Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

LABORAL Kutxak eta Euskadi Fundazioak oinarrizko txirrindularitza bultzatuko dugu, neska-mutilek baldintzarik onenetan praktikatu dezaten

LABORAL Kutxak eta Euskadi Fundazioak oinarrizko txirrindularitza bultzatuko dugu, neska-mutilek baldintzarik onenetan praktikatu dezaten

 

 

LABORAL Kutxa euskal kreditu-kooperatibak eta Euskadi Txirrindularitza Fundazioak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, Fundazioak esparru profesionaletik kanpo bultzatzen duen oinarriko txirrindularitza babesteko.

LABORAL Kutxak gazteei euren gaitasunak eta prestakuntza ahalik eta duintasunik handienarekin garatzen lagunduko dieten oinarriko proiektuetara bideratzen ditu, nagusiki, kirol-babesak, eta emakumeak eta gizonak berdintzat hartzen dituen alderdi inklusiboak ere funtsezkoak dira bere filosofian.

Ildo horretan, epe luzerako lankidetza-esparrua aurreikusten du hitzarmenak, oinarriko edo harrobiko txirrindularitzara mugatua, eta Fundazioaren inguruan sortzen diren emakumeen zein gizonen talde guztiak hartzen ditu barne: kadeteak, gazteak eta 23 urtez azpikoen elitea.

Hitzarmena sinatzeko ekitaldi formala LABORAL Kutxaren Arrasateko egoitzan egin dute Xabier Egibar LABORAL Kutxako Negozio Garapenaren Areako zuzendariak eta Mikel Landa Euskadi Txirrindularitza Fundazioko lehendakariak.

Protokolozko sinaduraren ostean, pozik azaldu du Mikel Landak: «Garrantzi handikoa da guretzat LABORAL Kutxaren babesa izatea, datozen urteetan gure eginkizuna aurrera eramateko». Txirrindulari arabarrak gogorarazi duenez, Fundazioaren erronka nagusia da belaunaldi gazteei erraztasunak ematea txirrindularitzan jarduteko: «Gure ametsa da nahi duten Euskadiko neska-mutilei txirrindularitzan albait baldintzarik onenetan jarduteko aukera ematea».

Bestalde, Xabier Egibarren hitzetan: «% 100ean gatoz bat Fundazioaren helburuekin. Bi erakundeok oso sakon ditugu sustraiak lurraldean eta ahaleginaren, hobekuntzaren eta elkarlanaren balioetan oinarritzen gara gure jarduera gauzatzeko». Euskal zuzendariak erantsi du: «Gazteen artean txirrindularitza bultzatzea bide ezin hobea da bizimodu osasungarria sustatzeko eta ingurunea hobeto zainduko duen etorkizuna eraikitzeko».

Erakundeok elkarlanean ari dira, dagoeneko, zenbait ekimen abian jartzen, txirrindulari-lasterketak osatzeko eta proiektuaren alderdi soziala eta eraldatzailea bistaratzeko. Hala, aurreikusi dute prestakuntza- eta dibulgazio-jardunaldiak egitea hainbat ikastola, ikastetxe eta prestakuntza-zentrotan, harrobiko txirrindularitzari lotutako jarduerak hobeto gizarteratzeko. Era berean, herritarrek parte hartzeko ekintzak programatuko dituzte, familiei zuzendutako txirrindularitza ludikoa ezagutarazteko eta sustatzeko.

Talde-lana

LABORAL Kutxak oso ondo baloratu du bizikletaren arloan ospe handia duten bi enpresak, ORBEAk eta Etxeondok, hasiera-hasieratik babestu duten proiektu horrekin bat egitea. «Helmugara heltzea bezain garrantzitsua da bidaide onak izatea», azpimarratu du Egibarrek. Balioetan erabateko adostasuna abiapuntutzat hartuta, LABORAL Kutxak bide partekatu bati ekingo dio, beraz, 3 euskal enpresek sormena eta ahaleginak batuz Fundazioaren jarduerari babesa emateko.

Euskadi Fundazioa

Euskadi Txirrindularitza Fundazioa euskal txirrindularitzaren erreferentea da 1993az geroztik, eta kirol hori sustatu, ezagutarazi eta garatzea du helburu. Patronatua goitik behera berritu zen 2017an, eta Mikel Landa da oraingo lehendakaria. Oinarri soziala 1.500 bazkidek osatzen dute. Horiek, mugarik gabeko maitasunaz gain, euskarri ekonomiko handia ematen diote proiektuari, 500 bat gaztek txirrindularitzan jardun dezaten.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.