Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

MONDRAGON eta hezkuntzarekin dugun konpromisoa

MONDRAGON esperientzia kooperatiboa ez da hazteko hezkuntza erabiltzen duen mugimendu ekonomikoa, hazteko ekonomia erabiltzen duen hezkuntza-mugimendua baizik. Ekonomia tresna bat besterik ez da: pertsona integralagoak, enpresa hobeagoak eta gizarte garatuagoak sorrarazten dituena”.

Arrasate eskola Jose Maria Arizmendiarrietak, gaur egun MONDRAGON Korporazioa deritzogunaren sortzaileak, hitz horiekin zuzendu zion kazetari bati, horrek kooperatiba sortu berrientzat hezkuntzaren garrantzia goraipatu zuenean. Mende-erdi geroago, hezkuntza gure izateko arrazoietako bat da oraindik.

Euskadiko Kutxa mugimendu horren finantza-euskarria da, baina argi dugu bitartekoa garela, eta ez helburua. MONDRAGON proiektu kooperatiboa mahai batekin konparatu ohi da. Hala, finantza-hankaz gain, beste hiru hanka behar ditu eusteko: hezkuntza-hanka (unibertsitatea eta gainerako hezkuntza-zentroek osatua), gizarte-ongizatearena eta osasunarena (gure kooperatibisten babesa, Lagun Aroren bidez) eta etorkizunari begiratzeko aukera ematen diguten I+G+B alorreko kooperatibena.

Arrasate eskolaMONDRAGON, enpresa multzo bat izan aurretik, lanbide-heziketako eskola izan zen. Jose Maria Arizmendiarrietak bazekien berak buruan zuen proiektua abian jartzea ezinezkoa izango zela prestatutako profesionalik gabe. Horregatik sortu zuen Eskola Politeknikoa, 1943an, gerraostean bete-betean. Etortzear zegoen guztiaren ernamuina izan zen hura. Arizmendiarrieta bera eskola hartako bost irakasleetako bat izan zen. Lehen belaunaldiko hamabi gazte ikasten jarraitzera animatu zituen, eta horietatik bost Ulgor –gaur egungo Fagor sortzera bideratu zituen.

Euskadiko Kutxa lehen garai hartan jaio zen, 1959an, lehen 41 kooperatibekin batera. Izan ere, garai hartan, izena ez zen “MONDRAGON Korporazioa” edo “Mondragon Korporazio Kooperatiboa (MCC)”. Aitzitik, enpresa-talde haren izena “Euskadiko Kutxaren talde kooperatiboa” zen. Taldeko kooperatibak Euskadiko Kutxaren “Enpresa Dibisioari” lotuta egon dira beti, entitateak hasiera-hasieratik finantza-buruzagitza bere gain hartu baitzuen.

Unibertsitatearen ametsa

Mondragon UnibertsitateaBi hamarkada geroago, eskola apal hori ofizialtza- eta maisutza-eskola bilakatu zen, eta gaur egun Mondragon Unibertsitatea da. Garai hartan ezin zuen titulurik eman. Halatan, ikasleek Zaragozako Politeknikoan egin behar zuten azterketa librea.

Orain, dena aldatu da: Mondragon Unibertsitatea lehen mailako hezkuntza-zentroa da, graduko eta graduondoko berrogeita hamar titulu inguru ematen ditu eta 4.000 ikasle baino gehiago ari dira bertan ikasten. Baina bere aktibo handienetako bati eutsi dio, gainerako unibertsitateek ez bezala: harreman estu-estua du enpresekin, MONDRAGON Korporazioko 230 kooperatiben bidez. Horretarako, urtez urte gure irabazien zati bat hezkuntza-erakundeak eustera bideratzen da, horiek kooperatibismoari lotutako balioak transmititzeko.Basque Culinary Center

Berritasunik interesgarrienetako bat Gastronomia Zientzien Fakultatea izan da, Basque Culinary Center sortu berria. Punta-puntako zentroa dugu eta, munduan lehen aldiz, gastronomia unibertsitateko ikasgai bihurtu du.  Horretarako, gure inguruko profesionalik ospetsuenek esku hartu dute eta hainbat enpresa eta erakunde inplikatu dira, zentro hori nazioarteko gastronomiaren hezkuntza-epizentroa izan dadin.

Irakaskuntza ertainak eta profesionalak

Txorierri politeknikoaBaina hezkuntzaren aldeko erronka ez da unibertsitatera mugatzen. Kooperatiba multzoak maila guztietan trebatutako teknikariak behar ditu. Horregatik, Txorierri Politeknika Ikastegia ere sostengatzen dugu geure irabazien bidez. Lanbide Heziketako zentro horretan 400 ikaslek dihardute eta, gainera, enplegurako prestakuntza ematen du.

Hainbat arlotako prestakuntza ematen du: soldadura, CNC, CAD-CAM-CAE eta Moodle hezkuntza-plataforma.

Beste hezkuntza-zentro bat Lea Artibai Ikastetxea da. Horrek batxilergoa eta maila ertaineko eta goi-mailako 16 prestakuntza-ziklo ematen ditu.

Kooperatibetako edozein lanpostuk prestakuntza espezifikoa eskatzen du. Gu, geure  hezkuntza-zentroen bidez, prestakuntza hori eskaintzen saiatzen gara, eta Euskadiko Kutxatik zeregin horretan esku hartzen dugu.

Zuzendarien prestakuntza

OtaloraEuskadiko Kutxako zuzendariak, MONDRAGONeko kooperatiben gainerako arduradunak bezala, ez dira zuzendaritza-zereginak betetzeko fitxatutako izarrak. Kooperatibetako zuzendariak beren lanbide-karrera barruan egin duten profesionalak izatea da ohikoena: postuz postu igaro ondoren, erakundearen errealitatea goitik behera ezagutzen dute.

Antolakuntza-eredu berezi horrek barne-prestakuntzako sistema indartsua eskatzen du, profesional horiek ardura-karguak betetzeko trebakuntza jaso dezaten. Asmo horrekin jaio zen Otalora, Euskadiko Kutxak 1985ean sortutako prestakuntza-zentroa, lanean teknikari hasten direnak zuzendari bihurtzeko. Gaur egun, finantza-entitateko profesionalei ez ezik, kooperatiba guztietakoei ere ematen die zerbitzua.

Otalorako MBA Executive masterrak hogei bat profesional trebatzen ditu urtero, besteak beste honako arlo hauetan: kudeaketa-tresnetan (estrategia, marketina, finantzak, eragiketak…), erakundearen ikuspegi globalean eta erronka berriei aurre egiteko gaitasunetan. Oso orientazio praktikoa duen masterra da eta, horretan, ikasle bakoitzarentzako helburua eta garapen-plan indibidualizatuak ezartzen dira.

Helburu argia eta zehatza du: prestakuntzatik enpresak eta enpresetatik prestakuntza sortzeko zirkulu bertutetsuari jarraipena ematea. Menendez Pelayo Nazioarteko Unibertsitateko errektore Salvador Ordoñezek honela laburtzen du:

“MONDRAGONen funtsezko ardatza prestakuntza da: lanbide-heziketako eskola batetik abiatu ziren eta hortik enpresak sortu zituzten; ondoren, enpresei esker, prestakuntza eta I+G+b gehiago sortu dute enpresa horientzat. Horrelaxe eratu dute munduko talde kooperatiborik handiena”.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.