Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Zeintzuk izan dira LABORAL Kutxaren edukirik arrakastatsuenak 2017an?

Zeintzuk izan dira LABORAL Kutxaren edukirik arrakastatsuenak 2017an?

Bloga, Facebook, Instagram, Twitter… LABORAL Kutxan eduki ugari sortzen ditugu bezeroek gure produktu eta zerbitzuen berri izateko, baita gure gizarte-erantzukizunean gardenak izateko ere, eta, jakina, oinarrizko kirola eta kultur ekintzak babesteko, hala nola lehiaketen eta zozketen bidez. Baina, sortzen ditugun eduki horietatik guztietatik zeinek du arrakasta gehien? Jakin nahi baduzu, jarraitu irakurtzen, 2017an gehien irakurri eta partekatu diren edukien berri emango dizugu eta.

Blogean: Hatz-marka bidezko sarbidea

Urriko post honetan iragarri genuen gure Online Bankan hatz-marka bidez sartzeko aukera indarrean zegoela, eta iaz blogean gehien irakurritako edukia izan zen, ia 90.000 bisitaldirekin. Jarraian, irakurriena Online Bankako posten zerrenda izan zen, gure blogeko atalik arrakastatsuenetako bat, zalantzarik gabe.

Hirugarren tokia beste berritasun batek bete zuen, kutxazain automatikoei buruzkoak, hain zuzen. Ia 9.000 lagunek ikusi zuten egun bakar batean gure kutxazainen funtzionalitate berriari buruzko informazioa. Horrek txartelik gabe dirua ateratzeko aukera ematen du, eta duela urtebetetik hona erabilgarri dago. Ezagutzen duzu, ezta? Telefonoa eta zure Online Bankako gakoa besterik ez duzu behar.

Laugarren albiste irakurriena gai oso praktiko baten inguruko berria izan zen: 2016ko errenta-kanpaina. Bosgarren tokian dagoen gaia ez genuen 2017an idatzi, bi urte lehenago baizik. Blogean gehien irakurtzen den edukietako bat da oraindik ere, eta etxez aldatzeko orduan egin beharreko izapideei buruzkoa da. Argi dago zail samarra dela izapide-kontuetan ez galtzea. Etxez aldatu behar baduzu eduki hori irakurtzea gomendatzen dizugu.

Sareak, gizarte-kontzientziadunak

Gure sare sozialetan oihartzun handiena izan duten argitalpenak gizarte-kutsukoak izan dira. Pozarren gaude gure bezeroek eta Twitter, Facebook eta Instagram bidez jarraitzen gaituztenek oso estimatzen dituztelako gure eguneroko egitekoan funtsezkoa den balioetako bati lotutako edukiak: banka egiteko beste modu bat badela erakusten dutenak.

Lo más visto en Facebook en LABORAL Kutxa / Facebooken post hau izan zen ikusiena

Facebooken post hau izan zen ikusiena. Bertan, LABORAL Kutxaren 2017ko egutegiko abuztuko protagonista iragarri genuen, Xabier Maza ekintzailea, Musika Parkean ekimenaren sustatzailea.

Bigarren lekuan geratu zen bideo eta guzti zetorren beste eguneraketa hau, LABORAL Kutxa Emakume Master Cup kirol lehiaketari buruz, emakumezkoek jokatzen duten pilota txapelketa nagusiari buruz, alegia. Oso zoriontsu egiten gaitu emakumeek jokatutako kirola babesteak eta horregatik gara baita Emakumeen Bira txapelketaren babesleak ere. Pozten gara gure jarratzaileek ere era honetako edukiak atsegin dituztelako.

Facebooken gehien bistaratutako hirugarren edukia ere emakumeekin lotuta dago. Azaroaren 25ean ezetz esan genion, jendartearen zatirik handienarekin batera, emakumeen aurkako indarkeriari. Horregatik, bulegoetan kanpaina egin genuen graffitiak erabiliz, eta bideo arrakastatsu hau plazaratu genuen.

Bulegoetan kanpaina egin genuen graffitiak erabiliz, eta bideo arrakastatsu hau plazaratu genuen

Oihu bera entzun zen Twitterren eta Instagramen ere

Genero-indarkeriaren aurkako protesta Instagramen eta Twitterren ere entzun zen. Instagramen interakziorik handiena izan zuen edukia azaroaren 25ekoa izan zen, eta berdin gertatu zen Twitterren txio honekin.

Bigarren edukirik arrakastatsuena irailaren 26an argitaratu genuen, Nafarroako ANFAS elkarteak urtero antolatzen duen lasterketan parte hartzeko deia. ANFAS adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen aldeko elkartea da. Eta hirugarren txiorik arrakastatsuena gizarte-erantzukizunari eta gai horretan kooperatibok dugun egitekoari buruzkoa izan zen.

Nafarroako ANFAS elkarteak urtero antolatzen duen lasterketan parte hartzeko deia.

Ikusten duzunez, edukirik estimatuenak gure entitatea bereizten duten ezaugarriekin lotuta daude. Aurrerantzean ere landuko dugun Banka egiteko beste modu horrekin.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Arduraduna: CAJA LABORAL S. COOP. Gure blogeko azken argitalpenen berri aldizka emateko erabiliko dugu zure helbide elektronikoa. Legitimazioa: Baimena (“harpidetu” sakatzean). Zure harpidetza edonoiz ezereztu ahal izango duzu, gure jakinarazpen guztietan aurkituko duzun aukeran klik eginez edo mezu elektronikoa bidaliz comunicacion@laboralkutxa.com helbidera. Hartzaileak: Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko “Privaty Shield” hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen. Eskubideak: Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, gurekin harremanetan jarrita. Informazio osagarria: Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza.

 

Iruzkin bat utzi


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Arduraduna: CAJA LABORAL S. COOP. Gure blogeko azken argitalpenen berri aldizka emateko erabiliko dugu zure helbide elektronikoa. Legitimazioa: Baimena (“harpidetu” sakatzean). Zure harpidetza edonoiz ezereztu ahal izango duzu, gure jakinarazpen guztietan aurkituko duzun aukeran klik eginez edo mezu elektronikoa bidaliz comunicacion@laboralkutxa.com helbidera. Hartzaileak: Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko “Privaty Shield” hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen. Eskubideak: Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, gurekin harremanetan jarrita. Informazio osagarria: Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza.

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.