Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Nola babes ditzaket nire negozio-ideiak?

Nola babes ditzaket nire negozio-ideiak?

Negozio bat abian jartzeko ideia izatea kontraesanez betetako sentimendua da. Ekintzailearentzat une pozgarria da, bere proiektua abian jartzen hasteko aukera duelako. Baina, aldi berean, zalantza ugari azaltzen dira, finantzei, kontabilitateari, lanari eta norberari buruzkoak. Zalantza horietako bat da, hain zuzen, ideia babestearena. Eta ideia kopiatzen badigute abian jartzeko izapideak hasten ditugunean? Jarraian, ideiak erregistratzeko moduak azalduko ditugu, Gaztenpresa Fundazioko adituen aholkuak eskainiz. Ekintzaileentzako GPSa baita Gaztenpresa Fundazioa, zure negozioa abian jartzen lagunduko dizuna.

Jabetza intelektuala

Lehenik eta behin, kontuan izan behar dugu ideiak, berez, ezin direla erregistratu. Izan ere, hainbat lagunek ideia berbera izan dezakete aldi berean (inori kopiatu gabe), eta bidegabea eta kultura- eta industria-garapenaren aurkakoa litzateke lagun bakar batek izatea ideia horren gaineko eskubide esklusiboa.

Gainera, arraroa dirudien arren, Jabetza Intelektualaren legean ere argi eta garbi adierazten da ideiez gain, jabetza intelektualeko babesetik kanpo gelditzen direla «prozedurak, operazio-metodoak edo kontzeptu matematikoak, baina ez horien adierazpenak».  Hau da, gure ideia garatzeko eskema edo lan-plangintza egiten badugu, hori ez da babestuta egongo.

Zer esan nahi du horrek, ez dugula inongo babesik? Ez. Legeak ideia bat gauzatzea edo garatzea babesten du, hau da, ideia hori oinarri hartuta gauzatu dugun lana edo produktua. Adibidez, ez du babesten eleberri baterako argumentu-ideia, baina bai, ordea, argumentu hori oinarri hartuta idatzitako liburua (izan ere, argumentu beretik abiatuta bi egilek liburu arras ezberdinak idatz baititzakete).

Lan intelektualen kasuan (liburuak, soinu-erregistroak, irudiak…), gure lana sorreratik egongo da babestuta, baina komenigarria da Jabetza Intelektualaren Erregistrora jotzea, gure egiletza jasota gera dadin.

Jabetza industriala

Gure ideiaren emaitza produktu berria edo asmakizuna bada, jabetza industrialaren eskubideen bidez babes dezakegu.

Patenteen eta Marken Bulegoak Asmatzailearen eskuliburuan dioenez, «ezagutza berrietatik abiatuta edo aurreko ezagutzen erabilera berriak oinarri hartuta modu originalean sortutako aberastasun berri oro» da asmakizuna.

Era askotako eskubideak dira, hona hemen laburbilduta:

Egile-eskubidea: Patenteen eta Marken Bulegoaren arabera, «egile-eskubidea urte askotarako babesa da zure ideiaren deskribapenen kopien edo baimendu gabeko egokitzapenen aurrean, deskribapenok marrazkietan, idatzietan edo argazkietan jasota daudenean. Ez du ideia bera babesten, baina kasu jakin batzuetan, kode informatikoetan, esaterako, jabetza babesteko modu eraginkor bakarra izan daiteke». Erakunde horrek hainbat aholku ematen dizkigu eskubidearen titularrak garela frogatzen laguntzeko, adibidez, dokumentuak zigilatutako gutun-azalean sartzea notarioaren aurrean, berak gutun-azala itxi den data ziurtatu dezan, edo bestela, dokumentuak dituen gutun-azala posta-zerbitzuaren bidez geure buruari bidaltzea, eta data argi eta garbi jarrita duen hartu-agiria gordetzea. Gutun-azal hori itxita gorde behar da auzitegiaren eskariz aurkeztu arte.

Erregistratu gabeko diseinu-eskubidea: Eskubide mota horrek produktuaren kanpoaldeko itxura babesten du, baita bere forma, patroia, testura eta apaingarriak ere. Diseinu mota horren erregistro ofizialik ez dagoenez, lehen aipatu dugun «zigilatutako gutun-azalaren» sistema erabiltzea gomendatzen da. Inor epailearen aurrera eraman ahal izateko diseinua kopiatu digula frogatu beharra dago (diseinua kasualitatez antzekoa bada ezingo dugu hori egin).

Patenteen eta Marken Bulegoak ohartarazten duenez, «erregistratu gabeko diseinuek ezin dituzte asmakizun gehienak babestu, nahiz eta sarritan erabilgarriak diren jabetza industrialaren eskubideei heltzeko estrategiaren barruan». Beraz, gure gomendioa da jabetza intelektualean aditua den abokatu espezialista bati aholku profesionala eskatzea beti.

Diseinua erregistratzea: Gure diseinua benetan babestu nahi badugu erregistratu beharra dugu. Horrela, diseinu hori komertzialki ustiatzeko eskubidea izango dugu urte kopuru jakin batez (25 urtera arte) eta ekintza juridikoei ekin ahal izango diegu «erregistratutako produktuaren itxura bera duten produktuak fabrikatu, saldu edo erosten» duen edonoren aurka. Gainera, ez da ezinbestekoa beste diseinua kopia dela frogatzea, nahikoa da antzekoak direla frogatzea. Kasualitatez gurearen antzekoak diren diseinuak ere aurkara ditzakegu.

Gomendagarria da erregistroa egitea gure diseinuak berritasuna baldin badakar, besteen aurrean lehiarako abantailaren bat badu (gehiago saltzearen arrazoia). Prozedura erraza da, eta patroi baten erregistro bakarra baliagarria da hainbat produktu sortetarako (esaterako, elastikoetan, kikaretan, posterretan… jarriko den marrazkia).

Marka komertzialak: Zalantzarik gabe, hori da egin beharko genukeen lehen inbertsioetako bat. Azken finean, gure zerbitzuaren edo produktuaren izena babestuko dugu horrela, eta inork gure tokia hartzea saihestuko dugu, edo etorkizunean gure markaren izena aldatu behar izatea beste batek jada erregistratua zuelako. Lehenik eta behin gure marka dagoeneko erregistratuta ote dagoen ikusi beharko dugu. Horretarako, Patenteen eta Marken Bulegoak marka-bilatzaile osatua eskaintzen du. Hurrengo urratsa erregistroa bera egitea izango da. Agente erregistratzailearen bidez egin daiteke, edo Patenteen eta Marken Bulegoaren egoitza elektronikotik.

Patenteak: Patenteei esker, produktu bat edo industria-prozesu berritzaile bat modu esklusiboan merkaturatzeko eskubidea lor dezakegu. Egiaztapen-prozesu luzearen ondoren Estatuak ematen ditu patenteak eta, orokorrean, 20 urteko iraupena izaten dute, betiere urtero berritzeko kuota ordaintzen bada. Patenteak iraun bitartean, beste pertsona edo enpresa batek gure produktua gure baimenik gabe ustiatzea galarazteko eskubidea izango dugu. Patentea eskuratzeko prozesua luzea eta korapilatsua denez, aditu baten esku uztea gomendatzen dugu.

Zenbat balio du nire marka, diseinua edo patentea erregistratzeak?

Erregistro-tasak hainbat faktoreren araberakoak dira, baina adibidez, marka bat edo izen komertzial bat egoitza elektronikoaren bidez erregistratzeak 122,89 euroko kostua du (2015ean finkatutako tasa). Hemen kontsulta daitezke marken eta diseinuen tasa guztiak eguneratuta.

Patenteen kasuan hainbat tasa mota daude, beharrezkoa den izapide bakoitzeko metatzen joaten direnak. Hemen kontsulta daitezke estatuko patenteen tasa guztiak eguneratuta (2015eko urtarrilean).

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


1 Iruzkinak:

    Jon Ander (13 Apirila, 2015 at 5:13 pm)

    Zenbateraino babestu dezake patente batek? Kasu batzutan ez du kontrakoa eragiten?

    Reply
Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.