Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Nire lehen urratsak autonomo gisa: izapideak eta zerga-aitorpenak

Nire lehen urratsak autonomo gisa: izapideak eta zerga-aitorpenak

Profesional autonomo batentzat, jarduerari ekitea benetako erronka da. Bai aurre egin beharreko zereginagatik –negozioa bera–, baita horrek berekin dakarren izapide eta legezko betebeharren kopuruagatik ere. Askoz errazagoa da bidea egitea pazientzia, esperientzia eta laguntza izanez gero. Horregatik, hain zuzen, autonomo hasi berriak jardueraren lehen hilabeteetan gidatzen saiatuko gara.  Zein dira bete beharreko zerga-izapideak? Zer dira hiru hilean behingo aitorpenak? Oraintxe azalduko dizugu.

Faktura

Autonomoek emandako zerbitzuen (edo saldutako ondasunen) eta hornitzaileei egindako erosketen fakturak egin eta gorde behar dituzte. Zerga-ikuskapena egiten bazaie, faktura guztiak aurkeztu beharko dituzte, BEZa banakatuta eta, behar izanez gero, PFEZ barne hartuta. Gainera, fakturek dataren arabera ordenatuta egon eta identifikazio-zenbakia eraman behar dute. Adibidez: 01/2015 zenbakia 2015eko lehen fakturarentzat, 2/2015 bigarrenarentzat eta abar. Kontu egin behar da bigarrenaren data ezin dela lehenarena baino lehenagokoa izan. Zehatzagoak izan nahi badugu, adibidez, bi salmenta- edo negozio-lerro baino gehiago baditugu, siglak erantsi ditzakegu. Adibidez, NEG01/2015, “NEG” gure negozio-lerroetako bat izanik.

Kontu-liburuak         

Autonomoek zuzeneko zenbatespen erraztua badute (hau da, urtean 600.000 euro baino gutxiago fakturatzen badituzte), sarrera-liburu bat eta gastu-liburu bat egin behar dituzte. Baita, Bizkaian, eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua ere. Ez dute zertan liburu fisikoak izan. Nahikoa da, esaterako, kalkulu-orri bat, sarrerak eta gastuak bertan idazteko. Interneten badira behera kargatzeko ereduak eta txantiloiak.

PFEZ edo Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga

Ogasunari “aldez aurretik” ordaintzen diogun zerga da, hau da, gure urteko aitorpenaren kontura. Urtean zehar zegokiguna baino gehiago ordaindu badugu, urteko aitorpena itzultzera aterako zaigu, eta gutxiago ordaindu badugu, ordaintzera aterako zaigu.

110 eredua 190 eredua
AEAT PDFa deskargatu PDFa deskargatu
Araba PDFa deskargatu PDFa deskargatu
Bizkaia PDFa deskargatu PDFa deskargatu
Gipuzkoa PDFa deskargatu PDFa deskargatu
Nafarroa PDFa deskargatu PDFa deskargatu

BEZa

Gure faktura guztiek BEZa banakatuta izan behar dute, zerga horretatik salbuetsitako jarduerei dagozkienak izan ezik (osasunari eta prestakuntzari lotutakoak, kasu). Hala, emandako zerbitzu batengatik gure tarifa 100 eurokoa bada, gure faktura honela izango da: 100 euro + % 21eko BEZa = 121 euro. 21 euro horiek Ogasunari ordaindu behar zaizkio dagokion hiru hilean behingo aitorpenean. Hortaz, ez ditugu gastatu behar. Fakturak PFEZren atxikipena ere badu, honela geratuko da: 10 euro + % 21eko BEZa – % 19ko PFEZ = 102 euro.

Zerga horren aurkezpena bi ereduren bidez egiten da:

Ereduak online aurkeztea eta inprimakiak behera kargatzea foru aldundietan

303 eredua 390 eredua
AEAT Online aurkeztu | PDFa deskargatu Online aurkeztu | PDFa deskargatu
Araba Online aurkeztu | PDFa deskargatu Online aurkeztu | PDFa deskargatu
Bizkaia Online aurkeztu | PDFa deskargatu Online aurkeztu | PDFa deskargatu
Gipuzkoa Online aurkeztu | PDFa deskargatu Online aurkeztu | PDFa deskargatu
Nafarroa Online aurkeztu | PDFa deskargatu Online aurkeztu | PDFa deskargatu

Zergak aurkezteko funtsezko datak

PFEZren eta BEZaren hiru hilean behingo aitorpenak egiteko funtsezko datak honako hauek dira: apirila, uztaila, urria eta urtarrila (urtarrilean, aurreko urteko laburpenekin batera). Zerga-egutegiak online kontsulta daitezke: (Bizkaia, Gipuzkoa, Araba,  Zerga Agentzia)

Amaitzeko…

Jarduera bati ekin dionak ahalik eta gastu gutxien izatea nahi badu ere, gestore baten zerbitzuak kontratatzea komeni ote zaigun aztertu behar dugu serioski, denbora eta katramilak aurrezten lagunduko baitigu. Ohiko gestoriez gain, fakturazio-programa eta online gestoria mota asko daude zeregin horretan laguntzeko. Eta, jakina, gure bezero autonomo eta profesionalek Consulting Proren aholkularitza espezializatua dute beti eskuragarri.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.