Nola eman alta online LABORAL Kutxan

Errazago, azkarrago eta erosoago. LABORAL Kutxan beste aurrerapauso bat eman dugu gure bezero guztiei, betikoei nahiz berriei, eskaini nahi diegun arreta hobetzeko. Sistema bat jarri dugu martxan, Internet bidez alta eman eta gure familia handiarekin bat egin ahal izateko, gure bulegoetatik igaro beharrik izan gabe. Jakin nahi duzu nola? Ba, pentsa dezakezun modurik errazenean.
Zer behar duzu LABORAL Kutxan online alta emateko?
Oraindik LABORAL Kutxako bezero ez bazara eta alta eman nahi baduzu, kontu bat eta zordunketa-txartel bat izateko eta gure Online Bankako eragiketa guztiak erabili ahal izateko, nahikoa da erregistro-prozesu erraz bat egitea, identifikazio-sistema biometriko baten bidez. Ez da ezer berezirik behar: adinez nagusia izatea, NANa eskura izatea eta gutxienez gure bulego bat dagoen probintzia batean edo probintzia mugakide batean bizitzea. Une horretatik aurrera, telefono adimendunetik edo ordenagailutik gure webgunera sartu eta “Egin zaitez bezero” esteka bilatu beharko duzu (erraz ikusi ahal izango duzu webgunearen goiburuan). Eta teknologiak egingo du gainerakoa.
Telefono adimenduna baliatzea komeni da, kamera erabiltzea errazagoa izan dadin; baina, ordenagailu edo tableta batetik ere egin dezakezu. Alta ordenagailutik egin behar baduzu, mugikor-zenbakia eskatuko dizugu. Horrela, SMS bat jasoko duzu, mugikorrean alta emateko prozesura eramango zaituen estekarekin; izan ere, askoz errazago egingo duzu mugikorrean, nahiz eta, esan bezala, ordenagailutik ere egin dezakezun. Esteka horretan sartu ondoren, bi aukera ikusiko dituzu:
- Gazte Kontua, 30 urtetik beherakoentzat. Hauek hartzen ditu barne: zordunketa-txartela (doan 26 urte baino gutxiago badituzu) eta Online Banka, Bizum eta Mugikordainketa erabiltzeko aukera.
- 0,0 kontua, 30 urtetik gorakoentzat. Zordunketa-txartela eta Online Bankaren bidez jarduteko aukera eskaintzen ditu.
5 urrats LABORAL Kutxan online alta emateko
Dagokizun aukera hautatutakoan, inprimaki batera sartuko zara eta, bertan, zure datu pertsonalak bete eta erregistro-prozesua osatu beharko duzu, 5 urrats hauek emanez:
- Harremanetarako datuak. Mugikorreko zenbakia eta helbide elektronikoa eman beharko dituzu.
- Identifikazio pertsonaleko sistema. NAN txartelaren bi aldeen argazkia atera beharko duzu mugikorrarekin, eta selfie bat atera eta grabazio txiki bat egin beharko duzu, bizirik zaudela erakusteko.
- Datuak egiaztatzea. Urrats honi esker, zure NANeko datuak egiaztatu eta zure egoera profesionalari buruzko informazio gehigarria bildu ahal izango dugu. Gainera, zigortutako pertsonen fitxategi edo zerrendaren batean ez zaudela egiaztatu ahal izango dugu, besteak beste.
- Erabiltzailea eta gakoa. Egiaztapen horiek guztiak egin ondoren, Online Bankan sartzeko gako bat sortu ahal izango duzu.
- Dokumentazioa eta sinadura. Aurreko guztia balioztatzea baino ez zaizu geratzen. Horretarako, erabilera-baldintzak onartu eta txartela, kontua eta Online Banka erabiltzeko kontratuak sinatu beharko dituzu.
Prozesu osoa amaitu eta guk balioztatu ondoren, zordunketa-txartel berria bidaliko dizugu zuk emandako helbidera. Horrez gain, erreferentziazko bulego bat esleituko dizugu zure posta-kodearen arabera, zure kontua hari atxikita gera dadin. Gero, kontratuak posta elektronikoz jaso eta kito! LABORAL Kutxaren eragiketa berriez baliatu ahal izango zara.
Iruzkin bat utzi