Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Nahi al duzu trafiko-istripuetako kalte pertsonalen kalkulagailu bat?

Jakin nahi duzu zenbateko kalte-ordaina dagokizun trafiko-istripu bateko biktima bazara, balizko lesio edo kalteen arabera? Orain jakin daiteke hori, Google Chrome dendatik deskarga daitekeen tresna informatiko bati esker. Sarbide unibertsala, doakoa eta librea duen programa da, eta aseguruen sektorea arautzen duen lege berrien garapenaren barruan kokatzen da. Izan ere, gure espezialitateetako bat dira aseguruak. Jarraian azalduko dizugu.

Iaz onartu zen 35/2015 Legea, zirkulazio-istripuetan pertsonei eragindako kalte-ordainak balioesteko sistemaren erreformari buruzkoa. Lege horrek eguneratu egin ditu zirkulazio-istripuen inguruko printzipioak, kontzeptuak eta biktimei ordaindu beharreko zenbatekoak. Sistema berriak sostengu eta adostasun handia lortu du bide-segurtasunari lotutako eragileen artean, bai eta Legebiltzarrean ordezkatutako indar politikoen artean ere. Izan ere, lesio handiak jasan dituztenentzako eta hildakoen senideentzako kalte-ordainen zenbatekoak nabarmen hobetu ditu. Horretarako, kalte-ordaina jaso dezaketen kontzeptu berriak ezarri ditu (etorkizuneko gastu medikua, lortu gabeko irabaziak eta abar) eta baremoaren funtzionamendua hobetu du, Espainiako gizartearen eta familiaren errealitate berrira hobeto egokitzeko. Legeak ezarritako xedapenak aplikatzeko helburuz sortu da kalkulagailua, hain zuzen ere.

Aseguru-sektorearen garapena

Esan dugunez, kalkulagailua Google Chrome dendatik deskarga daiteke jada idazmahairako bertsioan, eta tableta eta mugikorretarako ere laster egongo da eskuragarri. Istripuetako biktima diren partikularrentzat zein peritutzako edo zuzenbideko profesionalentzat pentsatuta dago, besteak beste.

UNESPAk eta TIREAk sortutako programa da, hau da, Aseguru eta Berraseguru Etxeen Espainiako Elkarteak eta Aseguru Etxeentzako Informazio eta Sare Teknologien Elkarteak. Gainera, aholku-batzorde independente batek monitorizatu du aplikazioaren garapena. Batzorde horren barruan erantzun zibileko adituak, trafiko-istripuetako biktimen ordezkariak, Herri Administrazioko ordezkariak, TIREAko teknikariak, aseguru-etxeetako langileak eta UNESPAkoak egon dira.

Aukera: zure kasuaren diagnostikoa egingo dugu doan, aseguru pertsonalik onena izan dezazun.

Bazenekien LABORAL Kutxak Aukera zerbitzua jarri duela martxan? Eta bazenekien aukera hitzak zerbaitetarako unea edo egokiera adierazten duela? Aprobetxatu diagnostiko pertsonaleko zerbitzu hori, guztiz doakoa da eta. Etorri gure bulegoetako batera; zure kasu partikularra aztertu eta zer aseguru (bizitza, istripua, heriotza…) eta zer estaldura behar dituzun esango dizugu. Hitzordua emango dizugu aseguruetan espezializatutako pertsona batekin elkarrizketatzeko, eta “bizitza-koaderno” bat eskuratuko duzu, zure erabakia hartzeko behar duzun dokumentazio guztiarekin. Ez dizugu konpromisorik eskatuko eta ziur egon zaitez ez zaizula faltako behar duzun estaldurarik eta ez duzula ordainduko dagokiona baino gehiago. Zatoz gu ikustera, banka eta aseguruen eredu paregabea dugu.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.