Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Laboral Kutxa: zure zalantzak argitzen jarraitzen dugu

Laboral Kutxa: zure zalantzak argitzen jarraitzen dugu

Dakizuenez, Laboral Kutxa kreditu-kooperatiba Euskadiko Kutxaren eta Ipar Kutxaren bategitearen ondorioz sortu zen.  Sei urteko aldearekin jaio ziren bi entitateak: Euskadiko Kutxa 1959an eta Ipar kutxa 1965ean. Mende erdi geroago, elkar hartu eta lehen euskal kreditu-kooperatiba eta estatuko bigarrena gara.

Legez, entitate bakarra  gara iazko urte bukaeratik, baina, jarduera operatiboaren aldetik,  aldaketak pixkanaka egiten ari gara. Badakigu prozesuak zalantzaren bat eragin dezakeela. Horregatik, zalantza horiek argitzen saiatuko gara, iazko urrian egiten hasi ginen bezala.

Sukurtsalak

Nire sukurtsala itxi egin dutela ikusi dut.   Nora joan behar dut?

Sukurtsal batzuk elkartu egin ditugu: Euskadiko Kutxaren sukurtsal bat eta Ipar Kutxaren beste bat elkarrengandik hurbil zeudenean, bietatik handienean elkartu dira biak. Bezero guztiei gutun bat bidali diegu sukurtsal berria zein den adierazteko, baina jaso ez baduzu, gertuen duzun sukurtsalera joan zaitezke eta bertan esango dizute zer sukurtsal dagokizun.  Edo, nahiago baduzu, telefono honetara deitu ahal duzu: 901 333 444.

Nork emango dit arreta sukurtsal berrian?

Zure ohiko kudeatzaileak jarraituko du zuri arreta ematen. Zure esanera egongo da, seinale berezi batez bereizitako arreta-gunean.

Egin ahal ditut banku-eragiketa guztiak edozein sukurtsaletan edo esleitu didaten sukurtsalean bakarrik?

Ohiko eragiketak egiteko (diru-sarrerak, diru-ateratzeak, transferentziak…) edozein sukurtsaletako kutxa-eremura joan zaitezke. Bertan, orain arte bezala hartuko zaituzte, betiko tratu hurbila eta eraginkorra emanez.

Gainerako kontsultak egiteko, adibidez zure maileguekin edo aurrezki-produktuekin lotutakoak , edo aholkularitza behar duzunean, esleitu dizugun sukurtsalera joatea duzu onena. Hantxe aurkituko duzu zeure ohiko kudeatzailea, arreta pertsonalizatuko leku batean.

Sukurtsalak zergatik ari dira elkartzen?

Elkarrengandik hurbil dauden sukurtsalak elkartu eta sukurtsal handiagoak sortu ditugu zuri zerbitzu hobea emateko. Orain 400 sukurtsal ditugu, eta guzti-guztiek aurrezkietan, autonomo-negozioetan eta aseguruetan espezializatutako kudeatzaile adituak dituzte, zuri aholkularitza hobea eskaintzeko.

Zein da orain sukurtsalen ordutegia?

Goizean, sukurtsalak 08:30etik 14:30era zabaltzen dira. Gainera, sukurtsal batzuetan arratsaldez ere egin ahal izango dituzu eragiketak. Gure webgunean ikus ditzakezu ordutegiak eta arratsaldez irekitzen diren sukurtsalen zerrenda.

Kontuak eta finantza-produktuak

Aldatuko dira nire kontuak eta kontratatuta ditudan produktuen baldintzak?

Zure kontuek orain arte bezala funtzionatuko dute eta lehen zenituen baldintza berdinak izango dituzu. Baina, urtean zehar, beste abantaila batzuen berri emango dizugu.

Lehengo Ipar Kutxaren bezeroei, urriaren bukaeratik aurrera aldatu egingo zaie kontu-zenbakia, baina kontuari lotutako helbideratzeak eta produktuak mantendu egingo dira,  bezeroak ez du ezer egin beharko. Kontu-zenbaki berriak adieraziko dizkizugu aldaketa hurbiltzen denean.

Txartelak eta libretak

Atera ahal dut dirua edozein kutxazainetan?

Bai, horixe da iaz martxan jarritako lehen abantailetako bat.

Berdin dio zure txartela Euskadiko Kutxakoa eta Ipar Kutxakoa den: edozeinekin atera dezakezu dirua Laboral Kutxaren sareko 700 kutxazainetan, komisiorik gabe. Ez duzu ezer egin behar zure txartela normaltasunez erabiltzen jarraitzeko, eta iraungitzen denean, horren ordez berria emango dizugu, beti bezala.

Eguneratu ahal dut “Ipar Kutxako” libreta “Euskadiko Kutxako” kutxazainetan?

Gaur egun ezin da Ipar Kutxaren formatua duten libretak eguneratu Laboral Kutxako  kutxazainetan. Horretarako leihatilara joan behar duzu. Bategite operatiboa gauzatzen denean, azaroan, libreta horiek aldatu egingo dira, Laboral Kutxako kutxazain guztietan erabili ahal izateko.

Sartu ahal dut dirua “Ipar Kutxako” kontu batean “Euskadiko Kutxako” kutxazainetan?

Ez, oraindik ez ditugu sistemak bateratu eragiketa horiek egiteko. Azarotik aurrera egin ahal izango duzu, orduan sistema bakar batez lan egingo baitugu.

Online banka

Jarraitu ahal dut “Euskadiko Kutxaren” edo “Ipar Kutxaren” webgunean sartzen?

Maiatzetik aurrera, Laboral Kutxa marka berrirekin batera webgune bakar batean elkartu ditugu bi sarbideak: www.laboralkutxa.com. Hortik normaltasun osoz eta betiko gakoa erabiliz sartu ahal zara CLNeteko edo Ikneteko kontuetan.

Doakoak eta berehalakoak dira “Ipar Kutxako” eta “Euskadiko Kutxako” kontuen arteko transferentziak?

Bai, Laboral Kutxako kontuen arteko transferentziak doakoak eta berehalakoak dira.  Berdin dio kontua lehengo Ipar Kutxakoa edo Euskadiko Kutxakoa den; era berean, berdin dio zer bide erabiltzen den transferentzia egiteko: sukurtsala, internet, mugikorra…

Erabil dezaket nire gako-txartela CLNeten eta Ikneten?

Ez. Sistema bakoitzak nire gako-txartela du. Hortaz, CLNetekoak ez du balio Ikeneten eragiketak egiteko, eta alderantziz. Azarotik aurrera bi online bankak bateratzen ditugunean, gako-txartel bakarra egongo da.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


2 Iruzkinak:

    Jone Arzallus Aburuza (16 Azaroa, 2017 at 8:43 pm)

    Kaixo,

    Ostegun arratsaldeetan zein eragiketa egin daitezkete zuen bulegoetan?

    Diru sarrerik egin al daikete? Eta ezin bada, nola egin dezaket diru-sarrera? Goizez ezin badut lanetik atera eta ezin dut hirugarren baten laguntzarik izan?

    Zuen berrien zain,

    Jone

    Reply

      LaboralKutxa (17 Azaroa, 2017 at 5:11 pm)

      Kaixo Jone,

      Bulegoak itxita daudenean, diozun egunean arratsaldez, esate baterako, dirua sartzeko modurik zuzenena eta errazena aukera hori ematen duen kutxazain batera joatea da. Non bizi zaren esaten badiguzu, geuk esango dizugu zein daukazun hurbilen.

      Eskerrik asko eta barkatu enbarazua.

      Reply
Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.