logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Nola antolatu finantzak bikotean

Nola antolatu finantzak bikotean

San Valentin iristear da, eta gure bikotekideari bonboi-kaxa bat, lore-sorta bat, spara bisita bat edo jatetxe on batean afari bat oparitzeko unea da. Baina opariak baino garrantzitsuagoa da finantzak elkarrekin kudeatzea. Maitasunaren eta konfiantzaren erakusgarri da. Izan ere, diruaz ez hitz egitea bikotekideen arteko akats bat da. Mito bihurtu den eta harremana hondatu dezakeen tabu gaia. Maitasuna diruarekin batera amaitzen bada, gauzak ondo egin ez ditugula esan nahi du. Eta hori biren kontua da.

Hona hemen finantzak elkarrekin antolatzeko gomendio batzuk:

Hitz egin diruaz zure bikotekidearekin

Komunikazioa funtsezkoa da harremanetan, baita gai ekonomikoei buruzkoa ere. Oinarrizkoenetik hastea komeni da: bakoitzak zenbat irabazten duen. Garbi hitz egin behar duzue etorkizunean arazorik eta gaizki-ulerturik ez izateko. Helburu komunak finkatzea gomendatzen da, etxe bat erostea, kotxez aldatzea edo bidaiatzea, adibidez, zuen interesak bat etor daitezen.

Mantendu kontu bateratuak eta aurrekontu komun bat

Gastuak partekatzen dituzten bikoteak hala egiten ez dutenak baino zoriontsuagoak dira, eta kontu bateratuak dituztenek gehiago irauten dute dirua banaka kudeatzen dutenek baino, Estatu Batuetako Familia eta Bikote Ezkonduen Ikerketa Zentroaren txosten baten arabera. Horregatik, bien izenean dagoen banku-kontu bat izatea eta biek ekarpenak egitea gomendatzen da. Kontu hori etxekoa izan liteke, gastu komunak ordaintzeko: elektrizitatea, ura, janaria, Internet eta telebista.

Kontu bereiziak norbere aisialdirako

Elkarrekin bizi eta horrek gastuak eragin arren, bakoitzak bere lekua behar du zaletasun pertsonalei dagokienez. Kontu bateratuarekin ordaintzen badira, eztabaidak sor ditzake. Zergatik gastatzen duzu horrenbeste bideojokoetan eta nik askoz gutxiago musikan? Bakoitzak norbere aisialdi-gastuetarako aurrekontua izatea da irtenbidea.

Erabaki horrek badu beste abantaila bat: biek diru gutxiago gastatuko dute kapritxoetan, eta beharrezkoak ez diren gauza gutxiago erosiko dituzte. Kontu komun bat eta norbere nahietarako aurrekontu txikiagoa izanik, gehiago hausnartuko dute produktuak plazer hutsagatik erosteko orduan, eta horrek kontsumismoa murriztuko du.

Zenbateko ekarpena egin beharko luke bakoitzak?

Bikotekide bakoitzak familia-ekonomiara zenbateko ekarpena egin behar duen erabakitzea da gai garrantzitsuenetako bat gatazkarik ez izateko. A priori, bakoitzak diru-kantitate bera jartzea izango litzateke bistakoena, baina hori diru-sarreren araberakoa da. Proportzioa soldatara egokitzea da egokiena, bidezkoa izan dadin eta diru-sarrera gutxien dituenari kalterik eragin ez diezaion. Ehunekoa gastu bakoitzerako kalkula daiteke eta, horrela, bietako bat ez da gehiegi itoko, besteak inbertsio batzuk kendu behar dituen bitartean. Doikuntzak egin behar dira bidezko oreka lortzeko eta haserrerik ez eragiteko.

Laburbilduz, hauek dira kontu bateratu bat izatearen abantailak eta desabantailak.

Kontu bera izatearen abantailak

LABORAL Kutxan ez dugu bikoteentzako konturik, gure kontu guztiek titular bat edo gehiago izan baititzakete. Horien baldintzak ez dira aldatzen titular kopuruaren arabera. Beraz, zuen premietara gehien egokitzen dena aukeratu behar duzue: Aurrezklik &, Etxebizitza Kontua edo Max Kontua. Irekitzeko eta ixteko, bi titularrek egon behar dute halabeharrez, baina dagoeneko bezeroak bazarete, online egin dezakezue. Zoritxarrez, zuen harremana bertan behera uztea erabakitzen baduzue, bulego batera joan beharko duzue kontua ixtera.

 

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean