Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Nola aurkitu kalitateko ostatu ekonomikoa bidaietan

Nola aurkitu kalitateko ostatu ekonomikoa bidaietan

Europako hiriak, esaterako Paris, Erroma edo Berlin; agian, helmuga exotikoak, hala nola Japonia edo Thailandia… eta baita inoiz bisitatu ez ditugun leku hurbilak ere. Zure bidaiaren helmuga edozein dela ere, ziur gaude zure lehentasunetako bat kalitatearen eta prezioaren arteko erlazio egokia duen ostatua hartzea dela. Hainbat aukera duzu zure esku eta, bukaerarako uzten ez baduzu, zure gogo eta beharrekin bat datorren zerbait aurkitu ahal izango duzu arrazoizko prezioan. Denboraz planifikatu eta bilatzea da kontua. Hona hemen lagungarri izan ditzakezun gomendio batzuk:

Hotel bat nahi baduzu, aldez aurretik erreserbatzeko aukera ematen dizuten webgune asko daude (logitravel, destinia…). Hori bai, hartu pazientziaz. Arakatzea (booking, venere…) eta prezioak alderatzea (trivago…) zeregin neketsua izan daiteke eskaintza egokia eskuratzeko, baina azkenean emaitzak ematen ditu. Gogoratu behar besteko aurrerapenez aztertu behar duzula nora joan nahi duzun.

Plangintza, plangintza eta plangintza. Ez utzi xehetasunik konpontzeke. Zure helmuga erabakitzen duzunean, kontsultatu joango zaren egunetan ekitaldi bereziren bat izango den, horrelakoetan litekeena baita zuk joan nahi duzun lekura jende asko joatea. Kasu horretan, ostatuen prezioak nabarmen igo daitezke eta, agian, inguruko herrixka batera joatea komeniko litzaizuke.

Ez duzu zertan hotel batean lo egin. Apartamentu turistikoek ere zure egonaldiaz gozatzeko aukera eskaintzen dute, etxean egongo bazina bezala. Helmuga bakoitzak apartamentuen eskaintza jasotzen duen bere webgunea izan ohi du. Normalean, aukera merkea izaten da, oso gomendagarria familiarekin bidaiatzen duzunean.

Logela partekatzeko arazorik ez baduzu, aterpetxeak ere aukera ona izan daitezke. Hotelak baino askoz merkeagoak dira eta, gainera, jendea ezagutzeko eta haiekin harremanetan jartzeko aukera ematen dute, horren bila bazabiltza.

Hartu ostatu pentsioetan edo turistentzako gelak dituzten etxebizitza pribatuetan. Lehenengoei dagokienez, pentsio asko hotelak bezain onak dira eta, normalean, leku handirik behar ez dutenez, hotelak baino hobeto kokatuta daude (horrela, dirua aurreztuko duzu joan-etorrietan) eta merkeagoak dira. Bigarrenei dagokienez, aipatutako kokapenari eta prezioari, tratua erantsi behar zaie: bisitatzen dituzun lekuetako jendearekin harremanak izatea gogoko baduzu, horixe izan daiteke zure aukerarik onena.

Etxeak trukatzea Azken garai honetan gorantz ari den modalitatea da. Mundu osoan zabaldu den sare baten partaide izan zaitezke. Ikusi webgune hau: intercambiocasas. Zuk zeure etxea erabilgarri uzteko egunak adierazi behar dituzu. Hortik aurrera, trukatzeko eskariak egin ditzakezu (jaso ere egingo dituzu). Eta gero, gozatzera.

Ostatu hartzeko muturreko beste modu batzuk daude, beharbada gazteentzat edo bakarrik bidaiatu nahi dutenentzat, hala nola couchsurfinga edo etxe pribatu bateko sofan doan lo egitea. Beste aukera bat lotsagabe jokatu eta joan nahi duzun lekuan bizi den ezagun baten etxean ostatu hartzea da. Irudimenean dago koska.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.