Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Nola laguntzen du Euskadiko Kutxak enpresak sortzen?

Nola sortu enpresa bat eta nola lortu negozio ona izatea? Zein laguntza eskaintzen dute Gaztempresak eta Euskadiko Kutxak? Orrazkera perfektuak egitea ez da nahikoa ile-apaindegi batek arrakasta izateko. Sukaldean bikaina izanagatik ere ezin da bermatu jatetxea negozio ona izango denik. Ekintzaileen talentua eta saiatzeko, dena emateko eta lanerako gaitasuna ezinbestekoak dira edozein enpresak aurrera egiteko. Baina tamalez, hori guztia ez da nahikoa. Horregatik, Euskadiko Kutxak Gaztempresa sortu zuen duela bi hamarkada, finantzaketa bila entitatera datozen ekintzaileei dirua baino zerbait gehiago eskaintzeko asmoarekin: doako aholkularitza eta prestakuntza edozein negozio modu profesionalean kudeatu ahal izateko.

Euskadiko Kutxaren sorrerako konpromisoetako bat da ekonomi garapena sustatzea, eta horretarako, enplegu egonkorra eta kalitatezkoa eskainiko duten enpresak sortzen laguntzen du. Ikusi dugunez, laguntza horren zati handi bat kooperatiba berriak sortzera bideratzen da. Baina Euskadiko Kutxak, kooperatibak ez diren enpresak sortu nahi dituzten ekintzaileei ere laguntzen die.

Euskadiko Kutxaren Gaztempresa erakundeak enpresa sortzen eta aurrera eramaten laguntzen die ekintzaileei. Ia 20 urteko ibilbidean, besteak beste, taxi flotak, diseinu grafikoko estudioak, apaindegiak, tabernak edota jantzi-dendak sortzen lagundu du Gaztempresak. Askok uste dute gazteei enpresak sortzen laguntzeko erakundea dela. Baina enpresak berak izan behar du gaztea, ez ekintzaileak. Adinak adin, negozio berria abiatzeko asmoa duen edonor etor daiteke Gaztempresara aholkularitza eta laguntza eskatzera.

Bi hamarkadotan, Gaztempresako adituek 14.000 proiektu berri baino gehiago aztertu dituzte, eta horietatik ia 2.800 enpresa atera dira aurrera, 5.000 langile inguru hartzen dituztenak. Datuok argi eta garbi adierazten dute ekimenaren eraginkortasuna.

Krisialditik krisialdira

Gaztempresa testuinguru eta garai jakin batean sortu zen (Nerbioi ibaiaren ezkerraldean 1994an, krisialdi betean). Inguruko gazteen erdia baino gehiago lanik gabe zegoen, eta etorkizuna ere ez zegoen batere argi. Enpresa handiak bata bestearen atzetik ixten ari ziren. Horrela, zonaldeko Euskadiko Kutxako zortzi sukurtsal-zuzendari elkartu eta ekintzailetza-ikastaroa jarri zuten abian.

Ekimenak harrera ona izan zuen. Ondoren, Bizkaia osora, Gipuzkoara, Arabara eta Nafarroara zabaldu zen. Lurralde bakoitzean egitasmoa sendotzeko itunak adostu zituzten eragile politiko eta ekonomikoekin. 2002an, ekimenak hartu zuen garrantzia ikusita, ekintzailetzaren aldeko ekintzak fundazio bakarrean batu zituzten, eta horrela sortu zen gaur egun ezagutzen dugun Gaztempresa. Askotariko ahaleginen emaitza da Gaztempresa: Euskadiko Kutxako 40 kooperatibisten borondatezko lana, bulego-orduetatik kanpo ere aritzen baitira, Bultz Lan Consulting aholkularitza-bulegoko adituen lana, eta Euskadiko Kutxaren, MONDRAGON Korporazioaren, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako sailaren, Lanbideren eta Europar Batasunaren laguntza ekonomikoa.

Bulegotik Gaztempresara

Gaztempresara aholku bila etortzen diren gehienek mailegua eskatu dute aurretik Euskadiko Kutxaren sukurtsal batean, negozioa abian jartzeko. Orduan jakin ohi dute entitateak laguntza eskaintzen duela  eta burukomin asko saihesteko aukera dutela, adituen doako aholkularitzaren bidez.

Jende askok erabakitzen du bere negozioa abian jartzea euren lanean onak direlako, esaterako, okin bikainak direlako, jantziei buruz asko dakitelako edo  eskarmentudun dentistak direlako. Baina negozio baten egunerokoa hiru pistadun zirkoa bezain konplikatua da: erosketa-politika finkatu behar da, marjinak zehaztu, kobrantzak eta ordainketak egiteko moduak erabaki, zerga-kontuak egunean eraman, lan-taldeak kudeatu … Gaztempresan eguneroko erronka horiei bermearekin aurre egiten laguntzen diete.

  1. Lehen urratsa negozio-plana lantzea izaten da beti, egitasmoaren bideragarritasuna ikusteko. Izan ere, adituek azpimarratzen dutenez, hasierako azterketan egitasmoa bideragarria dela  ondorioztatzeak berez ez du arrakasta bermatzen, baina proiektuari bideragarritasunik ikusten ez bazaio, ia seguru ez duela etorkizunik izango.
  2. Ekintzaileei enpresa-kudeaketako aldez aurreko trebakuntza eskaintzen zaie, eta ondoren, negozioa abian jartzeko prozesuan laguntzen zaie: finantza-aholkularitza, diru-laguntzak kudeatzea, sozietatearen alta, kontratuak sinatzea … Haatik, Gaztempresaren zeregina haratago doa: proiektuak abian irauten duen bitartean ekintzaileek sendotze-tailerretan parte hartzeko aukera dute, euren egoera berean dauden lagunekin esperientziak trukatzeko eta arazo eta konponbide komunen berri izateko.

Dagoeneko ez dira gazteak bakarrik hurbiltzen Gaztempresara. Batez besteko adina jada ez da 26 urtekoa, gaur egun 36 urtetik gertuago dago. Horretarako arrazoi asko daude, baina nagusietako bat langabezia da, adinik ez baitu. Sarritan eskatzaileek ez dute ekintzaile-eskarmenturik, baina bai lanbide-ibilbide zabala, euren proiektura bidera dezaketena. Gainera, bada gero eta maizago azaltzen den tipologia: negozio berri baterako ideia aproposa izan duten profesionalak, lanean ari diren enpresan hori aurrera eraman ezin izan dutenak; horietako askok konpainia utzi eta euren enpresa jartzen dute abian, ideia hura errentagarria delakoan.

Bi zerbitzu erabilgarri

Euskadiko Kutxak beste bi zerbitzu interesgarri eskaintzen dizkie autonomoei eta ETE-en kudeatzaileei, Gaztempresatik igaro direnei eta ez direnei:

Gaztempresako arduradunen esanetan, negozio propioa abian jartzeari ekitea urrats garrantzitsua izan ohi da pertsonen bizitzan. Ia-ia bizi-ikasketa da, bizimodua ateratzearen kontzeptua aldatu egiten baita. Eta bitxia den arren, autoenplegua besteren konturako lanpostua aurkitzeko bidea ere bada, izan ere, ekintzaileak euren burua ezagutzera ematen hasten dira eta lehen ikusten ez zituzten aukerak antzematen dituzte.

Beraz, ez da harritzekoa hiru erakundek (Fundación Corresponsables, Fundación Laboral San Prudencio eta Euskalit) Euskadiko Kutxa saritu izana ekimena aurrera eramateagatik,  Gaztempresak ekintzailetza laguntzen diharduen ia hogei urteotan milaka enpresa eta lanpostu sortu baitira.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi

Utzi iruzkina

Zure email helbidea ez da argitaratuko. Sartu beharreko datuak markatuta daude *


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.