logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Nola aseguratu bizikletak eta nola gozatu horietaz lasaitasun osoz

Nola aseguratu bizikletak eta nola gozatu horietaz lasaitasun osoz

Kirola, aisialdia, garraioa, jasangarritasuna… Bizikleta gero eta gehiago erabiltzen dugu, paseo bat emateko, kirola egiteko, hirian barrena ibiltzeko, eta baita lanera joateko ere. LABORAL Kutxan badakigu Euskadin txirrindularitza oso sustraituta dagoela, eta, horregatik, komunitate handi bat sortu dugu, erakunde gisa identifikatzen gaituzten balio askorekin: berdintasuna, talde-lana, garapen jasangarria… Hori dela eta, oso garrantzitsua da bizikletaz lasaitasun osoz ibiltzea, eta, horretarako, LABORAL Kutxaren aseguruek bizikleta erabiltzen duzunerako edo berorrekin oporretara joaten zarenerako eskaintzen dizkizuten estalduren berri izatea.

Bizikleta ere estaltzen al du nire aseguruak? Nola asegura dezaket?

Lehenik eta behin, zure aseguruak zer estaldura-mota duen jakin behar duzu, bizikleta lapurtuz gero, esaterako, haren balioa sartzen duen ala ez jakiteko. LABORAL Kutxako Lagun Aroren Etxe Aseguruak etxebizitzaren barnean sartzen du bizikleta, baina ñabardura batzuekin:

Bizikleta etxe barruan gordetzen baduzu, guztiz aseguratuta izango duzu, beste altzari guztiak bezala etxebizitzaren parte dela ulertuko delako.

Bizikletak 1.500  euro baino gehiago balio badu, hala zehaztu behar duzu kontratua egiteko orduan, eta zure polizan sar dadila eskatu beharko duzu. Orduan, gure agenteek bizikleta polizan sar daitekeen ala ez aztertuko dute, eta hainbat alderdi hartuko dituzte kontuan, hala nola trastelekuak zer sarraila-mota duen eta bizikleta lurrera edo hormara segurtasun-sistemaren batekin ainguratuta dagoen. Informazio horren arabera zehaztuko da primaren zenbatekoa. Behin betiko kostua bizikletaren balioaren eta trastelekuaren kokapenaren araberako izango da, eta, aseguruan sartzen bada, gainprima bat ordaindu beharko da, arriskua aseguru-priman sartuta dagoela bermatzeko.

Eta kotxean eramaten dudanean, estalita al dago istripua izanez gero?

Modu berean, zure Etxe Aseguruaren Erantzukizun Zibilak kontratatuta duzun mugaraino estaliko du zure bizikleta, erabiltzen ari zaren bitartean izandako kalte material baten erantzulea bazara.

Txirrindulari edo oinezko gisa istripuren bat izanez gero, zure auto-aseguruaren Hirugarrenentzakoa Optimoa edo Plus modalitateek zure defentsa juridikoa eta zure familiarena hartzen dute barne, istripuaren erantzule izan diren hirugarrenei erreklamazioak egiteko orduan. Era berean, erreklamazioa zure ordez estaliko dugu, eta zure etxe-aseguruaren ispilu-estaldura bat egingo dugu. 

Kontuan izan LABORAL Kutxako Lagun Aroren auto-aseguruak ez dituela estaltzen zure bizikletak eta bizikleta-eramatekoak jasandako kalteak, baldin eta istripua zure ibilgailuak eragin badu.

Zure autoak ezbeharren bat izan badu eta zure bizikletak kalteak eragin badizkie hirugarrenei, zure nahitaezko aseguruan sartuta egongo dira kalteok, baldin eta bizikleta ibilgailura ondo ainguratuta egon bada. Eta, bizikleta ondo lotuta egon ezean, borondatezko aseguruan sartzea erabaki dugu LABORAL Kutxan. 50 milioi euroko muga izango du, eta arazo juridikoak edo interpretazio-arazoak saihestuko ditu, zure lasaitasuna bermatzeaz gain.

Eta txirrindulari edo oinezko gisa istripu bat eragiten edo jasaten badut?

Txirrindulari edo oinezko gisa istripuren bat izanez gero, zure auto-aseguruaren Hirugarrenentzakoa Optimoa edo Plus modalitateek zure defentsa juridikoa eta zure familiarena hartzen dute barne, istripuaren erantzule izan diren hirugarrenei erreklamazioak egiteko orduan. Eta istripuaren ardura zure familiarena ez bada, erreklamazioa estali eta zure etxe-aseguruaren ispilu-estaldura bat egingo dugu.

Modu berean, zure Etxe Aseguruaren Erantzukizun Zibilak kontratatuta duzun mugaraino estaliko du zure bizikleta, erabiltzen ari zaren bitartean izandako kalte material baten erantzulea bazara.

Zer estaldura dut bizikleta-istripu bat izanez gero?

Erabat lasai ibili nahi duzu bizikletaz? Bada, kasu horretan, Istripuak Optimoa gure aseguruak hainbat estaldura hartzen ditu barne, hala nola ospitaleratzeak eta laneko bajak, baliaezintasuna eta heriotza barne. Erraz eta azkar kalkula dezakezu zenbatekoa. Relax Bizitza Aseguruak azken bi kasu horiek hartzen ditu barne, eta antzera kalkulatzen da.

Gogoratu LABORAL Kutxan beste aseguru-modalitate batzuk ere baditugula, eta, besteak beste, estaldura gehigarri hauek ere hartzen dituztela barne: osasun-gastuak, proba diagnostikoak, tratamendua, ebakuntzak eta erreskateak.

Orain, LABORAL Kutxa Teamen maillot arrosaren familia handira etortzea baino ez zaizu falta, eta bereizten gaituzten balioak zabaltzen hastea: mugikortasun jasangarria, hobetzeko grina eta talde-lana.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean