Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

LABORAL Kutxan zure betiko gestorea, orain online

LABORAL Kutxan dena aldatu dugu… ezer aldatu ez dadin. Zuk, zure premiek eta zure erosotasunak gure jarduera egituratzen jarrai dezaten. Badakigu gero eta ingurune teknologikoagoan bizi zarela eta orain online egiten duzula lehen fisikoki egiten zenuena. Horregatik, bizitza bera eta LABORAL Kutxarekin duzun harremana errazteko, onlineko gestore pertsonala sortu dugu, zure betiko gestore pertsonalarekin mugikorretik, tabletatik edo ordenagailutik hitz egin dezazun. Lehen bulegoan bakarrik jaso zenezakeen tratu hori edozein lekutan jaso ahal izango duzu orain: zure etxean, lanean, oporretan… Zerbitzuak nola funtzionatzen duen kontatuko dizugu.

gestoronlineEU

Lehen ere esan izan dizugun moduan, gure banku-eredua desberdina da arrazoi asko direla-eta (gestio demokratikoa, gizartera itzultzea, ingurunearen hobekuntza…), baita gure lana bankuko nahiz aseguruetako gure espezialistek eskaintzen duten arretan oinarritzen delako ere. Baina orain erosotasun osoz elkartu ahal izango duzu zure betiko gestorearekin, beti erabiltzen duzun gailu mugikorretik. Oso erraza da: eskatu hitzordua (emailez, telefonoz edo bulegoan bertan) eta guk egun eta ordu jakin bat proposatuko dizugu; onartu proposamena eta, 24 ordu lehenago, hitzordua gogoraraziko dizugu. Ordua iristean, zure Online Bankara sartu besterik ez duzu egin beharko.

Zerbitzu hori Banka Pertsonaleko bezero guztientzat dago aktibo gaur egun; baina aurten, pixkanaka-pixkanaka, gestore bat esleituta duten guztiei eskainiko diegu.

Lehenengo aldian, Lync izeneko programa bat instalatu beharko duzu zuk aukeratutako gailuan edo gailuetan. Bideo honetan hori nola egin azalduko dizugu, baina beste edozein web-aplikazio deskargatzea bezain sinplea eta Skype erabiltzea bezain erraza da, esate baterako.

Zerbait ahaztu zaizu? Bileraren aurretik edo bileraren ostean zure gestoreari galderaren bat egin nahi diozu? Online zerbitzu honek mezuak utzi eta jasotzeko “horma” bat eskaintzen du posta elektronikoaren edo bat-bateko mezularitzaren antzekoa da−. Ikusi nola funtzionatzen duen.

Gauza gehiago: Dokumentu bat partekatu nahi duzu zure gestorearekin? Online bilerak bulegoetakoak bezain emankorrak eta erabilgarriak izan daitezela nahi dugu, eta beraz, ez kezkatu: sistemak bankuko zure dokumentu guztiak erakusten dizkizu eta horiek partekatzeko aukera eskaintzen dizu, zure gestoreak eta zuk informazio berarekin lan egin dezazuen eta uneoro informazio bera ikus dezazuen.

Ikusi duzu. Aurrez aurreko bilera baten onura guztiak eskaintzen dizkizu. Baina ez duzu bulegora joan beharrik izango, munduko edozein lekutatik egin baitezakezu. Ez duzu itxaron beharrik izango, eta mezularitza- eta elkarrizketa-sistema bat ireki ahal izango duzu zure gestorearekin. Gainera, hura edozein unetan erabili ahal izango duzu zure Online Bankatik, mezuak edo dokumentuak bidaltzeko. Ikusi duzu. Zure bizitza aldatu ahala, gu ere aldatu egiten gara. Ezer aldatu ez dadin. Baliagarriak izaten jarraitzeko.alantzak dituzu? Galderak? Horiek argitzeko gaude!

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.