logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

LABORAL Kutxak FSNext «agertoki digitala» sustatzen du kultura-sorkuntza zabaltzen laguntzeko

LABORAL Kutxak FSNext «agertoki digitala» sustatzen du kultura-sorkuntza zabaltzen laguntzeko

Mezenasgo artistikoak eta kultura-sorkuntzaren babesak osatzen dute LABORAL Kutxaren DNA duela hainbat hamarkadatatik. 70eko hamarkadan lehen kontzertuak babesten hasi ginenetik, gure apustua kultura hedatzen laguntzea izan da beti, haren adierazpidea dena dela. Apustu horrek inflexio-puntu bat izan zuen 2018an. Izan ere, LABORAL Kutxa eta Fair Saturday Fundazioa elkarrekin lan egiten hasi ginen, gure inguruan kultura-sorkuntza babesteko eta sustatzeko modurik eraginkorrena zela pentsatzen genuelako.

Hilabete honetan, aurrerapauso berri eta erabakigarria eman dugu norabide horretan: FSNext sortu dugu, artista eta erakunde kulturalen lana ikusgai egiteko eta pandemiak sektore horretan izan duen eragina arintzen laguntzeko agertoki digitala.

Zer da FSNext?

FSNext plataformak artistei eta erakunde kulturalei laguntzea du helburu, haien lana Internet bidez erakusten dutenean. Era berean, audientzia digitalak mundu osoan zehar areagotzen eta online edukien salmentarekin diru-sarrerak sortzen laguntzen du, hala nola musika- eta antzerki-emanaldiekin, tailerrekin eta ikastaroekin. Izan ere, kontzeptu horretan sortuko diren diru-sarrera garbien % 90 kultura-erakundeetara egongo da bideratuta, eta gainerako % 10ak, berriz, plataformaren mantentze-lanak ordaintzeko balioko du.

Nola funtzionatzen du?

«Antzerki digital» horrek ez du ohiko funtzionamendua izango sarreren eta edukien salmentari dagokionez: audientziak berak erabakiko du edukiengatik zenbat ordaintzeko prest dagoen, sortzaileek finkatutako gutxieneko kantitate batetik abiatuta. Formula horri esker, kulturaren sektoreari gizarte-laguntza emateko bide bat ireki eta lanaren balorazio irekia egin ahal izango da, publikoak berak kuantifika dezan.

Zein artistak erabili ahal izango dute?

Agertoki digital horren abantaila handienetako bat da artista eta talde kultural guztiek beren publiko potentzialarekin konektatzeko aukera izango dutela, dauden munduko lekuan daudela eta distantzia fisikoa edo osasun-larrialdiko egoerak ezarritako mugikortasun-murrizketak gorabehera. Horrela, kultura-sektoreko kide guztiek —amateur nahiz profesionalek— FSNext plataforma erabiltzeko, beren lana online audientzia zabal bati ezagutzera emateko eta beren jarduerarekin jarraitzeko beharrezkoak diren diru-sarrerak sortzeko aukera izango dute.

Nola sar daiteke edukietara?

Internetera sarbidea duen edonork goza dezake FSNext-eko edukiez. Horretarako, plataforman sartu, nahi duen jarduketa edo edukia aukeratu, datu pertsonalak eta helbide elektronikoa eman eta ordainketa egin behar du, besterik gabe. Edukira sartu aurretik, sistemak ordainketa-pasabidea aktibatuko du eta, ordainketa egin ondoren, ordainketaren kontabilitate-frogagiria jasoko du bere helbide elektronikoan.

Nola erabiltzen dute artistek?

Beren lana FSNext bidez erakutsi nahi duten pertsonek edo taldeek artistei zuzendutako webguneko atalean sartu, haien profila izango duen kontu bat sortu eta edozein ekipamendu informatikoren bidez grabatutako edukiak igotzen hasi behar dute. Fair Saturday Fundazioak eduki horiek gainbegiratu eta audioan eta bideoan espezializatutako partnerren zerrenda bat eskainiko die artistei, tarifa txikiagoekin kalitate handiagoko grabazioak egin ditzaten.

Momentuz, plataformak hainbat diziplina artistikotako hogeita hamar emanaldi eta eduki inguru ditu, honako hauenak, besteak beste: Bilboko Koral Elkartea, Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Kantika Korala, Miren de Miguel, Danco Estudioa, Biarte, Idoia eta abar, eta datozen egunetan, beste artista batzuk ere izango dira bertan, hala nola Haxotz, James Room, Zirzira Ahots Taldeak eta Soinuaren Bidaiak.

Hurrengo estreinaldiak

FSNext Fundazioaren jarduera Leioako Kantika Koralak 360 oC-an grabatutako kontzertu batekin abiarazi da. Bestalde, martxoaren 19an, larunbata, «Gora Bihotzak» estreinatuko da digitalki, Fernando Velázquezek zuzendutako eta abenduan Euskalduna Jauregian eskainitako kontzertu bat; bertan parte hartu zuten Eñaut Elorrietak, Izarok, Zea Maysek eta Zetak, besteak beste, Bilbao Orkestra Sinfonikoak eta Bilbao Koru Elkarteak lagunduta.

Ikus dezakezun moduan, LABORAL Kutxak Fair Saturday Fundazioaren eskutik kultura-hedapenaren, gizarte-kohesioaren eta gizarte-garapenaren alde egindako apustu berria eta irmoa da FSNext. Marije Etxaniz gure komunikazio-zuzendariak azaldu duen moduan, LABORAL Kutxa osatzen dugun pertsonak oso harro gaude FSNext proiektuan parte hartzeaz, ziur baikaude «kultura sortzen duten eta kulturaz gozatzen duten pertsona guztientzako beste baliabide interesgarri» bat izango dela.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean