Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Martxoa: hobetzen jarraitu

Martxoa: hobetzen jarraitu

“Paziente batek mugikortasuna berreskuratzea lortzen dudanean, pozak hartzen nau burutik oinetara”

Besteei laguntzeko modua aurkitzen duen bakoitzean, oilo-ipurdia jartzen zaio Ander Ramosi. Behin eta berriro aurkitzen du bestei nola lagundu. Halere, poztasun handia sentitzen du beti gorputzean eta bihotzean.

Anderrek mugikortasuna berreskuratzen laguntzen die garuneko isuriaren ondorioz mugikortasuna galdu duten pertsonei, edo komunikazioa berreskuratzen alboko esklerosi amiotrofikoa duten pazientei. Are gehiago, pazienteei ilusioa berreskuratzen ere laguntzen die; hori dela eta, azken urteotan egin duen ahalegina aintzat hartzekoa da benetan.

Gaztea zenean, ez zien jaramonik egin bere aitaren aholkuei –hura ere medikua zen lanbidez–, medikuntza oso ogibide gutxietsia, txarto ordaindua, erantzukizun handikoa eta sakrifikatua zela esaten zionean. Azkenean, aitaren antza hartu zuen.

Ekintzaile-bokazioa zuenez, maletak hartu eta Gipuzkoatik irten zen, duela 14 urte. Austrian, Estatu Batuetan eta Alemanian izan da. Hastapenak gogorrak izan ziren. Zoruan lo egitea ere egokitu zitzaion.

Gaur egun, Tecnaliako Neuroteknologia taldeko zuzendaria da Donostian, urte erdiz. Urtearen beste erdian, Tecnaliak Alemanian duen nodoaren zuzendaria eta Tubingako Unibertsitateko Neuroprotesi taldeko zuzendaria da. Horrez gain, Neurozientzietan doktorea eta Ingeniaritza Biomedikoan eta Industria Ingeniaritzan masterduna da.

Haren ikerketen bidez, pazienteek mugitu ezin zuten gorputz-atalei bizitza ematea lortzen ari dira. Horri esker, Alemaniako Ikertzaile Gazterik Onenaren Saria lortu zuen, Alemaniako Zientzia eta Letren Akademiak bi urtean behin ematen duen saria. Alemaniarra ez den lehena izan da sari hori irabazten.

Anderrek pasioaz hitz egiten du bere lanari buruz. Dioenez, bere arrakasta nagusia “datorren segundoan nire arrakastarik handiena helduko balitz bezala bizi izatea” da. Eta, bere esanetan, “lortzen dudanean, sentitzen dudan pozak burutik oinetara berotzen nau, motibatu egiten nau eta aurrera jarraitzen laguntzen dit, baina zera pentsarazten dit: eta orain, nola hobetuko dugu?”.  Izan ere, hobetzen jarraitzea bizitzeko beste modu bat da.

Irakurri hemen Ander Ramosek idatzitako dibulgazio-artikuluak

Eta hemen gure egutegiko gainerako historiak.

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.