logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Nola antolatuko dituzu opor hauetan txartelarekin egingo dituzun ordainketak?

Nola antolatuko dituzu opor hauetan txartelarekin egingo dituzun ordainketak?

Ziur asko, oporrak antolatzen ariko zara: atzerrirako bidaia bat, paradisuko hondartza bat, kanpina familiarekin, musika-jaialdi bat bikotearekin, herriko jaiak lagunekin… Edozein planek balio du udan deskonektatzeko eta pilak kargatzeko, baina, era berean, helmuga aukeratzea bezain garrantzitsua da ordaintzeko antolatzea, arazorik eta disgusturik ez izateko, bereziki beste herrialde batera bagoaz. Jarraian, bidaiatu baino lehen konpondu beharreko hainbat kontu azalduko ditugu.

 

Diru-muga

Oporretan gaudenean, erlaxatu egin ohi gara ordaintzerakoan, eta ez diogu horrenbeste garrantzirik ematen ez prezioei ez metatutako gastuei. Horregatik, gomendio oso erabilgarria da bidaiari ekin aurretik gure beharretara egokituko den gastu-muga ezartzea.

Hala ere, baliteke justu aurkakoa gertatzea: gure txartelak muga ezarrita izatea, baina horretaz ez jabetzea gure herrian, eskudirutan ordaintzen ohituta gaudelako. Ziur izateko eta arazoak saihesteko, komeni da muga berrikustea app-tik bertatik, eta, beharrezkoa bada, handitzea.

 

Nola ordaindu mugikorrarekin?

Gero eta ohituago gaude saltoki eta tabernetan mugikorrarekin edo ordulariarekin ordaintzen, dirua edo txartela erabiltzea baino erosoagoa delako. LABORAL Kutxa Pay aplikazioak aukera ematen digu mugikorra terminalera hurbiltzearekin soilik ordaintzeko, azken hori contactless bada. Azkarra, erraza, kostu gehigarririk gabea eta segurtasun bera izanda; izan ere, 50 eurotik gorako gastuetan PIN kodea eskatuko digute. Nahikoa da app-a gure gailuan instalatzea, txartelarekin lotzea eta unean jasoko dugun kodea sartzea.

 

Dirua txartelik gabe ateratzea

Dagoeneko atera daiteke dirua txartelik gabe, soilik mugikorrarekin. Horretarako, kontsulta eta eragiketetarako Online Banka zerbitzua kontratatuta izan behar duzu soilik. Kontsultetarako soilik kontratatuta baduzu, ezingo da erabili. Zordunketa eta/edo kreditu txartelen baten titularra izan behar duzu, eta telefono mugikorraren zenbakia gure datu-basean aldez aurretik erregistratuta izan.

Prozesua oso erraza da; nahikoa da Online Bankara sartzeko erabiltzailea eta gakoa izatea, eta zure mugikorrera unean bertan bidalitako beste gako bat sartzea, zu zarela berresteko. Pauso hauek eman behar dira:

Funtzionalitate hori berezkoa dute LABORAL Kutxako kutxazainek; hortaz, ez du funtzionatuko beste erakunde batzuetakoan, ezta atzerrian ere. Gainera, segurtasuna tarteko, muga jarri dugu egunean gehienez 300 euro eta hilean 1.000 euro ateratzeko. Halaber, egunean ezingo da dirua hiru aldiz baino gehiagotan atera. Oraingoz, gure kutxazainen % 80an dago ezarrita, eta irailean, guztietan egongo da.

 

Nola blokeatu txartelak?

Txartela galtzen badugu edo lapurtzen badigute, blokeatu egin behar dugu, inork ez dezan dirurik atera harekin. Edozein unetan itzal dezakegu segurtasunagatik edo berriro piztu arriskua igaro dela iruditzen bazaigu. Era berean, beste eragiketa batzuk ere kontrola ditzakegu, hala nola dirua atera kutxazainetan, Internetez erosi edo atzerrian ordaindu eta dirua atera.

Aldi baterako itzaltzen dugunean gertatzen ez bada ere, txartela behin betiko blokeatzea erabakitzen badugu, prozesua itzulezina da. Ezingo dugu txartela erabili berriro; aldiz, beste txartel bat jasoko dugu egun gutxira gure etxean edo edozein bulegotan.

 

Gure txartela mundu osoan erabiltzea

Erosotasun eta segurtasunagatik, hobe da atzerriko gastuak txartelarekin (edo mugikorrarekin) ordaintzea eskudirutan baino; bereziki, eurogunetik kanpo bidaiatzen badugu eta helmugako herrialdeko monetarekin ohituta ez bagaude.

Edozein herrialde edo erakundetako kutxazainetan eskudirua atera badezakegu ere, komisioak ordaindu beharko ditugu, saltokietan erosteagatik aplikatzen direnak baino askoz ere handiagoak. Komisioak handiagoak izan ohi dira gure herrialdeko kutxazainetan ordaintzen ditugunak baino, eta bestelakoak dira bankuaren arabera. Horregatik, komeni da jakitea zer banku diren gure sarekoak, komisioa ahalik eta txikiena izan dadin.

 

Dibisa-trukea

Atzerrira eskudiruarekin bidaiatzea nahiago badugu, ordainketa guztiak txartelarekin egin behar ez izateko, dibisa-trukea egin dezakegu LABORAL Kutxan. Gure webgunean hainbat herrialdetako eskudiruaren eguneko balore eguneratua kontsulta dezakezu. Trukea egiteko, gure bulegoarekin kontsultatu behar ditugu datak eta ordutegiak; izan ere, egun batzuk lehenago egin behar da ohikoak ez diren moneten kasuan.

 

PIN kodea ahaztu zaizu?

Batzuetan, gure txartelaren PIN kodea ahazten dugu eta bulegora joan behar izaten dugu erreklamatzera. Eragozpen handia izaten da, bereziki oporretan. LABORAL Kutxako bezeroen kontsulta ohikoenetako bat izan ohi da. Horregatik, sistema eroso, azkar eta seguru bat ezarri dugu kodea berreskuratzeko bulegora hurbildu behar izan gabe.

Hori egiteko, txartela aktibo eta blokeatu gabe dagoela ziurtatu besterik ez duzu egin behar, eta zure Banka Mugikorrean (Android eta iOS) edo Online Bankan sartu zure gakoekin. Orduan, bi aukera izango dituzu: txartelean klik egin, ondoren “Ikusi xehetasunak” aukeran, eta azkenik, “Kontsultatu” aukeran, PINaren atalean.

Bigarren aukera da kreditu-txartelaren menua irekitzea eta aukeren artean “Kontsultatu PINa” aurkitu eta sakatzea (azkena dago). Orduan, beste leiho bat irekiko da, “Ikusi PINa” aukerarekin, eta ondoren, berrespen mezu bat, dena zuzena dela egiaztatzeko. Bi kasuetan, eragiketa berrestean, sistemak zenbakizko gako bat bidaliko dizu erregistratuta dugun telefono mugikorrera, eta horrek “sinadura” gisa balioko du, eragiketa baimendu dezazun. Eta zure kreditu edo zordunketa txartelaren PIN zenbakia pantailan agertuko da. 

 

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean