Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Zer da LABORAL Kutxaren Kontseilu Errektorea?

Zer da LABORAL Kutxaren Kontseilu Errektorea?

Behin baino gehiagotan esan dizugu: desberdinak gara. Banka egiteko beste modu bat dagoela uste dugu, eta kreditu-kooperatiba bat garen heinean, harekin konprometituta gaude. Desberdintasun hori gauza askotan nabaritzen da: irabazien urteko banaketan, adibidez, gure bokazio sozialarekin lotuta baitago. % 75 entitatean berrinbertitzen da, eta gainerako guztia jarduera ekonomikoa eta hezkuntza sustatzeko erabiltzen da. Diru horren % 15 enpresa berriak sortzeko erabiltzen da, kooperatibak edo zailtasunak dituzten enpresetan, ahal izanez gero. Eginkizun hori MONDRAGON Korporazioaren bitartez gauzatzen da, gu ere haren partaide baikara, eta jakingo duzun moduan, munduko industria-kooperatibarik handiena da. Gainerako % 10 itzulkin sozialera bideratzen da, gure Hezkuntza eta Sustapen Fondoaren bitartez. Infografia honetan dena ikus dezakezu, eta aldi berean, modu gardenean, parte-hartzailean eta demokratikoan gobernatzen garela ikusiko duzu. Gaur horretaz hitz egin nahi dizugu, LABORAL Kutxa izeneko demokrazia txiki horren funtsezko organo baten inguruan, alegia. Haren Kontseilu Errektoreaz hitz egin nahi dizugu, erabakiak hartzeko gaitasun handia duen organoa. Bertan, entitateko langile guztien % 88k parte har dezakete, hau da, bazkide guztiek.

Zer da Kontseilu Errektorea?

Kontseilu Errektoreaz hitz egiteko, lehenik eta behin Batzar Orokorra aipatu behar dugu, mundu guztiak bozkatu dezakeen eta kooperatibaren politika orokorra finkatzen duen bazkideen bilera. Bertan, entitatearekin zerikusia duten oinarrizko erabaki guztiak hartzen dira.  Herrialde bat izango bagina, Batzarra Diputatuen Kongresua izango litzateke, eta Kontseilu Errektorea, berriz, Estatuko Gobernua, Batzar horretako ordezkariez osaturik dagoena.

Gobernu baten berdina al da?

Konparazioa ez da biribila, kreditu-kooperatibek Kontseilu Soziala izaten baitute langileei ahotsa emateko, lan arloko eskubideak betetzen direla bermatzeko, eta langileen helburuak eta interesak ordezkatzeko. Hori guztia posible izan dadin, Kontseilu Errektoreak bere jardueraren deskargua egin behar du langileen organo horrentzat.

Eta zuzendaritza?

Herrialde edo estatuek presidentea edo lehen ministroa duten modu berean, LABORAL Kutxan Zuzendaritza Nagusia dugu, Zuzendaritza Kontseiluak babestua.

Bada lehendakaririk?

Azken pertsona garrantzitsua, eta erantzukizunik handiena duena, LABORAL Kutxako lehendakaria da; Errektore Kontseiluaren buru da, baita Kooperatibaren Batzarrarena ere. Badira entitatea ikuskatu, gainbegiratu eta kontrolatzen duten organo gehiago ere, baina momentuz, garrantzitsuenak zerrendatu ditugu.

Zer egiten du Kontseilu Errektoreak?

1960. urtean sortu zenetik, Kontseilu Errektoreak antzeko zerbait egiten du: kooperatibaren goi-gestioaz arduratzen da, haren politikak zehazten ditu, zuzendaritza-karguak dituzten pertsonak gainbegiratzen ditu eta LABORAL Kutxaren ordezkari gisa jarduten du erakundeen, Administrazioaren eta agente ekonomiko eta sozialen aurrean.

Horrenbestez, Batzar Nagusiak politika orokorra erabakitzen du, bazkide bakoitzaren botoa erabiliz. Kontseilu Errektoreak politika horretarako politikak eta estrategiak ezartzen ditu, eta Zuzendaritza Kontseiluak horiek eremu eta departamentu desberdinetan ezartzeko ekintza eta neurri zehatzak antolatzen ditu.

Zenbat pertsona daude Kontseilu Errektorean?

Kontseilu Errektoreak bere erregelamendua du eta, normalean, 12 kontseilariz osatuta egon ohi da. Halere, une honetan 14 kontseilari daude, hurrengo urtera arte, Euskadiko Kutxaren eta Ipar Kutxaren arteko fusioaren eraginez, bi erakundeetako ordezkariei leku egiteko helburuarekin. Pertsona bakoitza 4 urteko eperako izendatzen da, nahiz eta denbora-tarte hori igaro ostean berriz ere izenda daitekeen.

Zenbatetik behin berritzen dira pertsona horien karguak?

2 urtez behin, Kontseiluaren % 50 berritzen da, eta pertsona bat nahi-bestetan aukera daitekeen arren, bada muga bat adinari dagokionez. Aukeratutako pertsonek ezin dituzte 65 urte baino gehiago izan, eta beraz, erretiratuak Kontseilutik kanpo geratzen dira.

Kobratzen al dute zerbait beren eginkizuna betetzeagatik?

Inork ez du ordainsari zehatzik jasotzen eginkizun hori betetzeagatik, eta Legearen arabera, entitatearekiko leialtasuna, fideltasuna eta diligentzia mantendu bete behar dute uneoro. Hau da, horiek kooperatibaren interesari erantzun behar diote −horretarako, haren egoerari buruzko informazioa jaso behar dute− eta ezin dute kargua norbere probetxurako erabili.

Nor dira pertsona horiek?

Kontseilu Errektorea osatzen duten 12 pertsonetatik 4k bazkide-langileak izan behar dute, horrela, horiek entitatearen goi-mailako erabakietan parte hartzen dutela bermatzeko. Kontseilu Errektorea osatuko duten pertsonak aukeratzeko orduan, horiek egokitasun-ebaluazio bat gainditu behar dute eta Espainiako Bankuaren baldintzak bete behar dituzte. Kontseilu Errektorearen nahiari erantzunez, beren hautagaitza aurkezteko eskatzen zaie, bereziki, bazkideak diren emakumeei, hala, entitatearen barnean genero-berdintasuna mantendu eta sustatzeko. Gainerako kideak honako hauek dira: bazkide-bezeroak eta bazkide-kolaboratzaileak (bere garaian bazkide izan ziren pertsonak), Ipar Kutxaren bazkide izan ziren enpresetako ordezkariak eta MONDRAGON Korporazioko kooperatiba-kideak. Gainera, eta jakingo duzun moduan, sortu ginen momentutik bertatik osatu dugun talde hori munduko industria-kooperatibarik handiena da.

Baina horretaz beste batean hitz egingo dugu. Ez zaitez oso urrutira joan, laster izango da eta!

KONTSEILU-ERREKTOREA

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.