Zaharkitutako nabigatzaile bat erabiltzen ari zara

In order to deliver the greatest experience to our visitors we use cutting edge web development techniques that require a modern browser. To view this page please use Google Chrome, Mozilla Firefox or Internet Explorer 11 or greater

logo-up logo-up-mobile
Sarrera Online banka

Nola saihestu telefono bidezko ‘spama’

Nola saihestu telefono bidezko ‘spama’

¿Nola saihestu telefono bidezko ‘spama’?. Hau da, nahi ez ditugun telemarketing deiak ez jasotzeko aukerak: deiak blokeatzeko aukerak, robinson zerrenda, datuen babeserako legea…

Telefono bidezko ‘spam’ deiturikoak ez du dagoeneko aurkezpenik behar. Zaila izango litzateke inoiz jasan ez duen edo jasaten jarraitzen ez duen norbait aurkitzea. Helburu komertzialekin behin eta berriz eta, batzuetan, garaiz kanpo egiten diren telefono bidezko deiak edo mezuak dira, telefono finkoetara nahiz mugikorretara egiten direnak. Beharbada, gurekin harremanetan jarri den pertsonak legeari jarraiki lortuko zuen gure telefonoa, baina telefono-zenbakiak biltzen dituzten talde antolatuen aldetik jasotzea ere gerta liteke, horiek eskaintzailerik onenari saltzen baitizkiote telemarketin-zerrendak. Bi kasuetan, oso estrategia arrunta da bezero berriak bilatzen dituzten enpresentzat, erabiltzaileentzat oso gogaikarria izan arren. Zaila da eraso horretatik ihes egitea, baina posible da, eta esango dizugu nola egin.

Zer dio Legeak?

2016. urtean eguneratu zen gaur egungo Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoak enpresek nahitaez bete beharreko zenbait arau ezartzen ditu, eta horiek nahikoak izan beharko lukete herritarrek sare horietan ez erortzeko:

Zer egin dezakegu?

Legea gure alde dagoela dirudi, baina, askotan, ez dugu erabiltzen, ezjakintasuna dela eta. Hori bai, baditugu beste erreminta batzuk ere:

Aplikazio bat instalatzea, zenbaki ezezagun batetik nork deitzen duen ezagutzeko:

Zenbakien datu-baseetan bilaketak egiten dituzten eta Interneten aurkitzen duten informazioa itzultzen diguten aplikazioak dira. Gainera, horietako batzuek deiak blokeatzea ahalbidetzen dute. Artikulu honetan, nork deitzen dizun jakiteko doako 4 aplikazio jaso ditugu. Horiez gain, bada TrapCall izeneko beste aplikazio interesgarri bat, ordaindu egin behar bada ere (4,40 euro hilean). Android nahiz iOS telefonoetan erabil daiteke. Zenbaki ezezaguneko dei bati uko egitean, erreminta horrek mezu bat bidaltzen digu automatikoki, eta benetako zenbakiari eta haren identitateari buruzko informazioa eskaintzen digu.

Zure mugikorretik zenbaki bat blokeatzea:

Zure smartphonetik zenbaki bat blokea dezakezu, deituz gero, zurekin inola ere harremanetan jarri ahal izan ez daitezen. Memorizatu mugikorrean, adierazi blokeatutako edo nahi ez den zenbaki gisa, eta ez duzu zenbaki horren dei gehiagorik jasoko. Lan hori egiten duten eta nahi ez dituzun edo aurrez hautatu dituzun zenbakietatik deirik (mezurik, WhatsAppik…) ez jasotzea ahalbidetzen duten aplikazio asko daude. Honako hauek dira horietako batzuk (gero eta gehiago egon arren): Call Control, Mr. Number edo NQ Call Blocker

Eman izena Robinson zerrendan:

Ekonomia Digitalaren Espainiako Elkartea arduratzen da Robinson Zerrenda deiturikoa kudeatzeaz. Publizitaterik jaso nahi ez duen edonork izena eman dezake datu-base horretan, partikularrek nahiz enpresek.

Robinson Zerrendan izena emanez gero, jaso nahi ez dituzun telemarketin-deiak saihestu ahal izango dituzu hein handi batean, baita mugikorretik SMS, MMS edo e-mail bidez iristen zaizun mota guztietako publizitatea ere. Zerrendan erregistratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hiru hilabeteko epea utzi behar da hark eragina izan dezan eta enpresek estutzeari utzi arte. Hori bai, konpainia horrekin kontratu bat egin edo izan baduzu, enpresarekin jarri beharko duzu harremanetan, posta elektroniko bidez, hark publizitatea bidaltzeari utz diezaion.

KIUB batera joan eta Datuak Babesteko Espainiako Agentzian salaketa bat aurkeztea

Muturreko kasuetan, KIUB batekin harremanetan jar gaitezke (lehen ere hitz egin dizugu Kontsumitzaileei Informazioa emateko Udal Bulegoen inguruan). Izan ere, horien babesarekin eta esperientziarekin errazagoa izango da arazoa ebaztea. Eta publizitatea bidaltzen jarraitzen badigute, salaketa bat aurkez dezakegu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, online, sinadura elektronikoa izanez gero, edo aurrez aurre, agentziaren egoitzan bertan.

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Iruzkin bat utzi


Harpidetu

Newsletter-era harpidetu zaitez

* Derrigorrezko eremua

Oinarrizko informazioa Datuen babesaen inguruan
Arduraduna
Lan Kide Aurrezkia Kred.-Koop protecciondatos@laboralkutxa.com
Helburua
Blogeko azken argitalpenen berri aldizka ematea
Legitimazioa
Baimena "harpidetu" sakatzean
Hartzailea
Newsleterra bidaltzeko, posta elektronikoaren bidezko jakinarazpenen gestio automatizatua egiten duen zerbitzu bat erabiltzen dugu (MailChimp), AEBren eta EBren arteko "Privaty Shield" hitzarmenari atxikitako konpainia estatubatuar batek ematen duena. Haren pribatutasun-politika kontsulta dezakezu hemen.
Eskubideak
Zure datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezerezteko eta beste eskubide batzuk erabili ahal izango dituzu, informazioa gehigarrian azaltzen den moduan
Informazio osagarria
Gure Datuak Babesteko Politikan jaso dezakezu informazio zehatza eta osagarria. Guztia www.laboralkutxa.com webgunean

 

Cookie propioak eta hirugrarrenenak erabiltzen ditugu zure irisgarritasuna hobetzeko. Zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko eta iragarkiak erakusteko.
Webgunean nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula joko dugu.
Informazio gehiago Cookien gaineko politikan.