Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Nola sartu LABORAL Kutxako kontuetara internet bidez

LABORAL Kutxaren bezeroa zara eta internet bidez zeure kontuetara nola sar zaitezkeen jakin nahi duzu? Oraintxe azalduko dizkizugu zerbitzu honetan alta emateko bi moduak eta kontatuko dizugu nola jokatu behar duzun sarbide-gakoa edo erabiltzaile izena galtzen baduzu. 

Hasteko: alta ematea

Orain arte, Online Bankako zerbitzuan izena emateko behar-beharrezkoa zen gure gure sukurtsaletako batera etortzea baina 2015. urteko urrian sistema aldatu genuenetik alta hori etxetik egin dezakezu. Ordenagailua eskura baduzu, 15 minutu baino ez dira izango. Jarraian, bi aukeren azalpena, gehien komeni zaizuna aukera dezazun.

Izen ematea ordenagailu bidez egin nahi baduzu…

LABORAL Kutxaren kreditu-txartela daukazula baina ez duzula inoiz Online Banka, Banka Mugikorra edo Telebanka erabili? Ez duzula bulego batera hurbildu nahi? Behar ere ez. Ordenagailu bat eskura badaukazu, sartu gure webgunean eta egin klik “alta online bankan” dioen botoian (web-orriaren eskuineko aldean, daukazu, goian). Irudian ikusten duzunaren moduko inprimakia agertuko zaizu. Bidali, zure datuak bete ondoren eta… kitto. 15 minutu inguru pasatzen direnean gai izango zara zure erabiltzaile izenarekin eta gakoarekin zerbitzua erabiltzeko. Lehena, NAN zenbakiaren letrek osatuko dute; bigarrena, alta egiteko erabili duzun txartelaren zenbakiek.  

001eu

Alta bideratuta egon arren, berehala konturatuko zara kontsultak bakarrik egin ditzakezula. Normala da: bestelako operazioek gakoz osatutako sinadura-txartela eskatzen dute. Zaude lasai alde horretatik ere: izena ematen duzunean sistemak berak zure datuekin osatutako email bat igorriko digu automatikoki eta geuk bidaliko dizugu etxera txartela.

Bulego batetik pasatzen bazara…

Erabiltzaile gisa zure NAN zenbakia esleituko dizugu eta lau digituko sarbide-gakoa emango dizugu. Ez duzu zertan buruz ikasi: zerbitzuan sartzen zaren lehen aldian aldatu ahal izango duzu. Zure segurtasunerako, guk emandakoa aldatu eta sarbide-gako propioa sortzeko aholkatuko dizugu. Une horretan, bai, buruz ikasi beharko duzu, eta, batez ere, ez gorde ez ordenagailuan ez nabigatzailean.

Alta ematen duzunean, sarbide-gakoaz gain, 60 gakoz osatutako sinadura-txartela emango dizugu, eragiketak egiteko, produktuak kontratatzeko eta abarretarako. Sarbide-gakoak posizioak kontsultatzeko aukera ematen dizu; baina dirua mugitzea dakarren edozein eragiketa egiteko, 60 gako horietako bat ere eskatuko dizugu, zeu zarela egiaztatzeko.

Tarjeta de firmas

 

Eta erabiltzaile-izena ahazten badut?

Ez kezkatu. Zure erabiltzaile-izena gogoratzen ez baduzu, webgunetik berreskuratu ahal izango duzu, sukurtsalera joateko beharrik izan gabe (betiere gure datu-basean zure helbide elektronikoa badugu). Horretarako hemen klikatu behar duzu: “Zure erabiltzailea lortu”, eta gero, zure NAN zenbakia sartu. Mezu elektroniko bat bidaliko dizugu zuk emandako helbidera, eta balidatu ostean, zure NAN zenbakia (edo IFZ, zerbitzuan enpresa gisa sartzen bazara) berriz ere izango da erabiltzailea. Behin zerbitzuan sartuta, erabiltzailea aldatu eta zuk aukeratzen duzuna jarri ahal izango duzu.

Eta sarbide-gakoa ahazten badut?

Online Banka erabiltzen baduzu eta sarbide-gakoa ahazten baduzu, orduan bai, LABORAL Kutxako sukurtsal batera joan beharko duzu, beste bat eskatzera. Zerbitzuaren segurtasuna ziurtatzeko biderik onena da.

Zalantzarik baduzu, jarri iruzkin bat hemen eta saiatuko gara laguntzen. Bezero zaren aldetik, zure esperientzia ahalik eta errazena, gogobetegarriena eta probetxugarriena izatea nahi dugu.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


1 Iruzkinak:

    Maria Nieves Esnal Izquierdo (20 Urtarrila, 2015 at 1:14 pm)

    bidaia lortzea opari ederra izango litzateke, ilobarekin, (nere alaba besoetakoa) joateko

    Reply
Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.