logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

LABORAL Irratia: gehien dakiten pertsonek beren jarduna nola egiten duten erakusten digute gure podcastean

LABORAL Irratia: gehien dakiten pertsonek beren jarduna nola egiten duten erakusten digute gure podcastean

Ikasteko modu gutxi daude gehien dakitenei arretaz entzutea baino liluragarriagorik. Hilero egiten dugu hori LABORAL Kutxan, euskal kazetaritzako, literaturako eta kulturako pertsona ospetsu garrantzitsuenetako batzuk hartu dituen podcast batekin, eta bertan kontatu digute nola enfokatzen duten beren lana, nola bideratzen dituzten beren lanbidean aurkitzen dituzten gatazkak, eta zein diren betiere begirik kentzen ez dieten balioak eta gidalerrotzat dituzten konbikzioak. Podcast liluragarri bat da horren emaitza, eta nahiago duzun plataforman entzutera gonbidatzen zaitugu, edo blog honetan bertan jarraitzera.

Euskal ikus-entzunezkoen sektoreko pertsona ospetsu garrantzitsuenak

LABORAL Irratian –horrela deitzen diogu gure podcastari– gaur arte eman ditugun 16 ataletan letren, humanitateen eta kulturaren arloko pertsona ospetsu garrantzitsuenetako batzuk elkarrizketatu ditugu.

Gure lehenengo elkarrizketatuak Moriarti etxeko ekoizle Jon Garaño eta Aitor Arregi izan ziren, Jose Mari Goenagarekin batera La trinchera infinita filma zuzendu eta egun hauetan Cristobal Balenciagaren bizitzan oinarritutako ekoizpen baten estreinaldia prestatzen ari direnak, Getarian jaiotako eta bere lanbidean historian izan den jostun handiena izan dela diotenaren bizitzan oinarritutakoa, hain zuzen ere.

Hilabete batzuk geroago Eneko Sagardoy aktorearekin egon ginen, zeinak Goya Sari bat lortu baitzuen Errebelazio Aktore Onenaren atalean Moriartik zuzendutako eta laster estreinatuko duen film batean, Irati, Erdi Aroko abenturetako film luze bat, zeinean protagonismoa Itziar Ituñorekin partekatu duen aktoreak, Paul Urkijoren zuzendaritzapean, Errementari filmean ere zuzendari izan zuen bezala.

 Koldo Almandoz ekoizle, gidoilari eta zuzendariak ere estreinatu berri du bere lana, eta harekin egon ginen Hondar ahoak saila emititu eta gutxira, Euskal Telebistaren historian kritikaren eta publikoaren arrakasta handienetakoa izan duen telesailetako bat, iaz bere kategorian Argia saria lortu eta mundu osoan hainbat festibaletatik igaro ondoren nazioarteko banaketa izatea lortu duena, benetako mugarria euskaraz egindako ekoizpen batentzat.

Lehen mailako kazetari eta idazleak

Gainera, kazetaritzaren profesional nabarmenak izan ditugu gurekin, hala nola Dani Alvarez, Radio Euskadi kateko informatiboetako zuzendaria; Ilaski Serrano, egunero Euskal Telebistan Ahoz-aho kultura-programa gidatzen ikusi dezakegun orotariko aurkezlea eta Felix Linares, euskal irrati-telebistako aurpegi eta ahots ezagun, errespetatu eta maitatuenetako bat. Gauza bera esan daiteke Mikel Pagadi umoristari buruz ere, zortzi denboraldi baitaramatza audientzia-errekorrak hautsiz Herri txiki, infernu handi programarekin, ETB1en historian publikoaren aldetik izan den arrakasta handienetako bat.

Eta literaturaren munduari dagokionez, gure elkarrizketatuen taldeak onenetan onena biltzen du. Eskultore eta idazle irakurrienekin, maitatuenekin eta gure inguruneko sarituenekin egon gara.

Hasteko, fenomeno editorial bihurtutako bi idazle zoragarri izan ditugu, Toti Martínez de Lezea eta Mikel Santiago, zeina egunotan albiste den De entre los muertos nobelaren argitalpena dela-eta, Ilunbe trilogia ixten duen nobela, trilogiak liburu bakoitzeko 150.000 irakurletik gora bildu dituelarik. Baina guztien artean Literaturako bost Euskadi Sari batzen dituzten autoreekin ere izan gara. Karmele Jaio nobelagilea, besteak beste La casa del padre (Aitaren etxea) lanaren egilea eta euskal eta espainiar literatura-panoraman erreferentziazko idazleetako bat duguna; gurekin izan dugu halaber Harkaitz Cano, bere belaunaldiko autore sarituena eta irakurriena bihurtzeko bidean dagoena; eta Txani Rodríguez, zeina Los últimos románticos bere lanarengatik Euskadi Saria eman ziotela jakin eta hurrengo egunean elkarrizketatu baikenuen, zine-pantailetara 2023an iristea espero den lanarengatik, hain zuzen ere.

Musikariak, bertsolariak eta askoz ere gehiago

Izan ditugun gonbidatuen multzo bikaina beste esparru batzuetako profesionalekin osatzen da, eta haien artean ditugu musikariak, hala nola Roberto Moso, Zarama talde famatuko kantaria, eta Joserra Senperena, zeinak azken 25 urteetan hainbat abeslari eta talde oso ezagunekin jo duen, esaterako Joaquín Sabina, 21 Japoneses, Duncan Dhu eta Fito y los Fitipaldis, edo Jose Mari Aizega, Basque Culinary Center ikastegiko zuzendaria, munduan punta-puntakoa den ikastegikoa, zeinak laster estreinatuko duen Donostian berrikuntza-ekosistema bat bilduko duen eraikin berri bat.

Eta gure azken gonbidatua Jon Maia bertsolaria izan da, lau aldiz Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalista, bertsolari garrantzitsu eta ezagunenetako bat bertsolaritzak azken lau hamarkada hauetan izan duen berpizkunde honetan, eta ikus-entzunezko abentura baten (Apaizac Obeto) edo musika-ikuskizun baten (Kantu bat gara) arduraduna ere bai, besteak beste.

Onenak entzutea: jardun liluragarria

Profesional handi hauek entzutea esperientzia zirraragarria izaten ari da. Ikaskuntza-prozesura zabalik dauden pertsonak aurkitu ditugu, beren lanbidea ezagutzen dutenei begira jarri eta haiei entzuten dietenak, beren lana pasioz egin eta objektibotasunez ebaluatzen dutenak. Lankidetzaren eta talde-lanaren garrantziaz goitik behera konbentzituta dagoen jendea. Profesional umilak, non inor ez den inor baino hobea, eta dena modurik egokienean egin daitekeen eta egin behar den.

Jarraitu gaitzazu!

Kapituluek hogei minutuko iraupena dute gutxi gorabehera eta hilero argitaratzen dira blog honetan bertan, eta irakurri egin ditzakezu, entzuteaz gain. Baina podcast plataforma nagusietan ere bagaude, nahi duzunean eta nahi bezala entzutea erraza izan dadin zuretzat Google Podcast, Apple Podcast eta Spotify plataformetan aurkitu gaitzakezu, baita horren ezagunak ez diren beste plataforma batzuetan ere, hala nola Pocket Cast edo Anchor.fm plataformetan. Eta, nahiago baduzu, Youtubeko gure kanaletik jarraitu dezakezu.

 

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean