Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

LABORAL Kutxaren kutxazainetan erabil dezakezu jada contactless txartela

Badira abantaila handia dakarten keinu txikiak. Via T gailuarekin autopistan aurrera egitea ordainlekuan gelditu gabe, adibidez. Saltoki batean contactless txartelarekin ordaintzea ere keinu horietako bat delakoan gaude. Horregatik, zerbitzu hori poliki-poliki gure kutxazain automatikoen sarean ezarri nahi dugu, eta dagoeneko bukatu ditugu proba pilotuak. Jarraian azalduko dizugu.

Lehenengo txartelak, gero mugikorrak eta orain kutxazainak

Honez gero jende guztiak ezagutzen du contactless teknologia, bi gailu elkarrengana hurbiltze hutsarekin haien arteko komunikazioa ahalbidetzen duena, alegia. Txarteletan ezarri genuen teknologia hori lehenengo, eta saltokietan ordaintzea eragiketa azkar eta erraza bihurtu zen. Gerora, LK Pay sistema plazaratuta, gure telefonoa saltokiko terminalera hurbilduz egin ditzakegu ohiko ordainketak. Eta orain kutxazain automatikoen txanda da.

Horregatik, azaldu dizugunez, azken hilabeteotan egin ditugun proben bidez zerbitzua zehaztu dugu eta hobekuntzak gehitu, berme guztiekin ezartze aldera.

Nola funtzionatzen du eta zer eragiketa egin daitezke?

Contactless teknologia duten kutxazainek gainerakoek bezala funtzionatzen dute. Alde bakarra da eragiketak egiteko ez dagoela txartela kutxazainean sartu beharrik, nahikoa da irakurgailura hurbiltzea. Horrela, prozesua askoz azkarragoa da. Oraingoz, LABORAL Kutxaren txartelekin edo stickerrekin bakarrik erabil daiteke, eta eragiketa ohikoenak egin daitezke (dirua atera, kontuen gaineko informazioa ikusi, eta abar). Baina lanean ari gara etorkizunean teknologia hori besteren txartelekin eta mugikorrarekin ere erabilgarri izan dadin, eta gaur egun txartela sartuta egiten diren eragiketa guztiak burutzeko aukera eskain dezan.

Kutxazainetan faseka ezarriko da contactless teknologia

Oraingoz, teknologia hori ezin dute kutxazain guztiek erabili. % 36tan dago erabilgarri. Erraza da horiek bereiztea: led argi berdeak dituzte piztuta contactless moduluan, eta pantaila batek adierazten du funtzio hori erabil daitekeela.

LABORAL Kutxaren kutxazainetan erabil dezakezu jada contactless txartela

Helburua da gure kutxazain automatiko gehienak teknologia horretara lehenbailehen egokitzea, contactless modulua gehituta. Ia kutxazain guztietan egin ahal izango da. Teknologia hori erabili ezingo duten makinak ez dira % 11 baino gehiago izango.

Zerbitzu berria erabilgarri izango zaizulakoan gaude, iaztik abian den txartelik gabe dirua ateratzeko aukera bezalaxe. Gure aldetik, zerbitzuak hobetzen jarraituko dugu, egunez egun zerbitzu hobea eskaini eta gure banka egiteko modua balioesteko.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Iruzkin bat utzi


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.