Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

LABORAL Kutxaren Online Bankaren mugarriak

Banka onlineren mugarriak

Aspaldi bihurtu zen Online Banka LABORAL Kutxaren kanal anitzeko estrategiaren gakoetako bat. Are gehiago. Orain dela egun gutxi batzuetatik, banka mugikorreko eta online bankako zerbitzu guztiak erabat bateratu dituzten Estatuko lehendabiziko banku-erakundeetako bat gara; beraz, orain, edozein gailutatik –mugikorrak zein mahai-gainekoak– erabil daitezke eragiketa eta zerbitzu guztiak.

Partikularrei komisiorik ordaindu gabe dirua bidaltzea, kutxazainetatik txartelik gabe dirua ateratzea, mugikorretik mailegu bat eskatzea… hori guztia dagoeneko horren naturala iruditzen zaigu, ezen kosta egiten baitzaigu sinestea ere Online Bankaren ibilbidea labur samarra dela. Horren sinestezina egiten zaigu, ezen errepaso eman nahi izan diogu, gure historia laburrak nondik gatozen gogoraraz diezagun eta gure bezeroek nahi duten lekuraino iristeko inspira gaitzan.

80ko hamarraldian hasi zen guztia

1980: Caja Laboral-Euskadiko Kutxaren lehenengo kutxazain automatikoak jarri ziren, eta lehenengo kreditu-txartelak merkaturatzen hasi ginen.

1984: VISA Euskocard txartelarekin esperientzia aitzindari bat jarri zen abian, Gasteizko EROSKIren 27 kutxetan ordaintzeko.

1986: Euskotex zerbitzua sortu zen, gerora CLnet izango zenaren aurrekaria, Internet bidezko gure lehenengo online banka.

1988: Kalitatearen eta kalitatezko kudeaketaren ISO 9001 ziurtagiria jaso zuen Banka Elektronikoko zerbitzuak.

1997: Funtsezkoa izan zen urte hura, CLnet sortu baitzen, Interneterako sarbidea zuen edozein ordenagailutarako pentsatutako Online Banka zerbitzua. Aitzindariak izan ginen: urte hartan, % 0,7koa bakarrik zen Interneteko sartze-tasa Espainian.

1998: Online Burtsako zerbitzuak sortu ziren.

2000: Enpresei zuzendutako Interneteko Kanalak 10.000 enpresa aktiboren muga gainditu zuen.

2003: Postamail zerbitzua jarri zen martxan; zerbitzu horrek bankuko laburpenak eta egiaztagiriak jasotzeko aukera ematen du, paperik behar izan gabe eta, beraz, ingurumena errespetatuz.

2007: Mugikorreko alerten zerbitzua jarri zen abian, gaur egun indarrean jarraitzen duena; hala ere, hobetu egin da ordutik hona zerbitzu hori, mugikorretarako gure aplikazioaren jakinarazpen automatikoei edo push up direlakoei esker.

CLNET2010: Urte garrantzitsua hori ere. Batez ere, CLnet mugikorraren lehenengo bertsioa jaio zelako. Mugikorrera egokitutako Online Bankaren berariazko bertsioa gaitzen zen lehenengo aldia izan zen, gailu horien erabilera handia zela ikusita. CLnet zerbitzuaren bertsio murriztua zen, era guztietako gailuetara egoki zitekeena.

Gainera, banka eta aseguruen eredu bateratua Internetera eramateko lehenengo urratsa eman zen, Online Bankan aseguruen berariazko atal bat sortuta, eragiketa ugari egiteko aukera ematen zuten eduki eta erabilerekin. 2013ko martxoan, bizi– eta istripu-aseguruen kalkulagailua ezarri zen webgunean zein Online Bankan.

2012: Mugarri garrantzitsua, telefono mugikorretarako appa abian jarri baitzen. Une hartan, 39.000 pertsona zituen erregistratuta CLnet Mugikorrak. Urte hartan bertan, Caja Laboral-Euskadiko Kutxa izan zen lehendabiziko erakundea aplikazioak euskaraz eskaintzen.

2013: Caja Laboral-Euskadiko Kutxa eta Ipar Kutxa bateratzeko prozesuan —horrela sortu zen LABORAL Kutxa—, bien online bankak erabat integratu ziren zerbitzu bakarrean, nahiz eta azarora arte jarraitu zuten martxan CLnet eta IKnet zerbitzuek.

Gainera, berehalako kredituak mugikorraren bidez eskatzeko zerbitzua jarri zuen martxan LABORAL Kutxak, Dispon izenekoa, eta errealitate areagotuko teknologia eskaintzen hasi zen bere bulegoak eta kutxazainak aurkitzeko. Gestiolan ere jarri zen martxan, autonomoentzako eta enpresa txiki eta ertainentzako doaneko online zerbitzua.

2014: Uztailean, LABORAL Kutxaren appean aseguruen eragiketak ere sartu ziren. Harrezkero, apparen bitartez garabia eska daiteke, ezbehar baten berri eman, isunak kudeatu, konponketa-lantegiak aurkitu… Ordurako 100.000 erabiltzaile aktibo baino gehiago zituen Online Bankak.

2015: Martxan jarri zen online bidezko eragiketetan sor daitezkeen zalantzak edo arazoak konpontzeko zerbitzua, eta Telebankan, telefono bidezko gure bankan, bideo-deien zerbitzua jarri zen.

2016: Otsailean, norbere gestorearekin bideokonferentzia bidez hitz egiteko aukera abiarazi zen, eta ekainean LABORAL Kutxaren app berria iritsi zen; ordutik etengabe berritu dugu aplikazio hori, hainbat zerbitzurekin, hala nola urrian zabaldu genuen hatz-marka bidez sartzeko aukerarekin.

Hilabete hartan bertan hasi zen funtzionatzen LABORAL Kutxa Pay, mugikorreko zenbaki bat LABORAL Kutxako edozein konturekin lotzeko aukera ematen duena, dirua doan bidali eta jasotzeko zure kontaktuekin. Berehala eta segurtasun osoz.

2017: Ekainaren 19an, LABORAL Kutxa Online Bankako zerbitzu erabat bateratua eskainiko duen Estatuko lehenengo banku-erakundeetako bat bihurtuko da, mahai-gaineko gailu eta mugikor mota guztietarako funtzionalitate berberekin.

Iruzkin bat utzi


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.