako bankurik handiena da, Europako bigarren handiena, eta munduko zortzigarrena. XIX. mendeko azken laurdenean sortu zen, baina, igarotako denbora horretan, beste kooperatiba-bankuek baino garapen handiagoa izan du.

Nazioarteko Kooperatiba Aliantzaren arabera (MONDRAGON Korporazioa ere haren barruan dago), Crédit Agricole munduko bigarren kooperatibarik handiena zen 2008an. 160.000 langile ditu mundu osoan; hots, horrekin alderatuta, Euskadiko Kutxan egunero aritzen garen 2.200 pertsonok oso kopuru apala gara.

Ipar Amerikako iparraldean

Kanadako eskualde frankofonoan, historikoki, kooperatiba asko daude; neurri handi batean, aberastasuna sortzeko modu solidario horri hasiera eman zioten erakunde frantsesek bultzatuta. Finantza-arloan, Desjardins taldea da erakunde nagusia. Quebec-en sortu zen 1900ean, eta, gaur egun, Ipar Amerikako kreditu-kooperatibarik handiena da.

Haren sortzailea, Gabriel Alphonse Desjardins, lukurreriaz kezkatuta zegoen kazetari bat zen. Eskutitzen bidez, Europako lehen kreditu-kooperatiben sortzaileekin jarri zen harremanetan, formula juridiko hori inportatu nahian. Lehen kooperatiba-kutxa sortu zuenetik hil zen arte, Desjardinsen erakundeak azkar handitu ziren, Kanadako eta AEBetako 30.000 kideri zerbitzua eman arte.

Kooperatiba-erakundea denez, Desjardins taldeak, Euskadiko Kutxak bezala, gizartera itzultzen du mozkinen zati handi bat: 2006an, zenbateko hori 64 milioi dolarrekoa izan zen, eta ikasketa-beketan, babesetan, garapen ekonomikoko planetan eta osasun-programetan erabili zen.

Sanba usainarekin

Brasilen, Hego Amerikako gainerako herrialdeetan bezala, kreditu-kooperatibena oso fenomeno txikia da. Asko daude (1.400 baino gehiago daudela uste da), baina bakoitzak bere aldetik jarduten du, eta ez dute merkatuaren gorabeherei elkarrekin aurre egiteko mekanismorik. SICREDI, SICOOB, UNICRED eta ANCOSOL dira handienak, baina, denen artean, finantza-merkatuaren % 3 soilik hartzen dute. Beste kontinente batzuetan ere gertatzen da. Adibidez, Asian, kooperatiba-mugimenduak ibilbide luzea du aurretik. Afrikan, ia lan osoa egiteke dago oraindik.

Edonola ere, egoera orokorra kontuan hartuta, argi dago kreditu-kooperatiben fenomenoak, atzera egin beharrean, inoiz baino indar handiagoa duela. XIX. mendearen amaieran kreditu-kooperatibak sortzea eragin zuen amets idealistak sendotzeko oinarri bat aurkitu du XXI. mendeko finantza-larritasunean. Haren helburua, eta gurea, gauzak egiteko beste modu bat dagoela frogatzea da.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.