Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Nola kalkulatu autonomoen zerbitzu-aurrekontu bat (aplikazioa: freelance kalkulagailua)

Nola kalkulatu autonomoen zerbitzu-aurrekontu bat (aplikazioa: freelance kalkulagailua)

Zenbat kobra dezaket nire zerbitzuen trukean? Zenbat ordaintzeko prest daude nire bezerogaiak? Asko arriskatuko dut aurrekontua oso goian ezartzen badut? Eta oso behean ezarriz gero? Galdera horiek maiz egingo dizkiogu geure buruari, autonomoak bagara eta zerbitzu profesionalak eskaintzen baditugu. Jarduera bakoitza mundu bat da, zalantzarik gabe; baina, gu jarraibide batzuk ematen ahaleginduko gara, saiakeran galdu gabe aurrekontua egiterik izan dezazun.

Gastu zehatzak, orokorrak eta mozkinak

Ganorazko aurrekontuak hainbat alderdi hartu behar ditu kontuan: kontratatutako zerbitzua bera, zeregin horretan sortzen diren gastu guztiak eta autonomo edo enpresa txiki garen aldetik ditugun gastu orokorren zati bat. Gainera, mozkin txiki bat ere sortu beharko genuke. Begi-bistakoa dirudi; halere, horiek guztiak aintzat ez hartzearren, aurrekontu desegokiak egiten ditugu sarritan, eta, fakturatutako kopurua handia iruditzen bazaigu ere, baliteke dirua galtzea azkenean.

Eman beharreko urratsak

  1. Helburua zehaztea: urtean zer kopuru GORDIN irabazi nahi dugu?

Demagun urtean 21.000 euro gordin irabaztea dela helburua, eta, gainera, hilabeteko oporraldia nahi dugula.

  1. Gure jardueraren gastu finkoak kalkulatzea

Adibidez:

Garrantzitsua: gastuok BEZik gabe kalkulatzen dira beti.

  1. Urteko kopuru gordina eta urteko gastuak batzea

Datu horien arabera, urtean hauxe fakturatu behar dugu:

21.000 + 6.180 euro = 27.180 euro urtean

  1. Hileko fakturazioa kalkulatzea

Fakturatu beharreko URTEKO KOPURU GORDINA daukagularik, jarduera-hilen (kasu honetan, 11ren) artean banatuko dugu, hilabeteko oporrak hartuko ditugulako eta hil horretan ez dugulako fakturatuko.

Urteko 27.180 euroko fakturazioa / 11 hilabete = 2.470 euro fakturatu behar ditugu hilean.

  1. Orduko prezioa kalkulatzea

Gure lanaldiaren ordu produktiboak egunean 5 direla kalkulatzen badugu eta hilak 20 lanegun dituela, 20 x 5 = 100 produkzio-ordu ditugu guztira hilean. Jakina, horrek ez du esan nahi egunean 5 orduko lana dugula soilik; baizik eta, fakturatzeko moduko orduak horiek direla, besteak ez baitira fakturatzen, bestelako lanak (merkataritza, kontabilitatea, bilerak, prestakuntza, bidaiak…) egiteko erabiliko ditugulako.

Gure hileko fakturazio-helburua 2.470 euroan ezarrita dugunez eta salmentak hilean 100 ordutara mugatuko direnez, horrela geratuko da gure orduko prezioa: 2.470 euro / 100 ordu = 24,70 euro orduko.

Berriz diogu: urtean irabazi nahi dugunaren mende egongo da prezio hori. Gainera, adibide honetan kopuru gordinez (zergarik gabekoez) ari gara, eta, beraz, hileko benetako likidezia txikiagoa izango da beti. Gehiago edo gutxiago irabazi nahi dugun, hein horretan egingo du gora edo behera orduko prezioak. Eta, oraintxe kasu praktiko batez azalduko dugunez, proiektu bakoitzak mozkin-marjina bat izan beharko du erantsita.

Kasu praktikoa:

Demagun programatzaile autonomo bat garela eta web-orrialde baterako aparteko funtzio bat eta zerbitzari-aldaketa bat eskatu digutela. Proiektuaren ezaugarriak aztertutakoan, benetako lana 40 ordukoa izango dela kalkulatu dugu. Kontuz, benetako lana 40 ordukoa bada, eskainiako denbora astebete baino gehiagokoa da. Segur aski, hauxe da gure aurrekontuko zatirik subjektiboena, edozein kopuru gutxi gorabeherakoa izango da eta. Esperientziak asko lagunduko digu, batez ere iraganean denbora kudeatzeko programaren bat erabili badugu, antzeko proiektuetan gure denbora neurtzeko. Lanerako aurreikusitako ordu kopurua kalkulatutakoan, egokia da ezustekoetarako % 10 eta bezero-kudeaketarako beste % 10 gehitzea.

Beraz, hauxe da emaitza:

Orduen kostuaz gain, zeregin horrek beste gasturen bat badu ere, kontuan hartu beharko dugu. Kasu honetan, web-zerbitzari berria ordaintzea:

Aurrez finkatu dugun orduko prezioa aintzat hartuta, hauxe da kostua:

Mozkin-marjina

Une honetan, mozkin-marjina gehitzea komeni da. Bota dezagun mozkina % 10ekoa dela:

1.255 (kostu-prezioa) + % 10 (125,5 euro) = 1.380,5 euro

Autonomo txikiak garen aldetik, mozkin hori beharrezkoa eta ia saihestezina dela ahazten dugu maiz. Ez da beharrezkoa gure poltsikorako, gure jarduerari egoki funtzionatzen laguntzeko poltsa bat izateko baizik. Kopuru hori etorkizuneko inbertsioetarako (ordenagailu berria erosteko, ikastaro bat egiteko, jardunaldi batzuetan parte hartzeko, pentsio-planetarako…) edo ezustekoei (bezeroen ez-ordaintzeei, adibidez) aurre egiteko erabili ahal izango dugu.

Amaitzeko

Kostu-prezioaren oinarrizko aldagaiaz gain, beste batzuk ere hartu behar dira aintzat: bezero mota (kalitatezko zerbitzua jasotzeagatik gehiago ordaintzeko prest dagoen, edo beste zerbait bilatzen duen), zer merkatutan ari garen (gure prezioak lehiakorrak izan daitezen, baina mandatuak lortze hutsagatik prezioak bota gabe, luzera kalte egingo diogulako gure negozioari) eta gure esperientzia eta balio-proposamena.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.