Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

LABORAL Kutxan ingurumenaren alde egiten duguna

LABORAL Kutxan ingurumenaren alde egiten duguna

LABORAL Kutxan badakigu klima-aldaketaren aurkako borroka dela gizateriak inoiz aurrean izan duen erronka handienetako bat. Horregatik, Nazio Batuen Erakundeak sustatutako Garapen Iraunkorrerako Helburuak eta Banku-jarduera Arduratsuaren Printzipioak betetzeko konpromisoa hartu dugu, eta gure egoitza nagusian egin dugun zaharberritzea eredugarria izan da jasangarritasunari dagokionez. Gure ingurumen-politika erantzukizunean eta ingurumenaren zaintzan oinarrituta dago. Gehiago jakin nahi duzu? Azalduko dizugu. 

Etengabeko hobekuntza da gure helburua

Etengabe hobetzea. Horixe da gure ingurumen-politikaren helburua. Gure ingurunea babestu nahi dugu, eta edozein kutsadura-motari aurrea hartzeko lan egin. Gure lantoki guztietan aplikatzen dira entitatearen politika orokorrak, eta gure langileak ingurumen-gaietan trebatuta eta motibatuta egon daitezen ahalegintzen gara. Hondakinak ahalik eta gehien murrizteko politika dugu, eta lankidetzan ari gara interes-taldeekin, enpresa hornitzaileekin eta kontratistekin, ingurumena zaintzeko eta ildo hori bultzatzeko. 

Bat egin dugu Garapen Iraunkorrerako Helburuekin

2016an, Nazio Batuek Garapen Iraunkorrerako 17 helburu finkatu zituzten, era guztietako enpresa eta erakundeentzat, honako erronka honekin bat egin nahi zutenentzat: pobrezia desagerraraztea, planeta babestea eta pertsona guztiak bakean eta oparotasunean bizi daitezen ahalegintzea. Erronkarekin bat egiteko xedearekin, LABORAL Kutxan NBEren helburuak aztertu genituen, kalifikatu egin genituen entitatearen barruan bakoitzak duen garrantzia finkatze aldera, eta horiek lortzeko ekintza-lerroak erabaki genituen. Garrantzitsuenak honako hauek dira:

Banku-jarduera Arduratsuaren Printzipioen sortzaile gara

2019ko irailean, mundu zabaleko bankuek eta finantza-erakundeek, tartean LABORAL Kutxak, Banku-jarduera Arduratsuaren 6 Printzipioak sinatu genituen Nazio Batuen Erakundearen egoitzan (New Yorken). Printzipioen sustatzailea Nazio Batuen UNEP FI finantza-agentzia izan zen. Ekimen global horren babesleak gara, beraz. Ekimenak printzipio argi eta garden batzuk finkatzen ditu, banku-erakundeek finantza-krisialdian galdutako konfiantza berreskura dezaten. 

Zertara behartzen gaituzte printzipio horiek?

Printzipio horiek izenpetzean, ekintza- eta aurrerapen-helburuak finkatzeko konpromisoa hartu dugu. Helburu horiek Nazio Batuek ikuskatuko dituzte. Halaber, gure aurrerapenen berri emateko txosten publikoa landu beharko dugu, enpresaren erantzukizun sozialeko txostenekin egiten dugun bezala. 

Gure egoitza nagusia, ingurumen-lorpen handia

Ingurumenak kezkatzen gaituenez, aitzindariak izan gara finantza-sektorean gure egoitza nagusiko eraikinetarako Ingurumena Gestionatzeko Sistemarekin. Sistema horrek ISO 14001: 2015 Arauari jarraitzen dio, eta AENOR erakundeak ziurtatu du. Zein da horren emaitza? Duela pare bat urte burutu genituen zaharberritze-lanetan isolamendu termikoa hobetu genuen, argi fluoreszenteen ordez LED luminariak jarri genituen —unean uneko argi naturalaren arabera automatikoki egokitzen direnak—, eta geotermia eta biomasa uztartzen dituen klimatizazio-sistema mistoa ezarri genuen. 

Hala, udan, energia geotermikoa besterik ez da behar eraikina hozteko, 200 kW-ko bi bero-ponpa, hain zuzen. Ponpek, gas hozgarriaren bidez, eraikina hozteko moduko tenperaturan jartzen dute ura. Neguan, berriz, berokuntzak behar duen energia-ekarpen osagarria lortzeko, bertako pinu-zurezko ezpalekin elikatzen den biomasako galdara bat erabiltzen da. 

Gehiago jakin nahi al duzu? Gure ingurumen-portaerari buruz zalantzaren bat baduzu edo jasangarritasunaren inguruko iradokizunen bat egin nahi badiguzu, jakinarazi egiguzu. Hasieran esan dizugunez, gure helburua hobetzen jarraitzea da, eta gauzak egiteko beste modu bat badela erakustea.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.