Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Nola lagun diezazuke LABORAL Kutxak 2017ko errenta-aitorpenean?

Nola lagun diezazuke LABORAL Kutxak 2017ko errenta-aitorpenean?

Aurten ere, hemen dugu errenta-aitorpenaren kanpaina. Zergadunek Ogasunari kontuak eman eta aurreko urteko, 2017ko, aitorpena aurkezteko garaia da.

Pertsona askok zirriborroa jasoko dugunez, nahikoa izango dugu agiri hori sinatzea; baina, halakoetan ere, ez ote da hobe izango gestore pertsonal bat hurbil edukitzea xehetasun guztiak azaltzeko? LABORAL Kutxari esker, eskura daukazu.

Zure aitorpena egiteko zerga-aholkularitza pertsonalizatua

LABORAL Kutxak aitorpena egiten laguntzeko gestore pertsonalizatuak jartzen dizkizu eskura, zerbitzu pertsonalizatua eta aditua erabil dezazun. Ogasunak bidalitako zirriborroa berrikusiko duten, edo, nahiago baduzu, aitorpen osoa egingo dizuten konfiantzazko pertsonak edukiko dituzu alboan. Eta, bide batez, zeure finantzak planifikatzen ere lagunduko dizute, datozen aitorpenen emaitza ahalik eta hobea izan dadin.

Hona hemen gure zerbitzuaren xehetasunak, lurraldez lurralde. Gogoan izan iaz lurralde batean baino gehiagotan bizi izan bazara, denbora luzeena eman duzun lekuan egin beharko duzula aitorpena.

BIZKAIA: rentaneten bidez aitorpena egiten eta, emaitza positiboa bada, ordainketa finantzatzen lagunduko dizugu.

Kanpaina-hasiera: 2018ko maiatzaren 2tik ekainaren 29ra. Esteka honetan ikus dezakezu aitorpenaren zirriborroa bidaliko dizuten. LABORAL Kutxan aurretiko hitzordua hartzen hasteko eguna: apirilaren 16tik Online Bankatik egin dezakezu, itxaron behar izanik gabe, egunean 24 ordutan. Eta apirilaren 23tik aurrera, telefonoz ere bai, 901 10 11 22 telefono-zenbakira deituz.

Urtero bezala, Bizkaiko Foru Aldundiaren RENTANET programaren bidez zure aitorpena egiten lagunduko dizuten adituak jarriko dizkizugu eskura LABORAL Kutxan. Gogoan izan ezinbestekoa dela aurretiko hitzordua eskatzea, eta Online Bankaren bidez edo telefonoz eska dezakezula, gorago azaldu dizugun bezala. Gogoratu, gainera, hitzordua duzun egunean ordua baino bost minutu lehenago iritsi behar duzula eta, aitorpenaren emaitza positiboa bada, LABORAL Kutxak ordainketa finantzatuko dizula, hileko kuota erosoen bidez itzultzeko.

Zure aitorpena egiteko nahitaezkoa da Foru Ogasunak bidaltzen dizun errenta-gakoa eramatea hitzordura; zurea eta, hala badagokio, zure ezkontidearena ere bai. Errenta-gakorik ez baduzu, hitzordura etorri baino lehenago haren kopia eska diezaiokezu Foru Ogasunari, esteka honen bidez edo 946 083 000 telefonora deituz. Ogasun eta Finantza Saileko bulegoetan aurrez aurre eskatzeko aukera ere baduzu. Errenta-gakoa postaz bidaltzen dute zergadunaren etxera eta, beraz, aldez aurretik eta garaiz eskatu behar da.

Bizkaiko Foru Ogasunarekin harremanetan jarri nahi baduzu, 946 08 30 00 telefono-zenbakia erabil dezakezu. Edozein zalantza baduzu edo argibideren bat behar baduzu, LABORAL Kutxako gestore pertsonalarengana jo dezakezu.

ARABA: dagoeneko eska dezakezu zure aitorpenerako aurretiko hitzordua

Kanpaina-hasiera: 2018ko apirilaren 9an hasi eta ekainaren 25era arte iraungo du. Dagoeneko bidalita daude Rentafacilen lehen zirriborroak.

Arabako Foru Ogasunak aitorpena aurkezteko aukera bat baino gehiago eskaintzen ditu, baina denak dagoeneko abian dira, eta ekainaren 20a eta 25a bitartean bukatuko dira.

Dagoeneko zirriborroak bidaltzen hasita daude eta, behar baduzu, Interneten ikus dezakezu zurea bidalita dagoen.

Zirriborroa jasota badaukazu, esteka honen bidez sar zaitezke Rentafacil programan, gaur bertan hasi eta ekainaren 14ra arte. Behin sartutakoan, zirriborroa zuzenean berresteko edo aitorpena aldatzeko aurretiko hitzordua eskatzeko aukera emango dizu. Gainerako modalitateei dagokienez, zoaz 2017ko errentaren webgunera, bertan aurkituko baituzu horren inguruko informazio guztia.

LABORAL Kutxan ezin dugu zure aitorpena egin, baina zerga-aholkularitza pertsonalizatua emateko zerbitzua mantentzen dugu. Kanpaina osoan gestore pertsonala alboan edukiko duzu, edozein zalantza argitzeko edota datorren ekitaldiko aitorpenaren emaitza hobetzeko erari buruzko azalpenak emateko. Era berean, Ogasunaren zirriborroa berrikusten ere lagunduko dizu baina, horretarako, zeure bulegoan aurretiko hitzordua eskatu beharko duzu.

GIPUZKOA: kanpaina abian da

Kanpaina-hasiera: proposamenak onartzeko, apirilaren 16tik aurrera; gainerako modalitateei dagokionez, apirilaren 23tik aurrera. Aurretiko hitzorduak apirilaren 20an hasiko dira eta kanpaina ekainaren 30ean amaituko da.

Gipuzkoako Foru Ogasunak aurtengo kanpainari buruzko informazioa jarri du herritarren eskura webgune honetan. Bertan, autolikidaziorako proposamenak ikusteko, onartzeko, errenta mekanizatua egiteko hitzordua erreserbatzeko eta zerga-informazioa jasotzeko edo postaz jasotzea eskatzeko aukera dago, bai eta beste zerbitzu telematiko aurreratu batzuk eskuratzeko aukera ere.

Gogorarazi nahi dizugu Gipuzkoako Foru Ogasunak ez duela onartzen errenta-aitorpena finantza-erakundeen bidez aurkeztea eta, beraz, ezin dugula gure bezeroentzako aitorpenik egin. Alabaina, zure eskura gaude, etengabe, zerbitzu pertsonalizatua eskaintzeko. Gestore pertsonalak zalantza guztiak argituko dizkizu, bai joan den ekitaldiari buruzkoak, bai ekitaldi honi buruzkoak; eta zirriborroa eskuartean baduzu, elkarrekin berrikus dezakezue onartu aurretik. Horretarako, baina, zeure bulegoan aurretiko hitzordua eskatzea gomendatzen dizugu.

NAFARROA: eskatu zure aitorpena egiteko hitzordua

Kanpainaren hasiera eta amaiera: 2018ko apirilaren 6tik ekainaren 23ra. Apirilaren 18tik aurrera, LABORAL Kutxan hitzordua eska dezakezu, zure aitorpenarekin lagun diezazugun.

Aurten, Foru Aldundiak autolikidazioko 210.000 zirriborro baino gehiago bidaliko dizkie lurralde horretako zergadunei.

Zirriborroa jasoko duzun jakin nahi baduzu, esteka honetan sartu eta zuzenean begira dezakezu. Aurten ere, LABORAL Kutxak aitorpena egiteko zerbitzua eskaintzen dizu. Gure bulegoetako gestore pertsonala edukiko duzu alboan, Ogasunak bidali dizun zirriborroa berrikusteko, aitorpena egiteko edo sortzen zaizkizun zalantzak argitzeko. Horretarako, gestorearekin aurretiko hitzordua lotzea gomendatzen dizugu. Beharrezko dokumentazio guztia eraman beharko duzu hitzordu horretara, Ogasunak bidaliko dizun gakoarekin batera, zure zerga-datuak ikusi ahal izateko.

2017ko kanpainaren webgunean eskura duzu aurtengo errentari buruzko informazio guztia. Era berean, bertan eskatu ahalko duzu aurretiko hitzordua apirilaren 11tik aurrera. Telefonoz egitea nahiago baduzu, bi zenbaki dituzu eskura: 948 505 505 edo 948 505 506.

ESTATUKO GAINERAKO EREMUAK: ogasun Orokorrak aitorpena egiteko appa aurkeztu du

Kanpaina-hasiera: errenta-kanpaina apirilaren 4an hasi eta uztailaren 2an amaituko da. Beraz, dagoeneko aurkez dezakezu aitorpena, Internet bidez, WEB Rentaren bidez edota, aurten berrikuntza gisara, Ogasun Ministerioaren apparen bidez.

Aurretiko hitzordua eskatu eta errenta-aitorpena Zerga Agentziaren bulegoetan egiteko informazio guztia eskura duzu esteka honetan. Norberaren appa erabili edo 901 22 33 44 eta 91 553 00 71 telefonoetara deitzeko aukera ere badago.

Eta, iaz bezala, Ogasunak Te Llamamos zerbitzua jarri du abian. Erabiltzeko, nahikoa da Interneten eskabidea egitea, appa erabiltzea edo 901 12 12 24 telefono automatikora deitzea. Hortik aurrera, Ogasunak deituko dio erabiltzaileari, hitzorduaren egun zehatza lotzeko. Hitzorduak apirilaren 4tik maiatzaren 8ra bitartean egingo dira.

Aurten ez dugu Ogasun Orokorrerako aitorpena egiteko zerbitzurik eskainiko. Halere, zerga-aitorpena egiteko aditu bat, zure gestorea, eskura jartzen jarraituko dugu. Nahi izanez gero, zurekin eskuz esku berrikusiko du aitorpena eta edozein zalantza argituko dizu. Zure egoera aztertu eta datorren urteko aitorpena optimizatzeko aholkuak ere emango dizkizu.

Zalantzak argitzeko telefonoak ere baditu Ogasunak. Urte osoan daude abian, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 19:00etara. 901 33 55 33 eta 91 554 87 70 telefono-zenbakiak dira.

Nola lagun diezazuke LABORAL Kutxak 2017ko errenta-aitorpeneari buruzko infografia

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.