Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Nola funtzionatzen du aurpegi-ezagutzeak?

Nola funtzionatzen du aurpegi-ezagutzeak?

Blade Runner, Minority Report, Adimen Artifiziala eta beste film batzuek aurreratu zuten gure aurpegia nortasun-agiritzat erabili ahal izango dela etorkizunean, ordaintzeko edo ateak irekitzeko balioko duela, edo saltokiek publizitate pertsonalizatua emateko.

Bada, neurri batean, etorkizun hori iritsi da, eta, gaur egun, aurpegi-ezagutzea egi bihurtu da; LABORAL Kutxak Online Bankan ezarri du, funtzionaltasun hori duten gailuetarako. Jakin nahi duzu duela gutxira arte zientzia-fikzioa zirudien teknologia hori zer den eta nola funtzionatzen duen? Azalduko dizugu.

Aurpegi-ezagutzeak: duela mende-erditik gorako teknologia bat

Aurpegi-ezagutzea pertsona bat nor den jakitea ahalbidetzen duen sistema bat da. Horretarako, pertsona horren aurpegiaren ezaugarri biometrikoak aztertzen ditu, hala nola begien arteko distantzia edo buruaren tamaina. Lehen pausoak pasa den mendeko 60ko hamarkadan eman arren, azken hamarkadan hartu dute aintzat teknologia horren garapena. Orain arte, garapen teknologikoa dela eta, fotokopia sinple batek erraz gainditu zitzakeen segurtasun-neurri guztiak. Baina gauzak aldatu egin dira.

Helburua? Teknologia hori gure eguneroko jardueretan erabiltzea, imajina ditzakegun eremu guztietan.

Aurpegia ezagutzeko software batek funtziona dezan, hainbat fase gainditu behar ditu:

Zertarako erabiltzen da aurpegi-ezagutzea? Txinako kasua

Aurpegiarena ez da ezaugarri biometrikoetan oinarrituta dagoen eta garapen-maila handia duen ezagutze-sistema bakarra. Hatz-markak edo irisak irakurtzen dituzten sistemak ere badaude, baina aurpegi-ezagutzea goraldian dago, eta zenbait herrialdek haren aldeko apustu handia egin dute. Baina alde handia dago aurpegi-ezagutzearen eta beste neurri biometriko batzuen artean: urrunetik neur daiteke, onerako eta txarrerako. Ez dugu gure begia edo atzamarra irakurgailura hurbildu behar: kalean kokatutako edozein kamera gai izango da pertsona bat identifikatzeko eta non dagoen zehazteko.

Teknologia guztiek argiak eta itzalak dituzte: erradiazio nuklearrak minbizia senda dezake, erradioterapian dosifikatuta eta modu kontrolatuan erabiliz gero, baina, bonba atomiko batean, hondamendia eragin dezake. Gauza bera gertatzen da aurpegi-ezagutzearekin; hau da, oso baliagarria izan daiteke gure ordenagailuan edo gure mugikorrean sartzeko, baina, okerreko eskuetan, arriskutsua izan daiteke.

Beharbada, kasurik esanguratsuena Txinakoa da. Kontinente-herrialde horretan, Giza Eskubideak defendatzen dituzten elkarteetan alarmak piztu dituzten erabilera-adibideak aurki ditzakegu. Teknologia horrek boterea izugarria jar dezake diktadura autoritarioaren eskuetan:

Beste kasu batzuk, ordea, hobeak dira:

Telefono bidezko erosketa- edo banku-eragiketak egiteko ere, aurpegia beharko da

Hori guztia Txinan gertatzen ari den bitartean, Mendebaldean ere teknologia hori erabiltzen hasi nahi dute, eta izugarri azkar egiten ari dira. Gailu mugikorrak: Apple enpresak aurpegi ezagutzeko sistemak sartu ditu telefono mugikorrak desblokeatzeko.

iPhone X telefonoko aurpegi-ezagutzea, Face ID izenekoa, hatz-marka erabiltzea baino seguruagoa da, Apple-ren arabera, eta hatz-marken sistema nahikoa segurua zen. Hori dela eta, LABORAL Kutxako bezeroek dagoeneko erabil dezakete azken belaunaldiko Apple gailuetan.

Horrenbestez, Txinan gertatzen ari den bezala, litekeena da etorkizun hurbilean kreditu-txartelak erabiltzeari uztea eta gure banku-erakundeen kutxazainetan aurpegi-ezagutzeari esker jardun ahal izatea.

Sistema oso segurua da; izan ere, esate baterako, gure telefono mugikorra aurpegiaren aurrean jartzen badigute lo gauden bitartean, ez du funtzionatuko: sistemak badaki, kamerari begira gauden ala ez. Gauza bera gertatuko da gure argazki bat aurrean jarriz gero, baina, hori bai, ezin izango ditu bi biki homozigotiko bereizi.

Androidek ez du sistema bateraturik oraindik. Interesa duen fabrikatzaile bakoitzak bere geruza gehitu behar izan du bere kabuz. Dena den, espero da Androiden hurrengo bertsioak sistema hori ekartzea, eta, horri esker, teknologia hori munduko sistema eragilerik erabilienera hedatuko da. LABORAL Kutxa hor ere izango da.

Agur dokumentuei

Beraz, teknologia horrek erabilera-aukera ugari ditu eta gaur egun ezinbestekoak diren dokumentu asko erabiltzeari uztea eragin dezake: gure aurpegia gure nortasun-agiria izan daiteke, eta pasaportearen ordez erabili ahal izango da, agian; gure osasun-txartela izan daiteke, eta gure kreditu-txartela edo gure gidabaimena. Gure aurpegiak adieraziko du gure ibilgailuak asegurua duen ala ez; kutxazainetan eta online bankan jardun ahal izango dugu; zinemarako, antzerkirako edo beste edozein ikuskizunetarako sarrerak erosi ahal izango ditugu, baita erosketak egin eta etxera bidaltzeko eskatu ere. Adibide batzuk baino ez dira.

Eta publizitatea?

Publizitate-sektorea izango da aurpegia ezagutzeko sistemei onurarik handiena aterako dien sektoreetako bat. Eta, ondoren, enpresa-sektorea eta zerbitzu-sektorea, noski. Publizitatea erabiltzaile bakoitzaren beharretara egokitzea da helburua. Nola? Esate baterako, pantaila-sistema batek noizbait produktu jakin bat edo leku jakin batean erosi duen norbaiten aurpegia ezagutuko du; edo dendan sartzen den edozein bezeroren beharrak eta lehentasunak hautemango ditu, interesatu ahal zaien zerbait eskaintzeko. Ejem… edo, seguruenik, iragarleari gehien interesatzen zaiona saltzeko.

Etorkizuna hemen dago. Gure aldetik, ahalegin guztiak egingo ditugu teknologia hori zure bizitza errazagoa izan dadin erabiltzeko, zuk zure pribatutasunari uko egin gabe.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.