Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Loraldia, Bilbo Bronx bihurtuko duen euskarazko kultura-jaialdia

Loraldia, Bilbo Bronx bihurtuko duen euskarazko kultura-jaialdia

LABORAL Kutxak babestuko du Bilbon egingo den rap eta hip-hop musika ekitaldia, martxoaren 18an, Bilbronx izenarekin eta Loraldia jaialdiaren baitan.

Hiri bat hainbeste filmen agertoki izan denean —horixe da New Yorken kasua—, ia ez dago bertara joan beharrik, auzoz auzo ezagutzen dugula sentitzeko. Irudimen apur batez, taxi hori bat hartu eta Manhattan zeharka dezakegu, luxuzko dendaz jositako hiribide handietatik iparralderantz, azken auzora, raparen eta graffitien sorlekura, iritsi arte. Rapa eta graffitiak XX. mendearen amaierako kultura-ekarpen ikonikoetako batzuk dira, eta, martxoaren 18an, horiez gozatzeko aukera izango dugu, hegazkinik hartu gabe. Loraldia jaialdiaren baitan izango da. Euskarazko kultura-ekoizpenari eskainita dagoelarik, aurten ez digu musika, antzerkia eta zinema soilik ekarriko, baizik eta baita Bilbotik irten gabe Bronxera joateko aukera ere. Bilbronxi esker.

Loraldia, Bilbo Bronx bihurtuko duen euskarazko kultura-jaialdia

Atsegin dituzu hip hopa, scratch musika eta rapa?

Hortaz, Azkuna Zentroan izango gaituzu zain, hilaren 18an, 19:00etatik aurrera; oso gau-ekitaldi oparoa izango dugu. Hasteko, parkout lantegia eta erakustaldia izango ditugu. Diziplina fisiko horretan, dantza-mugimenduak, jauziak eta patinak nahasten dira, hiri-inguruneetako oztopoak gainditzeko. Ezagutzen ez baduzu, harritu egingo zaitu. Eta ezagutzen baduzu, agian grazia egingo dizu umorez jantzitako hurbilketa honek.

Gaueko 21:00etan hasiko da musika. Ordu horretatik aurrera, bertako eta nazioarteko rapik eta hip hopik onenaz gozatu ahal izango duzu Bilbronxen. Lehenik eta behin, 2zio lapurtarren txanda izango da; segidan, Londreseko hip hopa ekarriko digu Acykal & Layiee taldeak; eta, ondoren, EH2000 & Laize bizkaitarrak izango ditugu. Gonbidatu bikainez gain, Euskal Herrian egiten den scratch musikaren lehen lehiaketaz gozatu ahal izango duzu bertatik bertara, eta Dotline Tattoo estudioko artista berlindarrek egiten dituzten tatuajeak eta body modificationak ezagutu ahal izango dituzu. Plan bikaina prezio paregabean: 5 euro ikus-entzule orokorra bazara eta 3 euro baino ez lorazaina izatera animatzen bazara, Loraldiko programazio osoan deskontuak lortzeko.

Kultura loratu egingo da Bilbon, martxoaren 7tik apirilaren 8ra

2015ean heldu zen Loraldia Bilbora, bere kultura-eskaintza euskarazko ekoizpen onenekin osatzeko, eta lehen bi urteetako arrakastak berretsi egin du apustu horren egokitasuna. Hirugarren edizioak ez du atzera geratzeko asmorik. Programazioaren barruan, Ez Dok Hiruren estreinaldia aurkituko dugu, euskal musikaren iragan hurbilari umorez begiratzen dion proposamen eszenikoa. Gure agertokietan eskarmentu handia duten Mikel Martinez eta Patxo Telleria aktoreak dira protagonistak. Streap Tease ere estreinatuko da; Arriaga antzokiak ekoiztu du eta elkarri lotuta ez dauden baina gai bera (biluztasuna) ukitzen duten lau piezak osatzen dute.

Loraldia Elkarteak hobetu egin nahi du euskal kulturaren transmisioa, eta ikusgaitasun handiagoa eman nahi dio. Horretarako, Kukairen dantza garaikideaz edo Iñaki Salvador eta Oreka Tx musikari handiez gozatzea proposatu digu aurten. Aurtengo jaialdiak kulturaz osotasunean gozatzeko aukera dakarkigu, eta hauek eskainiko dizkigu: literatura-hitzaldiak, bidaia Mikel Laboaren musika-legatura, Lorcarengan eta haren unibertso surrealistan inspiratutako antzerki-proposamen bat, jazz-kontzertuak…, guztiak ere, nola ez, LABORAL Kutxak babestuta.

Ezin zen bestela izan. Kreditu-kooperatiba garen aldetik, beti uste izan dugu kultura-sorkuntza babestea, kultura ekoizteko eta transmititzeko prozesuak sendotzea eta sustapenean laguntzea funtsezkoak direla, gizarte kooperatiboago, sortzaileago eta zoriontsuagorantz jotzeko. Horregatik dago gure DNAn, gure gizarte-lanean eta gure fundaziotiko konpromisoan; hauxe da: sortu gintuen eta gure helburu den ingurua hobetzen laguntzea.

Loraldian ikusiko dugu elkar!

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.