Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

LABORAL Kutxak Bilbao Night Marathonerako 4 dortsal zozkatuko ditu

LABORAL Kutxak Bilbao Night Marathonerako 4 dortsal zozkatuko ditu

Imajinatu zer den Bilboko kaleetan ia trafikorik ez dagoenean arineketan ibiltzea. ¿Animatzen zara? LABORAL Kutxak Bilbao Night Marathonerako 4 dortsal zozkatuko ditu.

Guggenheim Museotik arratsaldeko azken orduan irtengo zara, eguneko argiak titaniozko hormetan islatzen direnean, eta itsasadarra eguzki-argirik gabe zeharkatuko duzu. Bilboko lekurik esanguratsuenak –Casilda parkea, Zazpi Kaleak, Deustuko Zubia– atzean utzi eta gero, berriz ere Guggenheimera itzuliko zara, dagoeneko gau beltza denean. Aurreko urteetakoen aldean, ibilbide arinagoa eta erosoagoa da, soil-soilik asfalto gainean, gure inguruko hiririk aldakor, zirraragarri eta interesgarrienetakoan. Nahi duzu esperientzia hori bizi? Bada, aurten doan egiteko aukera duzu.

LABORAL Kutxak Bilbao Night Marathonerako 4 dortsal zozkatuko ditu

LABORAL Kutxak Bilbao Night Marathona babesten du eta lau dortsal oparituko ditu gure onlineko erabiltzaileen artean. Hau irakurtzen ari bazara eta gaueko maratoi batean parte hartzeko gogoa baduzu, nahikoa duzu zeure datuak ematea eta bi aste barru, irailaren 22an egingo dugun zozketan parte hartuko duzu.

Honako datu hauek eman behar dituzu zozketan izena emateko:

Aste batzuk dituzu entrenatzeko, urriaren 18a heldu baino lehen. Zer diozu, prest zaude?

Lasterketari buruzko informazio gehiago nahi duzu?

Wifia doan eta puntako teknologia

LABORAL Kutxak lasterketa babestuko du baina ez da hori egingo duen gauza bakarra. Horrez gain eta gauari ukitu berezia ematen laguntzeko, banda zabaleko wifi-a jarriko dugu Guggenheim Museoan. Uda honetan antzeko ekimenak burutu ditugu Donostiako Grosseko hondartzan eta Gasteizen, Ama Zuriaren Jaietan. Orain Bilbon ere wifia jarriko dugu lasterketa zuzen-zuzenean jarraitzeaz gain gizarte sareetan ere arazorik gabe jarrai dezazun, besteak beste, @BilbaoMarathon kontuaren bidez. Ez duzu konexioarekin batere arazorik izango Sarera nahi adina argazki eta bideo igotzeko eta edukirik ere ez zaizu faltako. Helmugan Dj-ak egongo dira, baita musika taldeak eta dantzari taldeak ere; telebista erraldoia jarriko da lasterketa jarraitu ahal izateko, su artifizialak botako dira eta lasterketaren ibilbidean zehar suarekin eta argiarekin egindako efektu bereziak ikusi ahal izango dira. Ez da gutxi baina gehiago ere badago: korrikalari batek daraman erritmoa ezagutu nahi baduzu aski izango duzu horretarako prestatuko den webgunean sartzearekin. Dortsalaren zenbakia sartu eta une horretan bertan nondik dabilen jakin ahal izango duzu.

Zer diozu? Beste aitzikiarik behar duzu gurekin gau berezia modu are bereziagoan bizitzeko?

Fitxa teknikoa

Eguna: urriaren 18a
Irteera-ordua: 19:30
Irteera eta helmuga: Bilboko Guggenheim Museoa
Ibilbidea: Maratoi erdia (21,097 kilometro) ibilbidean itzuli bat egiten baduzu, eta maratoia (42,195) bi itzuli eginez gero.

Informazio gehiago behar baduzu, jo ezazu lasterketaren web-orrira. Hiriari eta ibilbideari buruzko informazio baliagarriaz gain, aurreko urteetako sailkapenen berri ere aurkituko duzu. Bai eta boluntario gisa parte hartu nahi izanez gero jakin beharreko guztiak ere.

EGUNERATUTA 2014/09/22

Baditugu irabazleak!

Egin dugu jada 4 dortsalak banatzeko zozketa eta baditugu maratoi berezi honetan doan parte hartuko duten irabazleen zerrenda. Honako hauek dira: Eduardo Alegría, Xaber Ozerinjauregi, Marta Repila eta Ruth Alonso.

Eskerrik asko guztioi zuon parte hartzeagatik eta urriaren 18an ikusiko gara Bilbon!

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.