LABORAL Kutxak lankidetzari eta lan komunari buruzko podcasta estreinatuko du

Proiektu handiak aurrera eramateko taldean lan egin behar da. LABORAL Kutxan badakigu helburu garrantzitsuak lortzeko beharrezkoa dela pertsona desberdinen talentua eta ahalegina batzea, eta haiekin lankidetzan aritzen ikastea. Banka kooperatiboa garenez, proiektu zoragarriak aurrera ateratzeko ukondoz ukondo lan egiten dakiten beste pertsona eta erakunde batzuen esperientziak entzun nahi ditugu. Enpresaren munduan, kirolean edota kulturan bilatuko ditugu. Atsegin ditugun proiektu partekatuak bilatuko ditugu, horietatik gehiago ikasi nahi dugu eta. Hitza eman nahi diegu egitasmo horien atzean daudenei. Zer egiten duten eta nola konta diezaguten.
80ko hamarkadako abesti ezagun batek hala bazioen ere, bideoak ez zituen irratiko izarrak akabatu, eta Internetek ere ez du horrelakorik egin. Are gehiago, podcast direlakoei esker, gaurkotasun betean daude. Elkarrizketara irekitako formatu horrekin bat egin dugu, eta lankidetzari eta talde-lanari buruzko solasaldi sorta eskainiko dugu, proiektu zirraragarriak ezagutzeko asmoz.
Hilean behin atal berri bat izango duzu eskuragarri, elkarlanean helburu handiak lor daitezkeela erakutsi dutenen hurbileko esperientzia paregabeak ezagutzeko.
Podcast berria gure blogean aurkituko duzu. Eta baita podcasten plataforma nagusietan ere, noiznahi eta nolanahi entzun dezazun. Google Podcasten, Apple Podcasten eta Spotifyn egongo gara, eta baita horren ezagunak ez diren beste batzuetan ere, hala nola Pocket Cast eta Anchor.fm direlakoetan. Era berean, gure Youtubeko kanalaren bidez jarraitu ahal izango duzu, bertan ere entzungai egongo baita.
Gehitu gaitzazu gogoko duzun podcast aplikaziora atal guztiak jarraitu ahal izateko.
Laboral irratiko podcast pasarteak:
1. pasartea
La trinchera infinita: Aitor Arregi eta Jon Garaño
Gure blogean 1. kapituluaren transkripzioa aurkituko duzu , irakurgarri izan dakizun editatua.
Hemen zuzenean entzun dezakezu ere:
Iruzkin bat utzi