Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Nola banatzen ditugu mozkinak Laboral Kutxako bazkideok?

Laboral Kutxan gardentasunean sinesten dugu. Horregatik, gure lanarekin lortzen ditugun mozkinekin zer egiten dugun esan genizuen. Dakizuenez, zati bat bazkide langileentzat da. Urtero irabazitakoaren %12 banatzen dugu geure artean, baina, galerarik balego, horiei aurre egin beharko genieke.  Ez da erraza gure kooperatibaren etorkizuna bermatuko duen eta langile bakoitzaren ekarpena aitortuko duen sistema eratzea. Nahi duzu jakin nola antolatu dugun hori guztia? Mozkinak banatzerakoan ere, bada beste modu bat.

MONDRAGON taldeko kooperatibarik gehienak gainerakoak bezalako enpresak dira: eguneroko lanarekin dirua irabazi nahi dute, enplegua sortzeko eta benetako protagonistei, langileei (Laboral Kutxan langile guztien % 90 bazkideak gara) egindako lana ekonomikoki aitortzeko.

Mozkinak, soldatak bezala, lanpostuan bakoitzak egiten duenaren arabera banatzen dira. Laburbilduz, soldataren araberako mozkinak (itzulkin kooperatiboa) jasotzen dira. Egia esateko, kooperatibetan ez dugu “soldatarik”, “kontsumo-aurrerakinak” baizik. Izan ere, kooperatibistak garen aldetik, mozkinak badaude baino ez dugu kobratzen.  Ez dugu denok berdin irabazten, baina gure soldata-eskala beste enpresa batzuena baino askoz txikiagoa da.

Gainera, mozkinak ez dira bazkideentzat bakarrik. Inoren konturako langilearen lana ere aitortzen da. Horregatik, bazkide balira jasoko luketen itzulkin kooperatiboaren laurdena jasotzen dute kooperatiba batzuetan.

Mozkinen banaketa

Kooperatiba bakoitzeko Batzar Nagusiak erabaki dezake, enpresaren egoera ekonomikoaren arabera, mozkinen zer portzentaje banatzen den bazkide langileen artean.  Lehentasuna proiektu kooperatiboak berak du beti, horren biziraupenak. Beraz, baliabide propioen ratio txikia duten enpresek mozkinen portzentaje txikiagoa banatzen dute bazkideen artean.

Orain artekoak ez dirudi zaila ezta? Bazkide langileen artean zenbat banatu erabakitakoan, banaketa egin eta bazkide bakoitzari ematen zaio soldataren arabera dagokiona. Bai ezta?   Baina ez da hain erraza. Hori baino korapilatsuagoa da gure sistema, baina epe luzera hobea da.

Baliabide propioak eta interesak

MONDRAGONeko kooperatibetan kapital sozialean sartzen da itzulkin kooperatibo guztia. Hau da, bazkide bakoitzari kapital horretatik zenbat dagokion jakinarazten zaio, baina ezin du erabili. Batzarrak hala erabakitzen badu, erretiratu delako edo beste erronka profesional batzuk bilatzen dituelako kooperatiba uzten duenean erabili, kobratu, ahal izango ditu urtez urte metatutako mozkin guztiak. Horrela, kooperatibak baliabide propio gehiago izaten du, eta langileak aurrezki-kontua gizentzen du, etorkizunean  gozatzeko.

Baina, dena ez da aurreztea. Bazkide bakoitzaren kontu horrek, kooperatiba ondo badoa urtez urte hazi egiten denak, interesak sortzen ditu.  Interesak urtero kobratzen dira normalean. Korporazioak ezarritakoaren arabera, gehienezko interesa % 7,5ekoa da, baina kooperatiba bakoitzaren esku dago jaistea edo ez. Edota kapitalizatzea, mozkinekin batera gordetzea, badaezpada ere.

Urtero kobratzen diren interesek zerga dute, baita kooperatiba uztean jasotzen den aurrezki guztiek eta gainerako kapital errentek ere.  Beraz, bazkideek errentaren aitorpenean sartu behar dituzte horiek guztiak, epe finkoan edo beste modu batean lortutako dirua sartzen duten bezala.

Egia esateko, mozkinak banatzeko modua ez da erraza. Baina, horrela kooperatibek aurrera egiteko gaitasun handiagoa dute, merkatuen erasoei eta kontrako koiunturei hobeto eusten die, besteak beste mekanismo asko dituztelako eta erakundearen beraren biziraupenak lehentasuna duelako,  jabeen “hemen eta orain” politikaren aldean.

Bi salbuespen

Egindako lanarekin dirua irabazi, enplegua sortu eta  langileen lana  ekonomikoki aitortzen duten kooperatibak irabazi-asmoko kooperatibak dira. Baina horiez gain, MONDRAGON taldean badira beste bi kooperatiba mota, eta horietan mozkinak beste modu batean banatzen dira.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.