logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Nola aurreztu argindarra, etxean «A klaseko» efizientzia lortzeko

Nola aurreztu argindarra, etxean «A klaseko» efizientzia lortzeko

Azken hilabeteotan izugarri igo da argindarraren prezioa: egunero ari gara entzuten errekorrak gainditu dituela, inflazioak gora egin duela eta neurriak aztertzen ari direla garestitze horren inpaktua arintzeko. Nolanahi ere, ondoriorik zuzenena gure hileroko fakturan nabaritu dugu.

Nola murriztu elektrizitate-kontsumoa

Argindarraren prezioaren aurka borrokatzerik ez dugunez, kontsumoa murrizten saiatu behar dugu, gure etxeko ekonomia apur bat hobetze aldera. Negua bertan dugula, une aproposa da zenbait aholku kontuan hartzeko. Euro batzuk aurrez ditzakezu eta, aldi berean, efizienteagoa izan eta planetaren ingurumen-gestioa zaindu.

  1. Doitu argindar-potentzia zure beharren arabera. Fakturaren zati bat kontratatuta duzun potentziari lotuta dago: kostu finkoa du, baina gora egiten du kontratatutako kW kopuruarekin bat. Horregatik, potentzia zure beharretara egokitu behar duzu, baina zuhurkeriarik gabe. Etxean behar duzun potentzia erabakitzeko, enpresa hornitzaileari galdetzea edo simulatzaile bat erabiltzea da onena. Dena den, saia zaitez txikira ez jokatzen, egingo dituzun aldaketek ere kostua baitute.
  2. Saiatu tarifa elektriko berriaren ordutegi-tarteak aprobetxatzen. Jakingo duzunez, tarifa elektriko berriaren arabera, ordutegi-tarte batetik bestera nabarmen aldatzen da argindarraren prezioa. Puntako orduak dira garestienak, 10:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 22:00etara; haraneko orduak dira merkeenak, 00:00etatik 08:00etara eta asteburu zein jai-egun guztiak, eta, azkenik, ordu lauak dira prezio aldetik erdibidean daudenak, 08:00etatik 10:00etara eta 22:00etatik 00:00etara. Ahal duzun neurrian, egokitu zaitez tarifa onena duten ordutegietara eta, aukera baduzu, erabili asteburuetan asko kontsumitzen duten arropa-garbigailua eta ontzi-garbigailua, adibidez.
  3. Kontrolatu etxeko tenperatura. Saia zaitez etxeko tenperatura egunez 21°C-tan eta gauez 17-18°C-tan edukitzen, eta gogoratu elektrizitate- eta gas-kontsumoa asko hazten dela gehitzen duzun gradu bakoitzeko. Gastu hori kontrolatzeko, termostato programagarria erabil dezakezu. Eta, hozbera bazara, eroso-eroso egongo zara manta eder baten azpian.
  4. Aprobetxatu eguzki-izpi guztiak. Jaso itzazu logelako pertsianak jaiki eta berehala, erabili ahalik eta gutxien argi artifiziala eta gozatu eguzkiaren argiaz edo eguneko argitasunaz ahal duzun bakoitzean. Ispilu bat balia dezakezu zoko ilunen bat argitzeko.
  5. Aukeratu etxetresna elektriko efizienteak. Etxetresna elektrikoen klasearen arabera, alde handia dago kontsumoan. Berria ekarri behar baduzu, A klasekoa aukeratzea komeni da; apur bat garestiagoak izan arren, epe luzera begira eskertu egingo dizute planetak eta zure poltsikoak. Adibidez, hozkailu efiziente baten argindar-kontsumoa % 40 txikiagoa ere izan daiteke.
  6. Atera probetxua zure etxetresna elektrikoei. Erabili beti karga osoak ontzi-garbigailuan eta arropa-garbigailuan, eta doitu tenperatura premiaren arabera. Gogoratu indukziozko plakek bitrozeramikazkoek baino gutxiago kontsumitzen dutela, eta sukaldeko tresneria ere garrantzitsua dela efizientzia lortzeko. Hozkailuak arreta berezia merezi du, gehien kontsumitzen duen etxetresna elektrikoa baita: barrualdea 4-5°C-tan edukitzea komeni da, eta ez dadila izotzik sortu.
  7. Stand-by, LED argiak… Aurrezteko neurri hauek betikoak dira, baina gogoraraztea komeni da. Telebista, ordenagailua, mugikorraren kargagailua edo bestelako gailuak stand-by egoeran uzten dituzun bakoitzean, argindarraren fakturak gora egiten du. Beraz, eduki konektatuta behar-beharrezko dituzun gailuak bakarrik. LED bonbillak erabilita, kontsumoa % 80 ere murriztu dezakezu.
  8. Domotika zure alde dago. Teknologia digitalak efizientzia eremu guztietan areagotzeko pentsatuta daude, baita etxean ere. Hortaz, argiztapenean presentzia-sentsoreak edota bonbilla adimendunak erabiltzeko aukera azter dezakezu, esate baterako.

Aholku horien bidez, argindarraren fakturan euro batzuk aurrezteaz gain, efizienteagoa izango zara eta ingurumena zainduko duzu.

Zer da eta zertarako balio du energia-efizientziaren ziurtagiriak?

Energia-efizientziaren ziurtagiria etxebizitzaren jasangarritasun-maila kontrolatzeko martxan jarri den neurrietako bat da. Dokumentua teknikari batek ematen du eta etxearen ezaugarri energetikoei buruzko informazio objektiboa biltzen du. Etxebizitza salerosteko edo alokatzeko orduan aurkeztu beharrekoa da.

Funtzionamendu- eta okupazio-baldintza normaletan etxebizitza batek urtebetean behar duen energia-kontsumoaren zenbatespena jasotzen du. Beraz, ur beroaren kontsumoa, argiztapena, aireztapena eta abar hartzen ditu kontuan. Kalkulu tekniko horren bidez zehazten da etxebizitzaren energia-kalifikazioa, Atik Gra: A hizkiak efizientzia-mailarik handiena adierazten du eta G hizkiak txikiena. Zertarako? Eroslearen ikuspuntutik, oso informazio garrantzitsua da, etxebizitza erosi edo alokatzean izango duzun kontsumoa aurreikusteko. Eta, ingurumenari begira, modurik onena da mundu jasangarriago baten alde zer egin dezakegun jakiteko.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean