Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Nola antzeman phishinga edo iruzurrezko mezu elektronikoak

Nola antzeman phishinga edo iruzurrezko mezu elektronikoak

Banku-erakundeek eta erakunde ofizialek ez dute eskatzen datu pertsonalik posta elektroniko bidez. Oinarrizko premisa hau erabili behar dugu beti: mesfidatiak izatea.

Beharbada, inoiz gertatu zaizu zure posta elektronikoari begira ari zarela premiazkoa dirudien mezu elektronikoa jasotzea, izenburu kezkagarri batekin: «baieztatu zeure transferentzia ezeztatu egin nahi duzula». Itxuraz, finantza-erakunde batetik dator eta ohartarazpen argia dakar hasieran: «Kaixo, gure sistemak iruzurrezko transferentziak detektatu ditu eta arrisku larria izan dezakezu». Eta, ondoren, egoera hori konpontzeko, esteka batean klik egiteko eskatzen dizute; zure banku-kontuaren gakoak erabiliz saioa abiarazi eta eragiketa hori bertan behera utziko duzula.

Benetako phising baten adibidea da: beste pertsona edo erakunde baten nortasuna iruzurrez erabiltzea, mezuaren hartzailea engainatu eta datu konfidentzialak (pasahitzak, kontu-zenbakiak, sinadura-gakoak…) lapurtzeko. Horretarako, gezurrezko webgune batera bideratzen duten mezu elektronikoak sortzen ditu erasogileak; gezurrezko webguneak benetako erakundearen webgunearen itxura eta logotipo berdinak erabiltzen ditu eta, horrela, iruzurrezko transferentziak eginarazten dizkio mezuaren hartzaileari, zibermaula burutzeko.

Iruzur-mota ugari

Gero eta zailagoa da mezu elektroniko faltsuak eta orri klonatuak antzematea. Alde batetik, diseinua eta idazkera hobetu egin dute eta, beste alde batetik, gero eta sofistikatuagoak dira. Gerta liteke, adibidez, zure datuak eskuratzeko, ordeztu nahi duten banku-erakundearen benetako webgune batera bideratzea, horri esker sinesgarritasuna eskuratu eta susmorik ez eragiteko.

Alabaina, gezurrezko mezu elektronikoek ez dituzte soilik kutxen edo bankuen plantak egiten. Gerta liteke irentsarazi nahi diguten amuak erakunde ofizial baten itxura hartzea (Ogasunarena, loteria-erakunde ofizialarena…), onlineko ordainketa-pasabidearena (PayPal, Mastercard, Visa…), salerosketako edo enkanteko orri batena (Amazon, eBay…), sare sozialena (Facebook, Twitter, Infojobs, Linkedin…), edota eskaintza komertzialen eta online-jokoen eskaintzen iragarki erakargarriena. Phisinga Google bidez ere irits dakiguke, gure kontua eta pasahitza eskatzeko mezu elektroniko faltsu baten bidez.

Izan ere, posta elektronikoa da hacker gehienen helburu nagusia, gure Interneteko jarduerako elementurik ahulenetako bat da eta. Gerta liteke, halaber, iruzurrak gurekin merkataritza-harremana duen pertsona baten mezu elektronikoaren itxura hartzea, aurretiaz beraren kontua hackeatu dutelako. Hau da, norbaitek gure harreman horren kontuaren gakoak erabiltzen ditu eta, benetako jabea izan gabe baina benetako posta elektronikoa erabiliz, eskaera bat ordaintzeko eska diezaguke.

Adibideak phisingaren teknika identifikatzeko

Ikus ditzagun gomendio batzuk, phisingaren teknika erabiltzen duten mezu-mota batzuk identifikatzeko eta, halakorik jaso eta benetakoa den zalantzan bagaude, zer egin jakiteko.

Azkenik, phisinga erabiltzen duten gaizkileen jomugan egon ala ez, hona hemen zeure banku-erakundearekin aritu baino lehen kontuan hartu behar dituzun gomendio batzuk:

Galderarik? Zalantzarik? Joan gure segurtasun-atarira edo egiguzu nahi duzun galdera. LABORAL Kutxan, zure segurtasuna da gure eragiketa guztien gakoa.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.