Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

LABORAL Kutxa lankide izango da Eusko Ikaskuntzaren kongresuan

LABORAL Kutxa lankide izango da Eusko Ikaskuntzaren kongresuan

Eusko Ikaskuntzaren Kongresua: Agoratik Ziberplazara, espazio publikoaren dimentsioez.

Jada analogikoa bezain digitala den munduan bizi gara. Aldi berean hitz egin dezakegu etxera garamatzan taxi-gidariarekin eta gugandik milioika kilometrora dagoen lagunarekin. Eta aldi berean eros ditzakegu produktuak eta zerbitzuak auzoko dendan eta munduko edozein tokitan, telefonoaren bidez. Zer eskaintzen digute hiriek gaur egun? Grezia klasikoan modu batera irudikatu zituzten, Agora zen ezagutzaren, politikaren, kulturaren eta bizitza osoaren ardatza. Zer aldatu da eredu hartatik? Nola funtzionatzen du gure “zibermunduak”?

Galdera horiek egingo dituzte irailaren 26tik 28ra Eusko Ikaskuntzaren Kongresuan. Hiru egunez, bere organoak dituen izaki biziduna balitz bezala begiratuko diote hiriari mundu osoko adituek. Gogoetarako gaitzat izango dute haren azala, hau da, haren dimentsio errealak eta birtualak; haren birikak edo espazio publikoak eta elkarguneak; haren burmuina, jarduera ekonomiko eta bizi-sortzailearen arduraduna; eta haren bihotza, emozioak biltzen dituena eta topaketa kulturalen, politikoen, sozialen, kiroletakoen, ludikoen eta jai-girokoen agertoki dena. Hori guztia EHUko Filosofia sailak, Eusko Jaurlaritzak eta, noski, LABORAL Kutxak antolatuta.

Eusko Ikaskuntzaren kongresua

Kongresu oso berezia, hainbat arrazoi tarteko

LABORAL Kutxan urteak daramatzagu erakunde ospetsu horrekin lankidetzan, bere jardun zientifikoan eta akademikoan, eta aurten ere horrela egingo dugu, agian merezimendu handiagoz; izan ere, Kongresua Donostia 2016 ekimenaren esparruan burutuko da, eta horren babesle ere bagara. Halaber, Kongresuaren amaieran Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa saria emango dugu, urtero euskal curriculum nabarmenena saritzen duena. Aurten Javier Echeverria Ezponda filosofo eta matematikari nafarra izango da saritua. Kongresuaren azken egunean izango da banaketa-ekitaldia, eta sarituaz gain gure herriko kulturako eta erakundeetako ordezkari nabarmenenak espero ditugu bertan.

Hizlari ospetsuak

Kongresuan izena emateko epea zabalik dago oraindik, eta “International Network of cultural diversity and new media” Europako sarearen barruan burutuko da. Diziplina anitzeko sare kooperatiboa da hori, eta “Media berriek” gizartean eragiten dituzten ondorioak ikertzen ditu, nazioarte mailako konparaziozko ikuspegia kontuan hartuta. Urtero topaketa bat egiten dute, non sareko kideek, Europako unibertsitateetan maila gorenean ikertzen ari direnek, ondorio berrienak azaltzen dituzten. Donostian alemanez eta ingelesez entzun ahal izango ditugu, aldi berean euskarara eta gaztelaniara itzulita.

Ezagutzaren eta kulturaren esparruan paregabea izango den esperientzian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Jakina, LABORAL Kutxaren sare sozialen bidez gertatuko den guztiaren berri izango duzue.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.