Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

LABORAL Kutxa Pay: orain, zure Android mugikorrarekin ordain ditzakezu erosketak

LABORAL Kutxa Pay: orain, zure Android mugikorrarekin ordain ditzakezu erosketak

Mugikorra baduzu, ordaintzeko beste modu bat duzu. Mundu guztiak ordain dezake LABORAL Kutxa Pay apparekin. Erraza, erosoa eta segurua da.

Eskura izaten dugu ia beti. Are gehiago, etxean ahaztu dugula konturatu eta garaiz bagabiltza, seguruenik haren bila itzuliko gara. Telefono mugikorra sakelako ordenagailu bilakatu da, lagun egiteko etxetresna. Horregatik, LABORAL Kutxan sistema berria gaitu dugu, saltokietan egiten dituzun erosketak zure telefono mugikorrarekin ordaintzeko aukera emango dizuna. LABORAL Kutxako bezero izatea eta LABORAL Kutxa Pay erabiltzen duten milaka lagunekin bat egitea dira horretarako baldintza bakarrak.

Nola has zaitezke erabiltzen?

Erabiltzen hasteko, LABORAL Kutxa Pay appa deskargatu besterik ez duzu egin behar. Dagoeneko instalatuta baduzu, azken bertsiora eguneratu beharko duzu. Sar zaitez aplikazioan zure Online Bankako erabiltzailea eta pasahitza erabiliz. Barruan zaudela, hautatu “Mugikor bidezko Ordainketa” eta lotu zure LABORAL Kutxako txarteletako bat zerbitzuarekin. Prest dago, ez duzu besterik egin behar. Hurrengoan, erosketak egin eta ordaintzeko orduan, desblokeatu mugikorra, hurbildu saltokiko terminalera eta kito. Hori bai, gogora ezazu zure mugikorrean NFC antena aktibatuta izan behar duzula.

Abantaila ugari: erraza, erosoa eta segurua

Mugikor bidezko ordainketarekin lotuta duzun txartelaren baldintza berberekin egingo dituzu erosketak, txartelak eskaintzen dizkizun zerbitzu guztiekin (Travel Club puntuak, erosketa geroratua, aseguruak…).. Abantaila bat gehiago izango duzu: mugikor bidez ordaindu dituzun erosketa guztien berrespena jasoko duzu SMS bidez. Ikusten duzunez, erraza eta erosoa izateaz gain, sistema segurua da eta txartelarekin egindako ordainketen berme guztiak ditu. Eta, noski, erabat doakoa da.

Gainera, saltokian ordaintzeko ez duzu Interneterako konexiorik behar. Izan ere, ordainketa NFC teknologiaren bidez egiten da.

Beharrezko baldintza teknikoak:

Zure mugikorrak ez baditu betetzen beharrezko baldintza teknikoak, android bertsio zaharragoa duelako edo NFC antenarik ez duelako (Iphone guztien kasua da hori), edo beste sistema eragile bat badu, stickerra erabil dezakezu.

Zer gertatuko da mugikorra galtzen badut?

Mugikorra galtzen baduzu, beharrezkoa izango da lotutako txartela blokeatzea, eta txartel berria jasotzen duzunean berriro lotu beharko duzu Mugikor bidezko Ordainketa zerbitzura.

Haatik, mugikor bidezko ordainketara lotutako txartela bada galdu edo blokeatu dena, kasu horretan ere ezingo duzu mugikor bidez ordaindu, lotutako txartela aldatu beharko duzu eta berria jasotakoan Mugikor bidezko Ordainketa sistemara lotu ahal izango duzu.

Appa, hi! Eguneratu eta hasi orain mugikorrarekin ordaintzen.

DENA BERDIN, DENA BERRI.

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.