Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak: segurtasunez zirkulatzeko jakin behar duzun guztia

Mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak: segurtasunez zirkulatzeko jakin behar duzun guztia

Erregaien prezioa, ingurumen-kontzientzia eta hirietako trafiko-arazoak direla eta, bizikletak eta patinete elektrikoak biderkatu egin dira gure hirietan. Espainian horrelako 20.000 ibilgailu ibiltzen dira dagoeneko, eta, haien erabilera arautuko duten funtsezko alderdiak noiz erabakiko zain, LABORAL Kutxak mugikortasun-mota horri buruzko zalantza guztiak argituko dizkizu eta, jakina, erabateko lasaitasunez bidaiatzeko behar duzun estaldura eskainiko dizu.

Zer dira mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak?

Ikusiko zenuenez, hainbat eratako ibilgailuak daude gaur egun. Ohikoenak bizikleta elektrikoak eta patinete elektrikoak dira. Hala ere, badira beste batzuk: overboardak, eskulekurik gabeko gurpildun pedal horizontalak, gainean doazen pertsonen mugimenduen arabera aurrera edo bira egiten dutenak; eta segwayak, hirietako mugikortasunera iraultza ekarri zuten lehen ibilgailu elektrikoak.

Edonola ere, bi ibilgailu-mota bereizten dira: batetik, orduko 20 kilometrotik beherako abiadura hartzen dutenak, bizikleta elektrikoen parekoak; eta, bestetik, abiadura handiagoa hartzen dutenak, ziklomotorren parekoak.

Nork arautzen ditu eta nondik ibil daitezke?

Gaur egun, Udalari dagokio ibilgailu horiek arautzea, baina litekeena da etorkizunean araudia DGTren esku egotea. Gai horren inguruko erabakiak hartu dituzten udalerri gehienetan, bizikletak ibiltzen diren lekuetatik patinete elektrikoak ere joan daitezke. Udalerri batzuetan, horien erabiltzaileek gutxienez 15 urteko adina izan eta kaskoa jarri behar dute. Beste batzuetan, gutxieneko adina 16 urtekoa da.

Asegurua ez da nahitaezkoa oraingoz, baina ibilgailu horien erabilerak eragindako erantzukizun zibila babestuko duen aseguru bat kontratatzea gomendatzen da. Izan ere, errepideko trafikoa eta beste ibilgailu batzuk dauden lekuetan orduko 20 bat kilometrotan ibiltzeak kalte handiak eragin ditzake.

Nondik ibil daitezke?

Ibilgailu horien inguruko hutsune handia dago oraindik legerian, baina erabakiak hartu dituzten udalek argi eta garbi utzi dute bizikleten araudi berbera bete behar dutela. Hortaz, mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak bidegorritik edo errepideko trafikoaren bideetatik trafikoa motela denean— ibil daitezke, baina inola ere ez espaloitik, hor arriskuan jartzen baitituzte oinezkoak, bereziki mugikortasun mugatua duten pertsonak. Seguruena hauxe da: espaloian beti oinezkoak ibiltzea, baita desgaitasuna duten pertsonen ibilgailuak eta bizikletaz doazen 12 urtetik beherako haurrak ere. Eta, jakina, ibilgailu horiek zirkulazio-arau orokorrak errespetatu behar dituzte beti. Horrek esan nahi du, adibidez, ezin direla erreian adierazten denaren kontrako noranzkoan ibili.

Zer gertatzen da aparkalekuekin?

Gure mugikortasun pertsonalak ezin du bizikidetza-arazorik sortu hirietan. Beraz, oinarrizko gizabide-arauak bete behar ditugu geure ibilgailuak aparkatzen ditugunean. Onena bizikletentzako aparkalekuak erabiltzea da eta, ezin badugu hori egin, ziurtatu behar dugu ez ditugula espaloiak oztopatzen, batez ere, lehen esan dugun moduan, mugikortasun mugatuko pertsonak ez kaltetzeko, guztiok babestu behar baititugu pertsona horien eskubideak.

Zer segurtasun-neurri gehiago hartu behar dira?

Galdera ona da; izan ere, horrelako ibilgailuek eragindako lehen istripuak gertatu dira jada. Hala, 2018an, larritasun handiko edo txikiko 38 istripu gertatu ziren Espainian, eta horietako batean pertsona bat hil zen. Gure inguruko hirien artean, Gasteizek izan zituen istripu gehien: 4 guztira.

Beraz, kontu handiz ibili behar da, batez ere horrelako ibilgailuak gero eta gehiago direlako. Kontuan hartu beharreko lehen neurria, esan dugun bezala, trafiko-arauak errespetatzea da. Eta bigarrena, kaskoa jartzea; zuhurrena da gure joan-etorrietarako baliabide mekanikoren bat erabiltzen dugunean, kasu honetan bezala. Eta, jakina, motordun ibilgailuetan, komeni da arriskuak gutxitzen dituzten ikuspen-elementuak erabiltzea, batik bat gauez edo argi gutxi dagoenean.

Nola asegura dezaket nire mugikortasun pertsonaleko ibilgailua?

LABORAL Kutxan hautazko bermea erantsi ahal diogu zure Etxe Aseguruari edo Auto Aseguruari, behar baduzu. Horretarako, kontuan hartu behar da ibilgailuaren jabea zaren eta nola erabiltzen duzun. Bi kasuak azalduko dizkizugu:

Bi kasuetan, estaldurak 150.000 euroraino handi daitezke, eta defentsa juridikoa eta kalteen erreklamazioa barne hartzen ditu beti.

Interesgarria iruditzen zaizu? Bada, jarri harremanetan LABORAL Kutxarekin 2019ko abenduaren 31 baino lehen. Izan ere, zure Etxe Asegurua edo Auto Asegurua orain kontratatzen baduzu, 20 euroko deskontua lor dezakezu lehenengoan eta 50 eurokoa bigarrenean. Gainera, zozkatuko ditugun 2 Orbea bizikleta elektrikoetako bat irabazi ahal izango duzu, 2 urteko aseguruarekin.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.