Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

LABORAL Kutxaren nazioarteko aliantzak

LABORAL Kutxaren nazioarteko aliantzak

Enpresei laguntza ematea gure izateko arrazoiaren gakoetako bat da. Horretarako sortu ginen, enpresa-ehun kooperatiboa babestu eta gizarte-ekonomiaren alde egiten duten pertsonei zerbitzua emateko. Gaur egun, horretarako, ezinbestekoa da horien nazioartekotze-prozesuak babestea. Hain zuzen, duela zenbait urtetik hona nazioarteko aliantzak finkatzeko ahalegina egin dugu, LABORAL kutxaren bezero diren enpresek beren negozioa iristen den lekuetan banku- nahiz finantza-eragiketak egin ahal izan ditzaten. Gaurkoan Europa eta Amerikako gure nazioarteko aliatuak aurkeztu nahi dizkizugu.

Crèdit Coopératif (Frantzia): ehun urteko bazkidea

Crèdit Coopératif erakundeak XIX. mendean du bere jatorria, izan ere, bere ibilbidea 1893. urtean hasi zen Banque Coopérative des Associations Ouvrières (Langile Elkarteen Banku Kooperatiboa) izenarekin. Ehun urtetik gorako erakunde horrekin dugun lankidetza-akordioa askoz ere berriagoa da. Hala, 2013. urtean LABORAL Kutxak, Crèdit Coopératif erakundeak eta Oinarri Elkar Bermatzeko Elkarteak mugaz haraindiko lankidetza-akordio bat sinatu genuen, LABORAL Kutxako bezeroek Crèdit Coopératif erakundearen bitartez beren enpresak finantzatzeko aukera izan zezaten, hala Espainian nola Frantzian.

Crèdit Coopératif erakundearen asmoa akordio horrekin kooperatiba-inguruneetan (banaketa, garraioa, ekoizpen-kooperatibak, kontsumitzaileen kooperatibak, nekazaritza-kooperatibak, etab.) eta elkarte-inguruneetan (interes orokorreko erakundeak, batez ere, osasunaren eta gizartearen sektoretan eta etxebizitza sozialaren esparruan) proiektuak elkarren artean finantzatzea zen. Baina, baita industria arloko eta zerbitzuetako enpresa txiki eta ertainetan ere, batez ere, nekazaritzako elikagaien, eko-industrien, energia berriztagarrien, birziklapenaren eta ingurumenaren sektoreetan.

Gainera, bi erakundeok herrialde bakoitzean, besteak beste, kobrantza, ordainketa, finantza-zerbitzu edo urruneko bankuaren gailuekin lotuta dauden ezagutza eta ohituren inguruan bezeroak laguntzeko konpromisoa hartu genuen.

Grupo Financiero Banorte (Mexiko): aliatu indartsua merkatu gako batean

Banorte (Banco Mercantil del Norte izenekoaren ikurra) Mexikoko finantza-talde handienetako bat da. Zehazki, herrialdeko hirugarren banku-erakundea da gordailuen arabera neurtzen bada, eta laugarrena kredituen arabera neurtzen bada. 2015. urtearen amaieran 122.000 milioi dolar gestionatzen zituen aktiboetan, 27.000 pertsonaz osatutako lantaldea zuen eta 1.250 bulego zituen bere 13 milioi bezeroei zerbitzua emateko. 1899. urtean sortu zen Monterrey hirian eta gaur egun han ditu oraindik egoitza nagusiak.

2016ko martxoan nazioarteko gure aliatu berriena bilakatu zen bi aldeko lankidetza-akordioa sinatuta. Akordio horrekin laguntza eman nahi zaie Euskal Herriko enpresei Mexikon, beren nazioartekotze-prozesua gauza dezaten. Herrialde estrategikoa da Mexiko euskal industriarentzat, han 110 filial baino gehiago baititu. Beste gauza batzuen artean, Mexikok 119 milioi biztanleko barne-merkatua du eta NAFTA akordioari esker gune geografiko pribilegiatua da Estatu Batuetako merkatuan barneratzeko. Merkatu horretan 2006. urtean hasi zen sartzen Banorte, Texasen, Kalifornian eta New Jerseyn hainbat finantza-erakunde erosita.

Banorte LABORAL Kutxak Mexikon duen finantza-beso bilakatu izanari esker, gure bezeroek errazago egin ditzakete han banku-prozedura guztiak, sinpleenetatik hasi eta konplexuenetara. Gainera, ohiko hainbat arazo ekiditen dira, esate baterako, kreditu-historia bat ez izatearena edo atzerrian espezialistekin zuzeneko elkarrizketa ez izatearena.

National Cooperative Bank (Estatu Batuak): kooperatiben alde eginez Estatu Batuetan ere

Kooperatibismoa indar ekonomiko garrantzitsua da Estatu Batuetan ere. Han kooperatibek 3 bilioi dolar gestionatzen dituzte aktiboetan, 500 milioi dolar mugitzen dituzte diru-sarreretan eta milioitik gora lanpostu eman. Horregatik, 2013. urtean Iparramerikako banku-erakunde batekin lehen nazioarteko akordioa sinatzea erabaki genuen. Modu horretan, LABORAL Kutxaren bezero diren enpresentzat Estatu Batuetarako ateak ireki genituen eta orain zuzeneko banku-solaskidea dute Amerikako merkatuan, beren jarduera garatzen eta lehiatzeko gaitasuna hobetzen laguntzeko.

Solaskide hori National Cooperative Bank da, sozialki arduratsuak diren kooperatiba eta erakundeei zerbitzua emateko sortutako erakundea, gaur egun herrialde guztian ematen duena zerbitzua Alaskako, Kaliforniako, New Yorkeko, Ohioko eta Virginiako bulegoetatik. 2012. urtean NCB erakundeak ia 1,4 mila milioi dolar eman zizkien mailegu modura erakunde komunitario eta kooperatiboei. Zenbateko horretatik 232 milioi diru-sarrera baxu edo apaleko komunitateetara bideratu ziren. Berriki egin dituen eragiketen artean, nabarmentzekoa da, Estatu Batuetako etxebizitza sozialen arloan, kapital mugatuko kooperatiba zaharrenetako bati 30 milioi dolarreko hipoteka ematea ahalbidetu duela (New Yorkeko Amalgamated Housing Cooperative izenekoa da kooperatiba hori).

Raiffeisen Bank International (Austria): Europa erdialdera eta ekialderako zubia

Raiffeisen Zentralbank Österreich AG (RZB) da Austriako lehen banku kooperatiboa eta herrialdean presentzia gehien duen finantza-erakundea. 1862. urtean sortu zen eta 1.700 bulego baino gehiago ditu Austrian. 1986. urtean erabaki zuten nazioarteko filial bat sortzea (RBI), gaur egun Europa erdialde eta ekialdeko 15 herrialdetan dagoena, Austriatik hasi eta Errusiar Federazioko ekialdean dagoen eremuraino. Garrantzi izugarria dute herrialde horiek Espainiako eta Euskal Herriko enpresa ertain eta txikientzat: multilokalizazioaren alde egiten duten 100etik 13k herrialde horiek hautatzen dituzte beren negozioetarako. Horregatik da horren garrantzitsua duela hiru urte sinatu genuen akordioa, hala inportazioak eta esportazioak egiten dituzten enpresentzat, nola herrialde horietan sartzeko asmoa dutenentzat.

LABORAL Kutxako bezeroentzat akordio horrek abantaila ugari ditu: sarbide osoa Raiffeisen Bank International erakundearen eta horren banku subsidiarioen azpiegiturara. Nazioartekotze arloan adituak direnez, laguntza ematen dute jomugako herrialdean, esate baterako nazioarteko finantzazioa eta bermeak emateko orduan.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.