Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Motoponpa eros dezazun nahi du LABORAL Kutxak

Motoponpa eros dezazun nahi du LABORAL Kutxak

Mikrokredituen bidez Mozambiken lurrak ureztatzeko Mundukideren proiektuak aurtengo emaitzak hirukoiztea aurreikusten du

Garai hauetan gogoratu ohi gara Mundukidek abian jartzen dituen ekimenez eta antzekoez. Izan ere, GKE horrek lankidetza-proiektuak bultzatzen ditu Brasilen, Kuban eta Mozambiken. Halere, haren lana ez da mugatzen ‘elkartasuna’ hitza ahoz ahoz dabilen egun hauetara; aitzitik, urte osoan jarduten du horren alde. Premia handiena dutenei miseriatik euren kabuz irteten laguntzea da asmoa.

Ohiko topikoa irudi dezakeen arren, Mundukideren zeregina ez da karitatean zentratzen; guztiz bestela, abiapuntutzat balio izango duten ideiak, esperientziak, baliabideak eta jardunbideak partekatu nahi ditu hegoaldeko herrialdeekin. Helburua: komunitate horien egoera hobetzea eta, handik milaka kilometrotara, gure gizartean bertan, aldaketak eragitea.

Ideia horiek ez dira hitz hutsak. Adibide zehatz bat, guretzat adierazgarria dena: urte osoan lur emankorrak izatea ahalbidetuko dien ureztatze-sistema edukitzea da Mozambikeko Marrupako nekazarien arazo handiena. Teknologia egokia toki egokian izateak dena alda dezake. Horregatik, Mundukidek motoponpa bat eskaintzen die, horri esker hilabete gehiagoz landu ahal izango dituztelako lurrak.

Inbertsio-itzulerarik onena

Alabaina, motoponpa hori ez da oparia, mikrokreditua baino. Uzta biltzen dutenean eskuratutako irabaziekin gailuaren kostuari aurre egingo diote, eta beharrizan berak dituzten beste komunitate batzuetan berriro inbertitu ahal izango da. Horrela, elkartasun-katea jartzen da abian, eta komunitate horietako pertsonen lanak etorkizuna eraikitzeko aukera emango die.

Proiektuak asmo handia du eta, aldi berean, errealista da. 2015ean lortutako datu bikainak hirukoiztea aurreikusten du. Izan ere, aurten proiektuak 11.000 pertsonarengan izan du inpaktua eta 1.700 hektarea landatu dira. “Merezi du ikustea nola igaro diren Marrupako nekazari familiak miserian bizi izatetik pobrezian bizi izatera, urte osoan landu daitezkeen baratzeak dituztenetik” esan du Beñat Arzadunek, Mundukidek tokian bertan duen proiektu-buruak.

Ekimen horretako kide izan zaitezke

Elkartasunari heltzeko modu kooperatibo horrek ondorio positiboak ditu eta horrexegatik erabaki dugu bultzatzea. LABORAL Kutxan hasiera-hasieratik sinetsi dugu Mundukideren lan-moldean, GKEa 1999an sortu zen unetik bertatik. Eta, horrexegatik, datorren urte honetan ere haren lana bultzatzen jarraitu nahi dugu.

Ez dugu zuri gauzak eskatzeko ohiturarik. Alabaina, oraingo honetan salbuespena egin nahi dugu. Ahal baduzu eta ahal duzun neurrian, Mundukideren lana babestu eta abiapuntutzat balio izango duten motoponpa horiek erosten laguntzeko eskatu nahi dizugu.

3035 0001 56 0010122192 kontu-zenbakian egin dezakezu ekarpena. Eta laguntzeko beste modu batzuei buruz informazio gehiago nahi baduzu, diptiko honetan aurkituko duzu.

Inoiz ez zenuen pentsatuko motoponpa bat erosteko eskatuko genizunik, ezta? Geuri ere ez zitzaigun burutik pasatuko. Alabaina, zeuk ere lan- eta elkartasun-kate hori are gehiago zabaltzen laguntzea nahiko genuke

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.