Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

LABORAL Kutxa, hizkuntza-gestioan Urrezko Bikain ziurtagiria lortu duen lehen finantza-erakundea

LABORAL Kutxa, hizkuntza-gestioan Urrezko Bikain ziurtagiria lortu duen lehen finantza-erakundea

Oso zoriontsu egiten gaitu albiste hau emateak, joan den urtean eman genuenaren ildotik; izan ere, joan den urtean Urrezko Bikain ziurtagiria lortu zuen lehen finantza-erakundea izan ginela iragarri genuen blog honetan bertan, egindako hizkuntza-gestioagatik, hain zuzen ere. Orduan, gure urrutiko banka-zerbitzuen kalitatea saritu zuten. Gaur, erakunde osoak jaso du saria, Eusko Jaurlaritzaren eskutik. LABORAL Kutxa aitzindaria da berriro ere, euskararen ikusgaitasuna, erabilera eta gestioa neurtzen dituen ziurtagiri horren Urrezko kategoria lortzen, gure sektoreko lehenengoak izan baikara berriz ere.

LABORAL Kutxa eta euskara, konpromiso sendoa

Hizkuntza-eskubideen eta euskararen normalizazioaren aldeko gure konpromisoa ez da berria. Gure ADN kooperatiboaren barnean sartzen da, eta nabarmen sendotu da azken bi hamarkadetan. Horrela adierazi du epaimahaiak, egindako ahaleginak −1995. urtetik aurrera batez ere− fruitua ematen ari direla azpimarratu baitu. Lau eremutan ikus daitezke emaitzak, ebaluatu diren lau eremuetan, hain zuzen ere: komunikazioa eta irudi korporatiboa, kanpo-harremanak, barne-harremanak eta hizkuntza-gestioa.

Zein alderdi baloratu dira kalifikazio hori jasotzeko?

Hiru, funtsean. Lehenik eta behin, gure bezeroei zerbitzuak eta produktuak euskaraz eskaintzen dizkiegula, bulegoan nahiz online banka-zerbitzuetan eta zerbitzu teknologikoetan. Bigarrenik, erakunde osoan ezarri dugun hizkuntza-politikaren sendotasuna, zerbitzuak eskaintzeko ez ezik, lanerako ere erabiltzen baitugu euskara. Eta, azkenik, euskararen aldeko jarrera; hori argi eta garbi islatzen da, esaterako, hizkuntza-normalizazioren alde lan egiten duten erakundeekin egindako akordioetan edo publizitatea euskaraz sortzeko ahaleginean, gaztelaniatik itzultzera mugatu beharrean.

Zertan hobe dezakegu?

Gure asmoa ez da hemen geratzea, noski. Badakigu hobetu beharreko eremuak ditugula eta, horregatik, epaimahai ebaluatzaileak egindako adierazpenak kontuan hartuko ditugu. Horiek oso leku nabarmena izango dute gure Hizkuntza Batzordearen eta Euskararen Talde Teknikoaren agendan, organo horiek arduratzen baitira gure Plan Estrategikoa abian jartzen dela eta behar bezala betetzen dela bermatzeaz.

Aintzatespen berezia jaso duten eremuak bezala, hiru izan dira Bikain ziurtagiriaren aldetik adierazi diren hobetu beharreko alderdiak. Lehenik eta behin, hizkuntza-gestioaren berezko helburuak gure Gestio Planera eramatea, eta eremuko eta bulegoko pertsona arduradunak horietan inplikatzea. Bigarrena azken horrekin dago lotuta, pertsonekin alegia. Gure kooperatiban ardura-lanpostuak betetzen dituzten pertsonek euskararen normalizazioan inplikazio handia dutela aitortu du epaimahaiak, baina etorkizunera begira egin beharreko hobekuntza guztiek bide horretatik jarraitu behar dutela azpimarratu du, gure egoitza zentralean nahiz bulegoen sarean langile konprometituak bilatuz eta prestatuz.

Etorkizunean hobera egiteko epaimahaiaren hirugarren hausnarketa? LABORAL Kutxatik, gure bezeroak, enpresa hornitzaileak eta itunen sare osoa Euskararen hurrengo Plan Estrategikoaren diseinuan inplika daitezela lortzea. Sekulako erronka da, jakina, baina gogoan izango dugu gero eta zerbitzu hobea eskaintzen jarraitzeko. Baita hizkuntza-eskubideen esparruan ere.

Zuri esker egiten dugu hobera

Jakina, horretan zu bezalako pertsonen laguntzak zeresan handia du. Horrenbestez, zalantza, kontsulta edo kexaren bat izanez gero, helarazi iezazkiguzu hemen bertan edo gure sare sozialen bitartez. Gure eskuetan dagoen guztia egingo dugu zuri erantzun eta, egunez egun, LABORAL Kutxan gauzak beste modu batera egiten ditugula erakusteko.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.