Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

LABORAL Kutxak bat egin du Fair Saturday mugimenduarekin gizarte-eragina duen kultura bultzatzeko

LABORAL Kutxak bat egin du Fair Saturday mugimenduarekin gizarte-eragina duen kultura bultzatzeko

Imajinatzen duzu mundu osoan ekitaldi kulturalez betetako larunbat bat urtero? Eta imajinatzen duzu kontzertu, antzezlan, errezital eta ikuskizun horiek guztiek sortutako balioaren zati bat helburu solidarioetara xedatzen dela?

Imajinatzeaz ez ezik, Fair Saturday ekimenak (“bidezko larunbata”) egi egiten du urtero, eta ahalegin solidario eta global horrekin bat egitera gonbidatzen ditu pertsona boluntarioak, erakunde publikoak, komunikabideak, artistak eta enpresak. Ekimena proba pilotu batekin hasi zen Bilbon eta Bizkaian, 2014. urtean, eta mundu osora zabaldu da urte gutxitan.

LABORAL Kutxan ez dugu kanpoan geratu nahi izan eta lankidetza-hitzarmen bat sinatu dugu hurrengo 3 urteetarako. Azaroaren 24an ikusiko ditugu lehen fruituak, hau da, 2018 Fair Saturday egunean.

Kultura eta gizarte-eragina, eskutik

Kreditu-kooperatiba gisa, gure inguruko enpleguan eta aurrerapen sozialean laguntzea izan da beti gure izateko arrazoia. Horregatik, ezin genuen Fair Saturday deialditik kanpo geratu, ekimenak gure DNAren bi euskarri ─kultura eta zeregin soziala─ batzen baititu mugimendu bakar batean.

2016ko edizioan ere lan egin genuen Fair Saturday mugimenduarekin, eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Ken Zazpik, Zea Maysek eta Doctor Deseok Bilbon eskaini zuten aparteko kontzertua babestu genuen. Hala egingo dugu 2018an ere, eta elkarrekin lan egiten jarraituko dugu 2019an eta 2020an.

Black Friday ondorengo lehen larunbata

Ekimenari Fair Saturday zergatik deitzen zaion jakin nahi baduzu, erantzuna oso sinplea da. Urtero, Estatu Batuetan “Black Friday” deitzen zaio Esker Onezko egunaren (azaroaren laugarren ostegunaren) ondorengo ostiralari. Duela hainbat urtetatik, Black Friday izugarri zabaldu da munduko beste lekuetara.

“Black Friday” saltzaileek, negozioek eta merkataritza-gune handiek egiten dituzten eskaintzengatik da ezaguna, Eguberrietako kanpainari begira kontsumoa areagotzeko. Fair Saturday ekimenaren bitartez, asteburu horren izaera kontsumista eraldatu nahi dugu, artearen eta kulturaren bitartez, aurrerapen ekonomikoa gizartera itzultzeko ospakizun bat lortuz.

Parte hartzeko moduak

Parte hartu nahi duzu? Parte hartzeko modu asko daude. Hasteko, sarrerak erosi edo antolatzen diren eta blog honetan bertan eta gure sare sozialetan (Twitter, Facebook, Instagram eta LinkedIn) iragarriko ditugun ikuskizunetara joan zaitezke. Fair Saturday beraren sareak (Twitter, Facebook eta Instagram) ere jarrai ditzakezu, berririk ez galtzeko.

Eta, jakina, mugimenduarekin bat egin dezakezu artista bat bazara edo elkarte kultural bateko kide bazara, ikuskizun-areto bat baduzu, erakunde publiko bateko kide bazara, gizarte-izaerako ekintzak egiten badituzu, edo Fair Saturday babestu edo hari lagundu nahi dion enpresa, erakunde publiko edo komunikabideren batean lan egiten baduzu. Boluntario gisa lagundu nahi baduzu ere hala egin dezakezu.

 

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.