Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Nola lagun diezazuke LABORAL Kutxak 2016ko errenta-kanpainan?

Nola lagun diezazuke LABORAL Kutxak 2016ko errenta-kanpainan?

Beste urte batez, hemen da errenta-aitorpenerako kanpaina. Zergadunok Ogasunari kontuak emateko eta 2016. urteari dagokion aitorpena aurkezteko garaia da. Askok zirriborro bat jaso eta hori berretsi besterik ez dugu egin behar; baina, kasu horietan ere, ez al litzaizuke gustatuko zure ondoan xehetasun guztiak azalduko dizkizun gestore pertsonal bat izatea?

LABORAL Kutxak gestore pertsonalak jartzen ditu zure eskura, aitorpena egiten laguntzeko, zure neurriko zerbitzu espezializatua jaso dezazun. Konfiantzazko pertsonak izango dituzu Ogasuneko zirriborroa berrikusteko, edo, nahiago baduzu, aitorpena prestatzeko. Gainera, horiek zure finantzak planifikatzen lagunduko dizute, hurrengo aitorpenetako emaitzak hobetzeko.

Orain, gure zerbitzuaren xehetasunak aurkeztuko dizkizugu, lurralde bakoitzeko. Gogoratu iaz lurralde fiskal batean baino gehiagotan bizi izan bazara, aitorpena denborarik gehien bizi izan zaren lurraldean aurkeztu behar duzula.

BIZKAIA: Jo ezazu gure bulegoetara Rentanet programaren zerbitzuak erabili ahal izateko

Kanpainaren hasiera: 2017ko maiatzaren 2tik ekainaren 30era. Esteka honetan ikus dezakezu aitorpenaren zirriborroa bidaliko dizuten. LABORAL Kutxan aurretiko hitzordua eska dezakezu: apirilaren 18tik aurrera Online Bankaren bidez eta apirilaren 24tik aurrera telefonoz.

Urtero bezala, LABORAL Kutxan langile espezializatuak jarriko dizkizugu eskura, Bizkaiko Foru Aldundiaren RENTANET programaren bidez zure aitorpena prestatzeko. Horretarako, 901 101 122 telefono-zenbakira deitu behar da. Zerbitzuak urtero izan ohi duen harrera ona ikusita, gomendatzen dizugu aurretiko hitzordua eska dezazun, apirilaren 18tik aurrera zure Online Bankaren bidez edo apirilaren 24tik aurrera 901 10 11 22 telefonoaren bidez. Hitzorduaren egunean, ager zaitez 5 minutu lehenago, dokumentazio guztia aldean duzula.

Eta gogora ezazu aitorpena egiteko nahitaezkoa dela Foru Ogasunak bidalitako gakoa hitzordura ekartzea: bai zurea, bai, dagokionean, zure ezkontidearena. Edozein galdera edo zalantza baduzu, zure gestore pertsonalarekin jar zaitezke harremanetan.

Bizkaiko Foru Aldundiarekin harremanetan jarri nahi baduzu, 901 50 30 00 telefono-zenbakia erabil dezakezu.

ARABA: Dagoeneko hasi dira zirriborroak bidaltzen

Kanpainaren hasiera: apirilaren 5ean hasi zen eta ekainaren 6ra arte iraungo du. Dagoeneko bidali dituzte Rentafácil programaren lehen zirriborroak.

Arabako Foru Ogasunak aukera bat baino gehiago eskaintzen ditu aitorpena aurkezteko, eta horietako bakoitzak bere hasierako eta amaierako datak ditu. Dagoeneko zirriborroa jaso baduzu, esteka honen bidez sar zaitezke Rentafácil programan, oraintxe bertan hasi eta ekainaren 15era arte, jasotako zirriborroa baieztatzeko edo aldatzeko hitzordua eskatzeko. Gainerako modalitateen berri jakin nahi baduzu, kontsultatu Errenta 2016 webgunea, bertan aurkituko baituzu informazio guztia.

LABORAL Kutxan ezin dugu zure aitorpena egin, baina zerga-aholkularitza pertsonalizatuko zerbitzua eskaintzen dugu. Kanpaina osoan zehar, gestore pertsonala zeure esanera izango duzu, edozein zalantza argitzeko edo hurrengo ekitaldiko aitorpenaren emaitza hobetzen lagunduko dizuten argibideak emateko. Era berean, Ogasunaren zirriborroa aztertzen ere lagunduko dizu, eta, beraz, zeure bulegoan aurretiko hitzordua eskatzea aholkatzen dizugu.

GIPUZKOA: Kanpaina abian dago

Kanpainaren hasiera: apirilaren 6tik ekainaren 26ra. Dagoeneko hasiak dira autolikidazio-proposamenak bidaltzen; ondoren, zergadunek dagoenetan onartzeko edo aldatzeko aukera izango dute.

Kanpaina abian dago eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2016ko errentaren kanpainako webgunean eskura dezakezu informazio guztia.

Gipuzkoako Foru Ogasunak ez du errenta-aitorpena finantza-erakundeen bitartez aurkeztea ahalbidetzen, eta, beraz, aurten ere ezin izango dugu gure bezeroentzako aitorpenik egin. Alabaina, zure eskura izango gaituzu, zure neurriko zerbitzua emanez. Gestore pertsonalak galdera guztiak argituko dizkizu, bai aitorpen-ekitaldi honetakoei buruzkoak, bai abian den ekitaldiari buruzkoak. Eta, zirriborroa eskuartean baduzu, elkarrekin aztertu ahalko duzue oniritzia eman aurretik. Horregatik, zure bulegoan aurretiko hitzordua eskatzea aholkatzen dizugu.

NAFARROA: Eskatu aitorpena prestatzeko hitzordua

Kanpainaren hasiera eta amaiera: 2017ko apirilaren 6tik ekainaren 23ra. Apirilaren 18tik aurrera, aitorpena prestatzen laguntzeko aurretiko hitzordua eska dezakezu LABORAL Kutxan.

Aurten Foru Aldundiak autolikidazioko 210.000 zirriborro baino gehiago bidaliko dizkie lurraldeko zergadunei. Zirriborroa jasoko duzun jakin nahi baduzu, esteka honetan sartu eta zuzenean kontsultatu ahal izango duzu.

Aurten ere, LABORAL Kutxan aitorpena egiteko zerbitzua eskaintzen dizugu. Gure bulegoetan gestore pertsonal bat izango duzu zure esanera, Ogasunak igorri dizun autolikidazioa zurekin batera berrikusteko, aitorpena prestatzen laguntzeko edota zalantza guztiak argitzeko. Horretarako, zure gestorearekin aurretiko hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Hitzordu horretara beharrezko agiri guztiak eraman beharko dituzu, baita Ogasunak igorritako gakoa ere, zure datu fiskalak kontsultatu ahal izateko.

Aurtengo errentari buruzko informazio guztia 2016ko kanpainako webgunean eskura dezakezu. Era berean, apirilaren 11tik aurrera bertan eska dezakezu aurretiko hitzordua. Telefono bidez eskatu nahi baduzu, bi zenbaki dituzu eskura: 948 505 505 eta 948 505 506.

ESTATUKO GAINERAKO LURRALDEAK: Ogasun Orokorra

Kanpainaren hasiera: kanpaina apirilaren 5ean hasi zen, orduantxe hasi baitziren lehen zirriborroak bidaltzen. Maiatzaren 5etik aurrera dago aurretiko hitzordua eskatzeko aukera —maiatzaren 11tik aurrera hasiko dira egiten—, eta ekainaren 29a izango da eskatzeko azken eguna. Aitorpen-aldia biharamunean amaituko da: ekainaren 30ean.

Aurten ez dugu Ogasun Orokorrerako aitorpena egiteko zerbitzua eskainiko. Dena den, gestore espezializatu bat jarriko dugu zure eskura, eta aitorpena egiten lagundu eta izan ditzakezun zalantza guztiak argituko dizkizu. Ildo beretik, zure egoera aztertu eta datorren urteko aitorpena optimizatzeko aholkuak ere emango dizkizu.

Ogasun Ministerioaren webgunean zeure zirriborroa kontsultatzeko aukera duzu, eta behar duzun informazio guztia ere aurkituko duzu. Informazioa telefono bidez jaso nahi baduzu, 901 33 55 33 zenbakira dei dezakezu.

Iruzkin bat utzi


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.