logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Nola eskatu dezaket ezintasun iraunkor bat?

Nola eskatu dezaket ezintasun iraunkor bat?

Gaur egun 82,33 urtekoa da bizi-itxaropena Espainian. Gaur egun, pandemia gorabehera, osasuntsu gaude eta 66 urte bete arte jarraitzen dugu lanean gutxi gorabehera, baina zer gertatzen da ezintasun iraunkor bat badugu? Horretarako pentsio espezifiko bat dago, Gizarte Segurantzak azaltzen duenez: “langileak gaixotasun edo istripu baten ondorioz bere lanerako gaitasuna murriztuta edo ezereztuta ikusten duenean pairatzen duen diru-sarrera galerari erantzuten saiatzen den prestazio ekonomikoa da.

 

Pentsio horiek ez dituzte eskakizun uniformeak izaten eta, hori horrela, ezintasun-mailaren mende (partziala, osoa, absolutua edo baliaezintasun handia) daude, eta eskakizun-orokor eta kotizazio-eskakizun jakin batzuk eskatzen dira. Normalean epaimahai medikoak edo administrazioak balioesten dute eskatzaileak ezintasun iraunkorragatiko pentsio baterako eskubidea ote duen. GSIN Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak ezintasun iraunkorra lortzea eragiten duten gaixotasunak ofizialki katalogatzen ez baditu ere, honako hauek dira pentsio bat eman dezaketen gaixotasunetako batzuk: Alzheimerra, arteriosklerosia, artritis erreumatoidea, artrosia, minbizia, biriketako minbizia, kolitis ultzeraduna, dementzia, biriketako enfisema, epilepsia, esklerosi anizkoitza, fibrilazio aurikularra, glaukoma, lepoko hernia, biriketako hipertentsioa, hipoakusia, gutxiegitasun mitrala, giltzurruneko gutxiegitasun kronikoa, lunbalgia, lupus eritematoso sistemikoa, miastenia gravis, migraina, Parkinsona, eskuetako patologiak, ikusmen-galerak, Arnold-Chiari-ren sindromea eta giltzurrun-transplantea.

 

Epaimahai medikoa

Ezintasun iraunkorra eskatzeko epaimahai medikora jo behar dugu, eta horrek kezka eta tentsioa eragin dezake beharrezko dokumentazioa dela eta. Lanerako ezintasuneko eskaerak ebaluatzeaz arduratzen den Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionaleko erakunde bat da. Mediku ikuskatzaileek, sendagileek, lan-ikuskatzaileek, gizarte-segurantzako ikuskatzaileek eta beste funtzionario batzuek osatzen dute, eta haien egitekoa funtsean lanerako ezintasuneko edozein kasu posible ebaluatzea da, ezintasun-maila edozein izanda ere, eta azterketez ere arduratzen dira.

 

Ondoren, mahaiak proposamen-irizpen bat egingo du Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren zuzendaritza probintzialaren zati batek egindako txosten medikoak adierazitakoan oinarrituta, eskaeran barne hartutako dokumentazioan ere oinarritzeaz gain. Datu horiekin, ebazpen espresu bat emango du ezintasuna ematen den edo ez adieraziz, eta, horrekin batera, ezintasun-maila, dagokion prestazioaren zenbatekoa, eta egoera larriagotu eta hobetu izanagatik azterketa egitea zein epetatik aurrera eskatu daitekeen. Emandako mailaren eta eskatzaile bakoitzaren zirkunstantzia partikularren arabera aldatzen da kobratutako diru-kopurua, baita dagokion oinarri arautzailea ere.

 

Oraindik aurretik bizitza luzea dugulako, Asegurua + Bizitza eskaintzen dizugu LABORAL Kutxan, bizitzeko pentsatutako aseguru bat. Zuk erabakitzen duzu zer kapital kontratatu nahi duzun, eta bermeak eta estaldurak edozein unetan eta zure neurrira zabaldu ditzakezu. Estaldura jasotzeko aukerak:

 

 

Gainera, Zerbitzuak zure alboan aukerarekin bigarren diagnostiko mediko presentzial bat lortu ahal izango duzu gaixotasun larriaren kasuan; errehabilitazio-programa bat, eta integratzen, egokitzen eta mugitzen laguntzeko programa bat ere lortzeko aukera izango duzu, eta, horrekin batera, testamentu pertsonala edo familiarra eta bizi-testamentua egiteko aukera.

 

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean