Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Nola kontratatu etxebizitza-aseguru bat online

Nola kontratatu etxebizitza-aseguru bat online

Etxebizitza-aseguru bat online kontratatzea pentsatzen ari bazara, artikulu honetan nola egin azalduko dizugu, urratsez urrats. Aseguratu zure etxebizitza modurik erosoenean eta errazenean, nahi baduzu, zure etxeko sofatik bertatik.

Gero eta ohikoagoa da izapideak, eragiketak eta mota guztietako erosketak Internet bidez egitea. Eta zergatik ez zure etxebizitza-asegurua

Orain, LABORAL Kutxaren gisako konpainietan bulegora joan gabe kontrata dezakezu etxebizitza-asegurua. Etxeko sofatik altxatu gabe egin dezakezu, uholde edo lapurretaren bat gertatuz gero babestu nahi duzun etxetik bertatik. Baina, nola? Urratsez urrats azalduko dizugu.

Nola kontratatu etxebizitza-aseguru bat online, urratsez urrats

Bildu etxebizitza-aseguruei buruzko informazioa

Etxebizitza-aseguru bat online kontratatu aurretik, informazioa bildu eta eskaintzen dituen estaldurak kontsultatu behar dituzu. Horrela, zuri gehien interesatzen zaizkizun estaldurak ezagutuko dituzu.

LABORAL Kutxan, bildutako informazioa alderatzea gomendatzen dizugu, Internet informazio-iturri garrantzitsua bihurtu arren, sarea fake news, gezur eta informazio faltsuz beteta baitago.

Baloratu zure etxebizitzako edukia eta edukitzailea

Beharrezko informazioa bildu eta zenbait webgune bisitatu ondoren, eta baldintza, modalitate eta estaldura guztiez blai zaudela sentitzen duzunean, seguruenik ondo konturatuko zara zein garrantzitsua den zure etxeko edukia eta edukitzailea (zoluak, sabaiak, hormak, leihoak, etabar) baloratzea. Horietako bakoitzak duen balioaren aintzatespena ere egingo zenuen beharbada. 

Hala ez bada, edukiaren kasuan, etxe barruan txokoz txoko joatea gomendatzen dizugu, bertan dagoen guztiaren eta gauzen balioaren inbentarioa egiteko. Gainera, oso garrantzitsua da zure etxeko edukia baloratzea, betiere objektu berriek merkatuan izango luketen balioaren (hau da, birjartze-prezioaren) arabera. 

Kalkulatu zure etxebizitza-asegurua

Ondoren, etxebizitza-aseguruak izango duen prezioaren balioespena egin behar da.

Online bidezko eskaintzetan etxebizitza-aseguruaren prezioa kalkulatzeko aukera ematen da, irizpide batzuetan oinarrituz: etxebizitza-mota (pisua, atxikia…), metro karratuak, edukiaren eta edukitzailearen balioa, jabea, alokatzailea edo maizterra zaren, 50 urte baino gehiago edo gutxiago dituzun, eta etxebizitzaren kokalekua.

Informazio horrekin guztiarekin, aseguru-etxeak zure etxebizitza-aseguruaren balioespena egin ahal izango du 2 datu erabiliz.

Eskatu informazioa

Prozesuan zehar kontsultaren bat egin nahi izanez gero, aholkularitza ere eska dezakezu posta elektronikoz edo telefonoz. 

Gainera, LABORAL Kutxan online txata dugu eta, haren bitartez, aseguru-kudeatzaile aditu batek zure galderei erantzun eta zure etxebizitza-asegurua online kontratatzen lagunduko dizu.

Online Bankaren bitartez kontratatzea

Online Banka erabili ahal izango duzu zure etxebizitza-asegurua bukatzeko eta poliza egiteko. Horretarako, banku-kontu bat edo erabiltzaile eta pasahitz bat izan behar dituzu LABORAL Kutxarekin. 

Gainera, online kontratazioa LABORAL Kutxarekin egiten baduzu, kontratazio-prozesua amaitzean polizaren deuseztapena kudeatzen lagunduko dizugu, dagoeneko poliza bat baduzu eta behar izanez gero.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.