Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Nola ezagutu udaberriko asteniaren sintomak eta nola aurre egin haiei

Nola ezagutu udaberriko asteniaren sintomak eta nola aurre egin haiei

Azken egunotan nabaritu baduzu akituta zaudela, energiarik ez duzula, buruko mina duzula eta loa hartzea ere kostatzen zaizula, litekeena da udaberriko astenia jasaten ari izatea. Sintoma horiek antz handia dute beste gaixotasun batzuenekin, hala nola anemiarenekin, estresarenekin eta hipotiroidismoarenekin. Halere, astenia ez da larria, nahasmenduaren kategoriara ere ez da heltzen: organismoaren erreakzio naturala da, negu-amaieraren eta udaberri-hasieraren artean gertatzen diren ingurumen- eta tenperatura-baldintzen aldaketek eragindakoa. Horren ondoriorik nabarmenena akidura-sentsazioa da. Nahiz eta oraindik aste batzuk falta diren loreen urtaroa heldu arte, beroketa globalaren eragin zuzenak dira neguko tenperaturak leuntzea eta udaberriaren etorrera birtuala aurreratzea. Gauza horrela, agerikoak dira dagoeneko udaberriari lotutako ondorio guztiak.

Tenperatura-aldaketek eta eguneko argi-orduen gehikuntzak alterazioak eragiten dituzte neurotransmisore eta hormona batzuetan, esaterako serotoninan eta endorfinetan, eta melatonina askatzen dute, gure loa erregulatzen duen hormona. Horien guztien ondorio dira apatia eta neke fisiko eta intelektuala. Sentsazio horiek bi astez luzatzen dira, harik eta organismoak hormona horien maila berriro erregulatu arte.

Zein dira udaberriko asteniraren sintomak?

Udaberriko asteniaren sintomak askotarikoak eta pertsonaren araberakoak dira, baina honako hauek dira ohikoenak:

Zer egin dezaket sintoma horiei aurre egiteko?

Lehenik eta behin, argi izan behar dugu zer gertatzen ari zaigun: urtaro-aldaketaren «biktimak» gara. Ondoren, gure elikadura eta bizi-ohiturak zaindu behar ditugu. Errezeta oso erraza da:

Halere, gertatzen zaizunari buruzko zalantzaren bat baduzu edo sintoma horiek irauten badute, aukeratu lasaitasuna eta egin azterketa bat zure familia-medikuarekin.

LABORAL Kutxak osasun-aseguruen katalogo zabala eskaintzen dizu, 45.000 profesionalez eta 1.200 zentroz osatutako koadro medikoak eskaintzen duen lasaitasunaz goza dezazun. Ideia bat izan dezazun, LABORAL Kutxaren Sanitas Más Salud aseguruak hiru modalitate kontratatzeko aukera eskaintzen du. Hirurek ere honako hauek hartzen dituzte barne: lehen mailako medikuntza, proba diagnostikoak, espezialitate medikoak, ebakuntza kirurgikoak (ospitaleratuta edo ospitaleratu gabe) eta baita atzerriko bidaietarako larrialdietako estaldura ere. Itxarote-zerrendarik gabe eta LABORAL Kutxak bere aseguru-sorta osoan eskaintzen dizun lasaitasun eta konfiantzarekin. Beraz, badakizu: zalantzarik baduzu, aukeratu osasuna.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.